Artxiboak Urria 2007 (11)1/10
Honetaz hitz egiten da:
2007/10/25

Patxi Usobiagak kontu ugari ditu esku artean. Baltzolan egon berri da, Obaba (8c+), Guenga (8c+), eta Tophras kateatu zituen.

Datorren igandean Irungo Ficoban egongo da eskalatzaile eibartarra, Mendiexpon. Filme baten aurkezpena egingo du bertan, "Ur sakonetako bakardadea" izenekoa. Eskalada mota berezi bati buruzko filmea da, itsaslabarretan egiten den eskalada, irudi ikusgarriekin. Kasu honetan, Mallorcako kalatan hartutako irudiak dira.




2007/10/19
Ekaitz Maizek bide berriak kateatu ditu. Azkenekoa, Begi Puntuan (9a) Etxaurin egin du.

Berak landutako bidea izan da eta bere laugarren igoera egin du. "Bide ikusgarria da, oso zehatza izan behar zara eta mugimenduak zailak izateaz gain, oso estetikoak dira", esan du Maizek.

Etxauri egin ostean, Eulatera hurbildu zen Ekaitzan eta Nafarrroan bigarren koskak egiteko (lehenengoa Patxi Usobiagarena) eta Euskal Herriaren bihotzan (lehenengoa Iker Pourena), biak 8b+ mailakoak.

Maizek ere Rodellarren lan egin du bistaz bi 8a egiteko eta Aporia (8a+ de La Surgencia).



2007/10/17
Eneko eta Iker Pou Eslobakian izan dira asteburuan, Poprad-eko Nazioarteko Zine Jaialdian hartu dute parte. Zine jaialdi honen hamabostgarren ekitaldia izan da.

Larunbatean, 7 pareta 7 kontinente egitasmoko audiobisuala eskeini zuten, eta baita Eternal Flame bidean hartutako irudiekin egindako filmea ere.



2007/10/15
Patxi Usobiaga eta Irati Anda euskal eskalatzaileak bigarren sailkatu dira Kazon (Japonia) jokaturiko Munduko Kopako proban.

Gizonezkoen finala oso lehiatua izan da, baina, azkenean, Thomas Mrazekek lehen postua eskuratu du eta Usobiaga bigarren izan da Ramon kataluniarrarekin batera. Emakumezkoetan, aldiz, Maja Vidmarrek irabazi du Irati Anda gasteiztarraren aurretik. Arabarra, beraz, estreinakoz nazioarteko podium batera igo da eta 2007ko Munduko Kopako aurreneko hamar postuetan sartu da. Gizonezkoetan Ramon Julianek lidergoari eutsi dio, Patxi Usobiaga da bigarren zazpi puntura eta Thomas Mrazek da hirugarren eibartarrarengandik bi puntura.

Hortaz, Munduko Koparen amaiera estu-estua izango da. Hurrengo proba Balancen (Frantzia) izango da, azaroaren 2an eta 3an.



2007/10/11

Munduko kopako seigarren proba burutuko dute asteburuan Japonian, Kazo hirian. Bertan izango dira munduko kopa honetan parte hartzen ari diren bi euskaldunak, Patxi Usobiaga eta Irati Anda. 

Gizonezkoen sailkapen nagusian Jorg Verhoeven dago buruan, 346 punturekin. Bigarren, Ramon Julian dago, 326 punturekin. Hirugarren postuan dago egungo munduko kopako txapelduna, Patxi Usobiaga, 319 punturekin.

Emakumezkoen sailkapenean, Angela Eiter da liderra, 376 puntu ditu austriarrak. Maja Vidmar da bigarrena, 344rekin. Hirugarrena Muriel Sarkany da, 303 punturekin. Irati Anda hamalaugarrena da sailkapenean, 137 punturekin.




2007/10/05
Sopelanako Urko Mendi Taldeak aurtengo mendi irteerei hasiera emango dio Gamizeko ibilbide neurtuan parte hartzen. Partaideak 7:45etan irtengo dira Batzoki aurreko taxi geltokitik. Halaber, hilearen 12an, ostirala, Algortako ibilbide neurtuan parte hartuko dute ere.


Bestalde, urriaren 21ean Bizkaiko beste mendi taldeekin antolatzen den ohiko irteera egingo dute La Guardiara. Oraingoan, 300 bazkide inguru joango dira, Mungia, Derio, Meñaka, Fruiz eta Algortako mendi taldeetatik etorriak, besteak beste. Irteerak, 25 eurokoa (haurrentzat doakoa), garraioa eta bazkaria barne hartzen du.

 Aurten ere Urko Mendi Taldeak gurasoak bere seme-alabekin Euskadiko mendiak ezagutzera animatzen ditu. Elkartea gazteen artean mendira irteteko joera indartzeko jaio zen baina azken urteotan parte hartzea behera egin du. Javier Mancisidor, mendi taldearen kidearen hitzetan “Haur eta gazteak gure artean edukitzea espero dugu berriz”.



2007/10/05

Edurne Pasabanek, Asier Izagirrek, Juanito Oiartzabalek, eta Ivan Vallejok etxerako bidea hartuko dute Shisha Pangmara igotzeko ahaleginik ere egin gabe, eguraldi txarraren erruz. 

Pasa den astetik elurra eta haizea izan dira nagusi inguru hartan, belaunetatik gora izan dute elurra zenbait unetan. 

Lehenengo kanpamenduan jarritako dendak eta azpiegitura haizeak eraman dizkie. Iragarpenek astebururako elur gehiago aipatzen dutenez, eta hobekuntzarik espero ez denez, etxera itzultzea erabaki dute.




2007/10/04

Pasa den maiatzaren 13an hil zen Ricardo Valencia mendizale nafarra, Dhaulagiri mendian. 

Bere senitarteko eta lagun talde batek omenaldia egin nahi dio, Dhaulagirin bertan. Astelehenean abiatu ziren Katmandura, eta bertan dira jada. 

Dhaulagirir inguruan trekking-a egingo dute hura gogoan izateko, eta taldeko bost kidek, Iñaki Ochoa de Olzak, Fernando Gonzalezek, Alberto Lopezek, Carlos Sanzek, eta Ruben Jimenezek 7.000 metrotaraino joateko asmoa dute, Valenciaren gorpua berreskuratu asmoz.




2007/10/03

Euskal Mendizale Federazioa (EMF) 2004. urtean UIAAko kide partzial gisa onartua izan zen, hau da, eskubide osorik gabeko kide gisa, eta gaur egun ere estatus horri eusten dio. 2007ko urriaren 6an, Matsumoton (Japonia), UIAAren urteko Batzar Nagusiaren ohiko bilkura egingo da, eta batzar horretako gai zerrendan EMFk planteatutako bi proposamenen eztabaida eta bozketa ageri dira. Hauek dira:

a) Kide partzialen edo eskubide osoko kide ez direnen eskubide eta betebeharrak UIAAko eskubide osoko kide diren federazio edo elkarte nazionalekin parekatzea. Gaur egun, EMFk urteroko kuota ordaintzen du, eskubide osoko kide balitz bezala ordaindu ere, baina ez zaizkio eskubide osoko kideek dituzten eskumenak ezagutzen.

b) Indarrean dagoen kirol legediaren arabera lurralde edo herrialde batean modu esklusiboan mendiko jarduerak sustatzen, kudeatzen, zuzentzen eta arautzen dituzten kirol federazioek UIAAko eskubide osoko kide gisa onartuak izateko aukera izatea; horixe da, hain zuzen, EMFren kasua. Une hauetan, UIAAn eskubide osoko kide gisa badaude nazioarteko erkidegoak ezagututako estatu independente batekin bat ez datozen lurraldeetako federazio edo erakunde nazionalak ere, eta horren adierazgarri dugu, esate baterako, Hong Kong.

EMF eskubide osoko kide gisa UIAAren barnean sartzeak ez lioke eragingo, Estaturik gabeko Autonomia Erkidegoetako edo nazioetako kirol selekzioek nazioarteko lehiaketetan parte hartzeari dagokienez, Estatuan bizi den polemikari; izan ere, EMFk UIAAren araudian proposatu dituen aldaketak soilik lehiaketetatik kanpoko jarduerei, mendian garatzen diren gehienei, eragiten die. EMFk UIAAn eskubide osoko kide gisa sartzeko egin duen proposamenarekin, Euskal Herriko mendiko jarduera eta zaletasun izugarria ezagut dezaten lortu nahi da, gauza jakina baita mundu osoan duela zenbait urtetik ezaguna dela, bai mendizaletasuna praktikatzen duten lagun kopuru izugarriagatik (gaur egun EMFk 27.000 federatu inguru ditu) eta bai bertako kirolariek erdietsitako meritu eta lorpen guztiengatik.

Euskal Kirol Federazioen Batasunak (EKFB) bere elkartasuna helarazi diola, nahiko itxaropentsu doa EMF egun gutxi barru Japonian egingo den ohiko bilkurara, izan ere, ez du uste egindako eskaera horren aurrean UIAAko gaur egungo kideek aurka egingo dutenik; kide horien artean dago, besteak beste, Espainiako Mendiko eta Eskaladako Federazioa (FEDME), eta aspaldian erakunde horrekin duen harremana bide onetik doa eta lankidetzan ari dira.




2007/10/02

Mendi lasterketa korritu zen asteburuan Olazagutian. 174 partaide izan zituen lasterketak. Unai Mendia izan zen irabazlea gizonezkoetan, eta emakumezkoetan Izaskun Zubizarreta izan zen azkarrena, mendi eskian ezaguna den gipuzkoarra. 

Bestalde, Berlinen, Gebrselassiek munduko errekorra egin zuen proban, Ana Casaresek Nafarroako maratoi errekorra hobetu zuen. Casares hamaikagarren sailkatu zen, 2 ordu 36 minutu eta 58 segundu.








Edukia igo
Helbide elektronikoa: Pasahitza:



Mendiko bloga
eitb24.com-ek mendiko albisteak bidaltzeko aukera emango dizu. Mendiko albisteak, argazkiak eta bideoak argitaratzeko aukera daukazu zure izena emanda.
Kategoriak
Esteka interesgarriak
EiTB-ren beste blog batzuk
Bilatu
Azken iruzkinak
Artxiboak
Astean iruzkin gehien jaso dituztenak
Hilean iruzkin gehien jaso dituztenak
Urtean iruzkin gehien jaso dituztenak
Blog hau sindikatu