Artxiboak Otsaila 2008 (4)1/4
Honetaz hitz egiten da:
2008/02/26
Europako Pikoak mendikatean dagoen elur eskasiak Andres de Regil mendi eski zeharkaldia atzeratzera behartu ditu antolatzaileak.

Datorren astebururako zegoen iragarrita proba honen hogeita hamairugarren ekitaldia, eta apirileko lehen astebururako egin dute hitzordua orain. Euskaldun ugarik parte hartu ohi du kirol ekitaldi honetan. Lehen eguneko ibilbideak 14 kilometro ditu, eta 1.630 metroko desnibela.

Bigarrengoa erlojuaren aurka egingo da, hiru kilometroko luzera duelarik. Martxoaren 2an iragarrita dagoena Euskal Mendizale Federazioak antolaturiko zeharkaldia da, Zurizan, Piriniotan egingo dena. Estribiella (2048 m) eta Peña Forca (2.390 m) gailurrak igaroko ditu.



2008/02/14

Larunbatean Gasteizen Euskadiko boulder eskalada ligako bigarren proba burutuko da. K-2 gimnasioan egingo da bigarren jardunaldia. 

Sei probek osatzen dute boulder liga hau. Lehenengoan, gizonezkoetan, Mikel Oliveira eta Juanjo Esnaolak berdindu egin zuten lehen postuan. 




2008/02/12

Igandean burutu zen Andorran, Ordino Arcaliseko eski estazioaren inguruan, binakako mendi eskiko munduko kopako lehen proba. Izaskun Zubizarreta podiumera igo zen, hirugarren postuan amaitu baitzuen.

Eguraldi ona, ibilbide polita, bost igoera eta bost jaitsiera izan zituzten, eta elur egokia. Izaskun Zubizarretaren bikotea Sophie Dusautoir Andorrako eskiatzailea izan zen. Irabazleek 15 minutuko aldea atera zieten.

Gizonezkoetan, Iban Letamendik eta Joseba Ormazabalek osaturiko bikoteak hogeigarren postuan amaitu zuen. Munduko kopa honetako hurrengo proba martxoaren 9an burutuko da, Tris Rotondon, Suitzan.

SAILKAPENA

1. Francesca Martinelli / Roberta Pedranzini (Italia): 2h 40’ 53”

2. Gabrielle Magnenat / Marie Troillet (Suiza): 2h 45’ 03

3. Sophie Dusautoir / Izaskun Zubizarreta (Andorra / Euskadi): 2h 55’ 12”




2008/02/05

Formigalen burutu zen igandean mendi eskiko Espainiako txapelketa. Eguraldi txarra eta hotza izan ziren nagusi, orotara 140 parte hartzaile izan zituen txapelketan. 

Bi irabazleak kataluniarrak eta oso gazteak izan ziren, Kilian Jornet gizonezkoetan eta Mireia Miro emakumezkoetan. Izaskun Zubizarreta bigarren sailkatu zen emakumezkoen lasterketan.

Zazpi minutuko aldea atera zion Mirok. Aipagarria kataluniar honek egindakoa: lehen lasterketa zuen senior mailan, bera juniorra baita. Izaskunek munduko kopak eta otsaila amaierako munduko txapelketak ditu orain buruan. Gizonezkoen mailan, Joseba Ormazabal hamaikagarren postuan helmugaratu zen.







Edukia igo
Helbide elektronikoa: Pasahitza:



Mendiko bloga
eitb24.com-ek mendiko albisteak bidaltzeko aukera emango dizu. Mendiko albisteak, argazkiak eta bideoak argitaratzeko aukera daukazu zure izena emanda.
Kategoriak
Esteka interesgarriak
EiTB-ren beste blog batzuk
Bilatu
Azken iruzkinak
Artxiboak
Astean iruzkin gehien jaso dituztenak
Hilean iruzkin gehien jaso dituztenak
Urtean iruzkin gehien jaso dituztenak
Blog hau sindikatu