Honetaz hitz egiten da:
2008/10/07

Asteburuan Sevillan burutu zen zailtasuneko Espainiako txapelketa. Larunbatean izan zen maila nagusikoen txanda. Goizean finalerdiak eta arratsaldean finalak. Iratí Anda izan zen guztien artean onena eta bigarren urtez jarraian tituloa lortu du.

Ez zuen ika-mikarik falta izan txapelketa honek. Eskalatzaileek lana egin beharreko horma txarra zela eta, kirolariek parte ez hartzea aztertzen aritu ziren. Baina antolakuntzak hori gertatuz gero zigorrak egongo zirela mehatxatu zuen, eta aurrera eraman ahal izan zuten lehiaketa.

Gizonezkoetan Marcos Jubes nagusitu zen, podiumeko hiruak kataluniarrak izan ziren, eta Gorka Karapeto seigarren sailkatu zen. Emakumezkoetan, Andak irabazteaz gain, Itziar Rodríguez zortzigarrena izan zen. 20 urtez azpikoan Oier Iribarren laugarren sailkatu zen. 18 urtez azpikoan Aritz Domínguez bigarrena izan zen eta Jon Agirre hirugarren.

Argazkia: www.daylife.com




2008/10/02

Datorren asteburuan zailtasuneko eskaladak txapelketa garrantzitsua izango du Sevillan, estatuko onentsuenak bilduko dira bertan.

Tartean, hainbat euskaldun izango da, besteak beste, munduko kopan dabiltzan Patxi Usobiaga eta Irati Anda, azken honek iaz tituloa lortu zuen.

Larunbatean, maila nagusikoak ariko dira. Goizean finalerdiak, eta arratsaldeko 6tan hasita finalak. Igandean, jubenil mailakoak, goizean finalerdiak eta eguerdian finalak.

Argazkia: www.top30climbingwalls.com




2008/10/01

Himalayatik albisteak heldu berri dira, Juanito Oiarzabalen eta Edurne Pasabanen Manaslurako espedizioetakoak, alegia, 8.163 metroko garaierakoa.

Juanito Oiarzabal bigarren kanpalekuan da, 6.600 metrora, eta Edurne Pasaban, lehenengo kanpalekuan.

Behingoz, eguraldi ona daukate eta asteazken eguerdian mendizale tolosarrak esan du ostegunean edo ostiralean abiatuko direla Manasluko gailurrera eta ondo bidean, igandean edo astelehenean helduko direla.

Juanito Oiarzabal Manasluko gainera helduko balitz, bere 23. zortzimilakoa litzateke.

Edurne Pasabanentzat hamaikagarrena izango da. Annapurna, Kanchenjunga eta Shisha Pangma falta izango zaizkio Lurrean dauden hamalau zortzimilakoak egiteko.




2008/09/30

Olatzagutia-Urbasa maratoi erdiarekin amaitu da mendi lasterketen Euskal Herriko Kopa. Azken irabazleak Fernando Etxegarai eta Nerea Amilibia izan dira. 

Azken lasterketari dagokionez berriz, gizonezkoetan Zuhaitz Ezpeleta nagusitu zen, kopako garaile Fernando Etxegarai bosgarren helmugaratu zelarik. Emakumezkoetan, Nerea Amilibia berak irabazi zuen azken lasterketa ere.

GIZONEZKOAK URBASA

1 Zuhaitz Ezpeleta 1:45:59

2 Ionut Alin Zinca 1:46:21

3 Walter Becerra 1:47:17

4 Jabi Olabarria 1:48:23

5 Fernando Etxegarai 1:51:59

EMAKUMEZKOAK URBASA

1 Nerea Amilibia 2:21:40

2 Oihana Kortazar 2:23:56

3 Aitziber Ibarbia 2:25:35

4 Ainhoa Jauregi 2:26:51

5 Iratxe Etxeberria 2:46:26

Argazkia: www.olatzagutia-urbasa.net




2008/09/29

Asteburuan Puursen egin den munduko kopako txapelketan Patxi Usobiaga zortzigarren postuan sailkatu da. Irati Anda zazpigarren izan da. Eibartarrarentzat ez da emaitza ona, eta munduko kopa berriz irabazteko aukera guztiak galdu ditu. 

Aurreko txapelketa Austrian egindako hutsa kolpe gogorra izan da Usobiagarentzat eta kalte egin dio animo aldetik. Orain Europako txapelketa izango du helburu nagusia. Iratia Anda berriz final batean lehiatzen ikusteko aukera izan zen Puursen. Finaleko bidea luzea eta nahikoa desplomatua zen. 

Gasteiztarrak erritmo biziarekin eskalatu, baina apur bat urduri denboraldiko lehen finala izanik. Lan polita egin duela iritzi dio, erori den pausoan gauzak gehiegi pentsatu gabe egin dituela dakien arren. 

PUURS GIZONEZKOAK

1 Julian Puigblanque Ramón CAT

2 Mrázek Tomás CZE

3 Verhoeven Jorg NED

8 USOBIAGA LAKUNZA Patxi EUS

GIZONEZKOAK MUNDUKO KOPA

1. MRÁZEK Tomás CZE 351.00

2. VERHOEVEN Jorg NED 340.00

3. JULIAN PUIGBLANQUE Ramón CAT 321.00

4. USOBIAGA LAKUNZA Patxi EUK 230.00

EMAKUMEZKOAK PUURS

1 Vidmar Maja SLO

2 Markovic Mina SLO

3 Ernst Johanna AUT

7 Anda Villanueva Irati EUS

EMAKUMEZKOAK MUNDUKO KOPA

1. ERNST Johanna AUT 425.00

2. MARKOVIC Mina SLO 311.00

3. VIDMAR Maja SLO 265.00

17. ANDA VILLANUEVA Irati EUK 74.00

Argazkia: www.worldcuppuurs.com




2008/09/25

Hirugarren astez jarraian eskalatzaileek munduko koparekin hitzordua izango dute. Bosgarren txapelketa izango da, azken aurrekoa, Belgikako Puurs hirian egingo dena. Bertan izango dira Patxi Usobiaga eta Irati Anda.

Eibartarrak emaitza on bat lortu beharra dauka sailkapeneko aurrekaldean jarraitzeko, eta ahal badu posturen bat hobetzeko. Irati Andak azken txapelketan sentsazio onak izan zituen, eta gutxienez haiek errepikatzea nahiko du. Ostiralean sailkapen txandak burutuko dira, larunbatean berriz finalerdiak eta finalak. 

GIZONEZKOAK MUNDUKO KOPA

1. VERHOEVEN Jorg NED 275.00

2. MRÁZEK Tomás CZE 271.00

3. ANMA Sachi JPN 226.00

4. JULIAN PUIGBLANQUE Ramón CAT 221.00

5. USOBIAGA LAKUNZA Patxi EUs 190.00

EMAKUMEZKOAK MUNDUKO KOPA

1. ERNST Johanna AUT 360.00

2. MARKOVIC Mina SLO 231.00

3. DURIF Charlotte FRA 193.00

4. GROS Natalija SLO 180.00

5. CIAVALDINI Caroline FRA 171.00

24. ANDA VILLANUEVA Irati EUS 31.00




2008/09/24
Mendiko lasterketen Munduko Kopa amaitu zen asteburuan, Italian, Sentiero Delle Grignen buruturiko azken txapelketarekin. Kilian Jornet kataluniarra eta Corinne Favre frantziarra dira munduko txapeldunak.

400 parte hartzailetik gora 42 kilometroko lasterketa honetan. Kilian Jornet eta Emanuelle Brizzo izan dira Italian garaile. Euskaldunei dagokienez, Felipe Larrazabal bederatzigarren sailkatu da gizonezkoetan, eta beste horrenbeste Oihana Azkorbebeitia emakumezkoetan.



2008/09/22

Kirol eskaladako munduko kopako laugarren proba burutu da asteburuan Austrian, Imst herrian. Euskaldunei dagokienez, Patxi Usobiaga eta Iratí Anda finalerdietan kanporatu zituzten.

Patxi Usobiagak aurreko proba irabazi zuen eta txapelketa irabazteko lehian sartu zen. Baina Austrian huts egin zuen eta finalera ez sartzea atzera pauso handia izan zen. Eibartarrak hogeita bigarren postuan amaitu zuen. Hala ere, zortea lagun izan zuela esan daiteke, munduko kopan aurkari dituenak ez zirelako podiumean sartu eta ondorioz oraindik badu itxaropenik munduko kopa berriz irabazteko.

Irati Andak bigarren munduko kopako proba zuen lesioaren ostean eta finalera ez sartu arren, pozik gelditu da eskuraturiko hamabigarren postuarekin. Kanporaketatan eta finalerdian egindako lana ona izan dela iritzi dio. Munduko kopak hurrengo hitzordua datorren asteburuan izango du, Puurs-en.

IMST GIZONEZKOAK

1 Lama David AUT

2 Julian Puigblanque Ramón ESP

3 McColl Sean CAN

4 Verhoeven Jorg NED

5 Mrázek Tomás CZE

13 Anma Sachi JPN

22 USOBIAGA LAKUNZA Patxi EUK

GIZONEZKOAK MUNDUKO KOPA

1. VERHOEVEN Jorg NED 275.00

2. MRÁZEK Tomás CZE 271.00

3. ANMA Sachi JPN 226.00

4. JULIAN PUIGBLANQUE Ramón CAT 221.00

5. USOBIAGA LAKUNZA Patxi EUK 190.00

EMAKUMEZKOAK AUSTRIA

1 Markovic Mina SLO

2 Ernst Johanna AUT

3 Vidmar Maja SLO

12 Anda Villanueva Irati EUK

EMAKUMEZKOAK MUNDUKO KOPA

1. ERNST Johanna AUT 360.00

2. MARKOVIC Mina SLO 231.00

3. DURIF Charlotte FRA 193.00

4. GROS Natalija SLO 180.00

5. CIAVALDINI Caroline FRA 171.00

24. ANDA VILLANUEVA Irati Euk 31.00




2008/09/16

Mendiko lasterketen Españako kopa amaitu zen igandean Asturiasen, Quebrapates lasterketa burututa. Zuhaitz Ezpeletak irabazi zuen lasterketa hau, eta baita kopa bera ere. 30 kilometroko lana izan zuten parte hartzaileek, 4.500 metroko desnibelarekin.

Sailkapen nagusiak, gizonezkoetan zein emakumezkoetan, erabakitzeke zeuden, eta emozioz beteriko lasterketa izan zen.

Zuhaitz Ezpeletak bete zuen bere helburua, ez zen gauza bera gertatu Oihana Azkorbebeitiarekin, bigarren sailkatu zen, eta ezin izan zuen Nuria Domínguez gainditu.

QUEBRAPATES GIZONEZKOAK

1/ Zuhaitz Ezpeleta (euskal selekzioa) – 2:52:28
2/ Just Sociats (Katalunia) – 2:53:16
3/ Javier Olavarria (euskal selekzioa) – 2:58:54
5/ Josu Bengoetxea (euskal selekzioa) – 3:04:53

QUEBRAPATES EMAKUMEZKOAK

1/ Nuria Domínguez (Gaztela eta Leon) – 3:42:02
2/ Oihana Azkorbebeitia (euskal selekzioa) – 3:43:40
3/ Laia Andreu (Katalunia) – 3:46:45

ESPAINIAKO KOPA SAILKAPENA GIZONEZKOAK

1 EZPELETA ITURBE ZUHAITZ 820
2 SOCIATS ASENSIO, JUST 778
3 LLORENS ZAFRA MARIO 757
4 BENGOETXEA DUNABEITIA, JOSU 740
8 OLABARRIA ETXEBARRIA JAVI 642
10 ROMON MARTINEZ, JESUS MARIA 636
12 LASAGA ARBURUA IÑIGO 559

ESPAINIAKO KOPA SAILKAPENA EMAKUMEZKOAK

1 DOMINGUEZ AZPELETA, NURIA 811
2 ANDREU TRIAS, LAIA 798
3 AZKORBEBEITIA URIZAR, OIHANA 797




2008/09/15

Kirol eskaladako munduko kopak hirugarren hitzordua izan du Bernan. Patxi Usobiaga bikain aritu da, garaipena eskuratuz. Garaipen honekin, azken bi urteetan munduko kopa irabazi duen eibartarra berriz ere garaile izateko borrokan sartu da bete-betean. Bernan, Jorg Verhoeven izan zen bigarren, eta Tomas Mrazek hirugarren.

Emakumezkoetan, Iratí Anda hogeita zortzigarren postuan sailkatu zen, munduko kopako bere berragerpenean. Maja Vidmar izan zen irabazlea, Ernst austriarra eta Shalagina ukrainiarra atzetik zituela.

Munduko kopa, gizonezkoak:

1. MRÁZEK Tomás CZE 220.00
VERHOEVEN Jorg NED 220.00
3. ANMA Sachi JPN 200.00
4. USOBIAGA LAKUNZA Patxi EUS 181.00
5. JULIAN PUIGBLANQUE Ramón ESP 141.00

Munduko kopa, emakumezkoak:

1. ERNST Johanna AUT 280.00
2. DURIF Charlotte FRA 171.00
3. EITER Angela AUT 154.00
GROS Natalija SLO 154.00
5. MARKOVIC Mina SLO 131.00
45. ANDA VILLANUEVA Irati EUS 3.00








Edukia igo
Helbide elektronikoa: Pasahitza:



Mendiko bloga
eitb24.com-ek mendiko albisteak bidaltzeko aukera emango dizu. Mendiko albisteak, argazkiak eta bideoak argitaratzeko aukera daukazu zure izena emanda.
Kategoriak
Esteka interesgarriak
EiTB-ren beste blog batzuk
Bilatu
Azken iruzkinak
Artxiboak
Astean iruzkin gehien jaso dituztenak
Hilean iruzkin gehien jaso dituztenak
Urtean iruzkin gehien jaso dituztenak
Blog hau sindikatu