Artxiboak 2007 (9)1/9
Honetaz hitz egiten da:
2007/09/27

Munduko Kopako bosgarren proba jokatuko dute Puurs herrian (Belgika), asteburuan. Parte-hartzaileen artean izango dira Patxi Usobiaga eta Irati Anda eskalatzaile euskaldunak.

Munduko Txapelketan bigarren eta bosgarren sailkatu ostean, hurrenez hurren, Usobiagak eta Andak bolada onari eutsi nahi diote Belgikan. Lehiaketa ostiralean eta larunbatean egingo dute.

Munduko Kopako sailkapenean eibartarra hirugarren postuan dago, Verhoeven eta Mrazek aurretik dituelarik. Emakumezkoetan, aldiz, Anda gasteiztarra hamaseigarren postuan dago, Angela Eiter austriarra buru den zerrendan.




2007/09/24

Arrakastatsua izan zen oso Zegama Aizkorri mendi maratoia. Jendetza bildu zen korrikalarien lana ikusteko eta animatzeko. Gizonezkoetan, faboritoetako batek, Kilian Jornet, 19 urteko gazte kataluniarrak lortu zuten garaipena, 3 ordu 56 minutu eta 59 segundoko denborarekin. Euskaldunik onenak Zuhaitz Ezpeleta hirugarren eta Fernando Etxegarai laugarren izan dira.

Emakumezkoetan Corine Favre izan da irabazlea 4 ordu 50 minutu eta segundu bat behar izan ditu. Bigarren helmugaratu da Angela Mudge, eta bostgarren Alizia Olazabal. Zegamako lasterketarekin amaitu da munduko kopa, eta bertan Kilian Jornet eta Angela Mudge dira irabazleak.

Sailkapena gizonezkoak
1. Kilian Jornet 3h56:59
2. Raúl García 3h57:05
3. Zuhaitz Ezpeleta 4h03:58
4. Fernando Echegaray 4h06:17
8. Felipe Larrazabal 4h11:13

 

Sailkapena emakumezkoak
1. Corinne Favre (Francia) 4h50:01
2. Angela Mudge (Escocia) 4h53:46
3. Stephanie Jiménez 5h04:04
5. Alizia Olazabal 5h28:26



2007/09/24

Patxi Usobiagak zilarrezko domina lortu du Avilesen burutu den munduko eskalada txapelketan. Eibartarrak hirugarren aldiz lortu du bigarren postua munduko txapelketan. Ramon Julian izan da onena. Usobiagak arazo bat izan zuen sokarekin, besoan korapilatu eta eskua lokartu zion, bere onena ematea ekidinez.

Emakumezkoetan Irati Andak maila aparta eman du, bostgarren postua eskuratuz, bere lehenengo munduko txapelketan. Angela Eiterrek lortu du urrezko domina.

Euskal ordezkaritzarekin amaitzeko, Esther Cruzek hemezortzigarren amaitu du boulderrean.




2007/09/21

Avilesen aurrera jarraitzen du eskaladako munduko txapelketak. Zailtasun proban Patxi Usobiagak eta Irati Andak finalerdietarako txartela lortu ostean, gauza bera egin du boulderrean Esther Cruzek.

Hainbat urtetan egon da zumaiarra nazioarteko txapelketatatik kanpo, eta itzuli den honetan finalerdietaraino iritsi da momentuz. Bi multzotan banatu dituzte parte-hartzaileak, eta Cruzen multzo berean finalerdietarako sailkatu dira, besteak beste, Olga Shalagina eta Angela Eiter.

Beste multzoan, Olga Bibik edo Natalia Perlova. Guztira 20 izango dira finalaren bila borrokan, gehienak errusiarrak 4rekin, hiru partaide dituzte Ukrainiak, Frantziak, eta Austriak.

Azken egunean, igandean, izango da berriz boulderraren txanda, goizez finalerdiak eta arratsaldean finala.




2007/09/21

Igandean burutuko da munduko kopako azken proba, Zegama-Aizkorri-Zegama mendi maratoia. Seigarren ekitaldia izango du, laugarrenez munduko kopan, eta orain, azken proba izanik, puntu kopuru bikoitza banatuz.

400 izango dira parte-hartzaileak, 42,2 kilometroko ibilbidea izango dute, eta metaturiko desnibela ia 5.500 metrokoa da. Punturik garaiena, Aizkorrin dute, Aitxurin zehatz esateko, 1.551 metrokoa. Hasiera berriz, Zegaman, 296 metrora. Lau gailur gaindituko dituzte, Aratz, Aizkorri, Aketegi eta Aitxuri bera.

Parte-hartzaileen artean denetarik, munduko kopa lehiatzen ari diren korrikalariak eta herrikoiak. Munduko kopari begira, Gizonezkoen artean baja izango da Agusti Roc. Gainontzean, munduko kopan aurrekaldean dabiltzan guztiak bilduko dira Zegaman. Euskal selekzioa ere bertan izango da, Buff Skyrunner munduko kopa guztian zehar bezala.




2007/09/19

Patxi Usobiaga eta Irati Anda Ternua taldeko eskalatzaileek munduko txapelketako finalerdietarako txartela eskuratu dute, Avilesen jokatzen ari den kirol-eskaladaren proban.

Eibartarrak eta gasteiztarrak ez dute arozorik izan kateatu behar zituzten bi bideak egiteko. Hortaz, bi eskalatzaileek sasoian daudela erakutsi dute.




2007/09/19

Oihana Azkorbebeitiak Gironan buruturiko Espainiako Kopako lasterketa irabazi du. Cursa del Taga lasterketa Espainiako Kopako hirugarren proba puntuagarria izan da. 

Emaitza honekin, eta kopa amaitzeko lasterketa bakarraren faltan, Azkorbebeitia lidergoan kokatu da. 22.6 kilometroko ibilbidea izan dute parte-hartzaileek, Taga mendatea (2.040 m.) izan dutelarik punturik altuena. 

Oihanak 2h54’08”ko denbora egin du, Estevez kataluniarra eta Andreu italiarra bere ondoren helmugaratu direlarik. 

Kopako azken proba urriaren 7an korrituko da, Vall d’Uixon izango da, Castellon. Cursa de Fons de la Tardor lasterketak 27 kilometro izango ditu.

Emakumezkoen Espainiako Kopa

 1. Oihana Azkorbebeitia (Euskal selekzioa) 699 puntu

2. Ana Isabel Estevez (Mdrilgo selekzioa) 691 puntu

3. Susanna Besalu (Kataluniako selekzioa) 688 puntu




2007/09/18

Irailaren 18tik 23ra bitartean kirol-eskaladako munduko txapelketa jokatuko da Avilesen (Espainia).

Hiru txapelketa egongo dira, zailtasunekoa, abiadurakoa, eta boulderrekoa. Parte-hartzaileen artean lau izango dira euskaldunak: Patxi Usobiaga, Gorka Karapeto, Irati Anda eta Esther Cruz.

Munduko txapelketaren bederatzigarren ekitaldia izango da Avileskoa. Eskalatzaileek egin beharreko bideak ikusgarriak direla diote, ekipatzaileen artean Patxi Arozena donostiarra agertzen delarik. 400 parte-hartzaile prest dira munduko onenak nortzuk diren erabakitzeko.




2007/09/06

Pou Anaiek Tasmaniako horma eskalatu zuten "7 Pareta, 7 Kontinente" proiektuaren barruan.

7 pareta, 7 kontinente eskalada proiektuaren barruan Euskal Telebistak ekoiztutako Totem Pole dokumentalak saria jaso du berriro.

Azkenekoa, Zilarrezko Alpamayoa, Peruko Huaraz hirian antolatutako Mendiko Zinema Jaialdian hartu dute Pou anaiek. Filmaren egileak, Javi Baraiazarra, Gotzon Arribas eta Iker eta Eneko Pou dira. Tasmanian, Totem Pole 70 metroko horma erraldoian izandako gorabeherak jaso dituzte bertan.

Hainbat aldiz saritu dituzte lan honengatik. Horma handietan egiten den zailtasun goreneko eskalada mugetatik haratago eraman nahi du 7 Pareta, 7 Kontinente asmo handiko kirol proiektuak. Kontinente bakoitzeko paretarik esanguratsuena edota zailena era askean eskalatzea dute helburu Pou anaiek. Munduari bira egitea, bira bertikala, hain zuzen ere.

Protagonistak ikusle bilakatuko dira Naturak eraiki dituen eskenatoki ikusgarrienetan. Ekimen jatorra nazioarteko mailan. Hautatutako hormek berezko nortasuna eta zailtasuna dute, edonor asetzeko modukoak banan-banan ekitekotan. Denak proiektu berean biltzeak ematen dio Poutarren ekimen honi erronka handien xarma eta ausardia.







Edukia igo
Helbide elektronikoa: Pasahitza:



Mendiko bloga
eitb24.com-ek mendiko albisteak bidaltzeko aukera emango dizu. Mendiko albisteak, argazkiak eta bideoak argitaratzeko aukera daukazu zure izena emanda.
Kategoriak
Esteka interesgarriak
EiTB-ren beste blog batzuk
Bilatu
Azken iruzkinak
Artxiboak
Astean iruzkin gehien jaso dituztenak
Hilean iruzkin gehien jaso dituztenak
Urtean iruzkin gehien jaso dituztenak
Blog hau sindikatu