![]() |
Abenduak 10. Ushuaia.
Gaur bagoaz... Urduri gaude, baina hasteko gogoa daukagu abenturaren alde gogorrari aurre egiteko. Hornos lurmuturra eta Drake itsasoa daukagu aurrean, eta, gero, eskalatzera.
Epe laburrean daukagun zalantza bakarra gure sasoia izango da ontzian ibilbide gogorra egin ostean. Baina, hau ez dugu Ushuaian argituko, horregatik, lehenbailehen ibilbideari ekitea izango da onena.
Bost orduko ibilbidea daukagu Beagletik Williams Portura heldu arte. Txileko herri txiki hau muga izango da zibilizazioarekin. Australagoa da, eta hortik aurrera, nabigatzeko zailtasun handienak: Hornos eta Drake.
Williamsek gaua emango dugu eguraldia hobetu nahian. Antza, bihar eguraldi hobeagoa egingo du eta ibilbidea hasteko aukera izango dugu. Greg eta Kery pilotuek argi daukate infernuaren ateetan egongo garela sartzeko abagunearen zain. Hemen gauza argi eta garbi dago: Hornos eta Drake nabigatzeko orduan, Everest eskalatzeko parean da. Beraz, lelokeri gutxi egin beharko ditugu.
Asteburua oso interesgarria izan da:
Gure etxolatik badiaren pasai ederra ikusten dugu. Beagleko kanala da ikusten dugun lehen gauza, hortik, hain zuzen, Williamsera abiatuko gara. Hemendik gure ontzia ikusten dugu. Kery eta Greg pilotuek ontzia prestatu dute gaur irteera egiteko. Lan gogorra da, baina profesional hutsak dira eta gainera umore onekoak dira.
Orainaldian itsasoan dago baina hori bihartik aurrera kontatuko dugu.
Ondo segi
Ez dago argazki honen iruzkinik ...

Inprimatu






