![]() |
Azaroak 30, Gasteiz.
Goizeko zazpiak. Ordenagailuaren aurrean nago. Mezu asko erantzun eta idatzi behar ditut.
Herenegun Castellon izan genuen hitzaldia, 350 pertsona bildu ziren Patagoniako montaia ikusteko. Atzo, egun erdia eman genuen hegazkinetan, Castello, Madril eta Bilboko aireportuetan egon ginen. Arratsaldeko zortziretan Gallartan (Bizkaia) eskaini genuen aurtengo azken proiekzioa. Gabeko 22:00etan ari ginen babesleentzako argazkiak egiten. Gasteizera itzuli eta koadrilarekin garagardo pare bat hartu genuen, datorren asteko zubia dela eta ezin izango baitugu lagun guztiak agurtu.
Gaur ere egun gogorra datorkigu. 10:00etan hasiko gara elkarrizketekin. 12:30ean medikuari bisita egin beharko diogu. Katuoinak.tv-rentzako elkarrizketa eta 15:00etan ETB2ko Pasalo programarako grabaketa egingo dugu. Gabeko ordu batean bukatuko dugu El Largeron egingo digun elkarrizketarekin.
Bai, gure lana maite dugu eta hau guztia lanaren zati garrantzitsua da. Baina, zin dagizuet, alderik gogorrena da.
Eneko PouSei ibilbide ikusgarria burutu ostean, Iker eta Eneko Pou anaiek duela bost urte ekin zioten egitasmoari amaiera eman nahi diote Antartikan.
Zazpi Pareta, Zazpi Kontinente izeneko proiektuaren azken geltokia Antartikan izango da. Gasteizko eskalatzaileek benetan abentura polita dute aurrean.
Zorte on!
Kategoriak: Pou anaiak
Tags: pou anaiak zapi pareta kontinente antartika
Iruzkinak irakurri (0) edota iruzkin berria egin
Goiz eta arratsaldez arituko dira lanean kirolariak, goizean sailkatzen probak eta arratsaldean finalak.
Kategoriak: Kirol eskalada
Tags:
Iruzkinak irakurri (0) edota iruzkin berria egin
Iragan urtarrilean seigarren helburua bete zuten Fitz Roy mendian (3.400 m) eta, 2007ko abenduaren amaieran arrokako abenturari amaiera eman nahi diote. Horretarako, Pou anaiek bide luzea egingo dute. Buenos Airesetik hasiko dira, ostera, Ushuayatik abiatuta (Argentina), Antartikara heltzeko. Ibilbide luzea Austriako Alpeetan izateaz gain, Pou anaiak Suitza aldean ere ibili dira. Ratikonen New Age bidea egin dute, estatu mailan lehendabiziko aldiz.
Ez da, hala ere, Suitzako Alpeetako inguru horretan eskalatu duten lehen aldia. Duela bost urte Silbergaier bidea egin zuten bertan Iker eta Eneko Pou anaiek. Oraingoan, Wendestock eskalada inguruan ere zenbait bide egin dituzte.
Batman begi kolpean, Elephantenohr era librean, eta Cleopatra, besteak beste. Gasteizko eskalatzaileen hurrengo erroka Zazpi Pareta, Zazpi Kontinente proiektuaren barnean azken urratsa egitea izango da. Abenduan Antartikara abiatuko dira Poutarrak.
Kategoriak: Pou anaiak
Tags: pou anaiak zazpi pareta kontinente
Iruzkinak irakurri (0) edota iruzkin berria egin
Larunbatean ezustekoa eman zuen Usobiagak, ez zen finalerako sailkatu. Beste horrenbeste gertatu zitzaion Ramon Julian sailkapeneko bigarrenari. Ondorioz, Jorg Verhoeven-en esku gelditu zen munduko kopa. Finalean irabaziz gero, holandarra txapeldun, gainontzean, Patxi Usobiaga. Azkenean, Cedric Lachat izan zen irabazlea, Verhoeven seigarren, eta bigarren urtez jarraian, eibartarra Munduko Kopako onena.
Emakumezkoetan, bikain aritu da asteburu guztian zehar Irati Anda. Bosgarren aldiz lortu zuen Munduko Kopako proba bateko finalera iristea. Eta hori bakarrik ez, finalean bigarren postua lortu zuen gasteiztarrak, sekulako emaitza. Munduko koparen amaieran, azken sailkapenean, bostgarren izan da Iratí Anda.
Munduko kopako sailkapena, gizonezkoak
1. USOBIAGA LAKUNZA Patxi EUS 499.00
2. JULIAN PUIGBLANQUE Ramón ESP 486.00
3. MRÁZEK Tomás CZE 462.00
4. VERHOEVEN Jorg NED 458.00
5. CRESPI Flavio ITA 448.00
Munduko kopako sailkapena, emakumezkoak
1. VIDMAR Maja SLO 634.00
2. EITER Angela AUT 513.00
3. SARKANY Muriel BEL 401.00
4. GROS Natalija SLO 330.00
5. ANDA VILLANUEVA Irati EUS 329.00
Munduko kopako azken proba asteburuan burutuko da Kranj hirian, Eslobenian. Patxi Usobiaga lider moduan agertu da txapelketara, eta munduko kopa irabazteko lehian bete-betean ariko da eibartarra. Iratí Anda ere bertan izango da.
Gizonezkoen sailkapenean Usobiagak 499 puntu ditu. 13 puntu gutxiago ditu Ramon Julian, munduko txapeldunak. Hirugarren Jorg Verhoeven dago, holandarrak 437 puntu ditu. Hiruen artean dago munduko kopako irabazlea. Iaz bezalaxe, Patxi Usobiagak garaipena lortu nahi du.
Emakumezkoetan, Maja Vidmarrek 544 puntu ditu, Angela Eiterrek 503. Iratí Anda zortzigarren postuan dago. Gasteiztarraren helburua lehen hamarren artean bukatzea da.
Larunbatean, goizean final laurdenak eta arratsaldean finalerdiak egingo dira, eta igandean finalak.
Pasa den igandean izan zen, Rage the Antonio machine izena du bideak. Hurrengo asteburuan amaituko da munduko kopa, une honetan Usobiaga liderra da.
Ez da Munduko Kopako egutegian sartuko, oraingoan Europako txapelketa burutuko da lasterketa honetan.
Egun bakarreko lehiaketa izanik, Europako korrikalari onenak bertan egotea ekarriko du, beraz, beste behin, ikuskizun aparta ikusteko aukera izango da Zegama-Aizkorrin.
IFEMAn egin dute txapelketa hau, eta bertako bi irabazleak izan dira Kopa irabazi dutenak: Ramon Julian eta Irati Anda.
Bezperan Anda bederatzigarren postuan sailkatu zen Valencen, Frantzian, Munduko Kopako proban, beste behin finalean sartuz. Madrilen, proba irabazi zuen gasteiztarrak, eta bere helburuetako bat bete: Espainiako Kopako txapeldun izatea. Iaz bigarren postuan gelditu zen. Espainiako Kopako proba guztiak irabazi ditu Denboraldia amaitzeko Munduko kopako azken proba soilik falta du, bi aste barru.
Gizonezkoetan, Gorka Karapeto hirugarren sailkatu zen Madrilen. Azken sailkapenean, azpeitiarra laugarrena izan da. Kopako irabazlea Ramonet izan da, egungo munduko txapelduna eta munduko kopa irabazteko Patxi Usobiagak duen aurkari nagusiena.
Esloveniako Krang herria berezia da Patxi Usobiagarentzat.
Iaz, eskalatzaile eibartarrak munduko titulua erdietsi zuen herri horretan jokatutako azken proban. Egoera hori rrepika daiteke 15 egun barru.
Larunbatean lehen postua lortu ostean Valencen (Frantzia), Usobiaga berriro lidergoan dago Munduko Kopan eta faborito nagusia da titulua berresteko.
Kategoriak: Kirol eskalada
Tags: patxi usobiaga mundu kopa
Iruzkinak irakurri (0) edota iruzkin berria egin

Inprimatu







