![]() |
| Artxiboak Martxoa 2008 (3) | 1/3 |
2008/03/26
Lehiaketari dagokion entrenamenduekin batera, arrokako eskalada ere egiten jardun dira azken egunetan Patxi Usobiaga eta Irati Anda.
Lan polita eginez bide batzuk kateatzea lortu dute. Usobiagarren zerrenda luzea da, 8c eta 8c+ zailtasuneko hainbat bide osatzea lortu du eibartarrak, baina azken egunetan 9a mailako bide bat ere egin du: Fabela pa la enmienda izenekoa, Santa Lynia kobazuloan dagoena, Katalunian.
Irati Andak ere bide ezberdinak kateatu ditu azken hilabeteetan: Matienzon, Terradetsen, edo Margalefen. Azken honetan bistaz Laura bidea kateatu du, 8a zailtasunekoa.

Mendi eskian, Izaskun Zubizarretak bigarren postua lortu du taldekako munduko kopan. Lehiaketa hau osatu duten hiru probetan Andorrako eskiatzaile bat izan du bikotekide, Sophie Dusautoir. Munduko kopako hirugarren eta azken proba Cima d’Asta izeneko estazioan, Italian burutu da.
Elur askorik ez egon arren, ibilbide gogorra osatu zuten antolatzaileek. Izaskun eta Sophie bigarren postuan sailkatu ziren lasterketa horretan, sailkapen nagusian ere txapeldunorde geldituz. Cima d’Asta,

SAILKAPENA
1. Roberta Pedranzini / Francesca Martinelli (Italia): 2h 44' 47"
2. Izaskun Zubizarreta / Sophie Dusautoir (Euskadi / Andorra): 2h 56' 08"
3. Emma Roca / Cristina Bes (Espainia): 3h 00' 42"
SAILKAPEN NAGUSIA
1. Roberta Pedranzini / Francesca Martinelli (Italia): 300 puntu
2. Izaskun Zubizarreta / Sophie Dusautoir (España / Andorra): 248 puntu
3. Emma Roca / Cristina Bes (Espainia): 228 puntu
2008/03/11
Mendiko eskian, binakako munduko kopan bigarren proba burutu zen asteburuan Suitzan, Tris Rotondon. Izaskun Zubizarreta bostgarren postuan sailkatu zen.
Oiartzuarrak Sophie Dusautoir Andorrako eskiatzailea izan zuen bikotekide. 2.100 metro inguruko desnibela zuen ibilbideak. 3h25’36”ko denbora egin zuten, irabazleengandik 13 minutura.
Oiartzuarrak Sophie Dusautoir Andorrako eskiatzailea izan zuen bikotekide. 2.100 metro inguruko desnibela zuen ibilbideak. 3h25’36”ko denbora egin zuten, irabazleengandik 13 minutura.
SAILKAPENA
1. Francesca Martinelli / Roberta Pedranzini (Italia): 3h 12’ 53”
2. Nathalie Etzensperger / Catherine Mabillard (Suitza): 3h 13’ 48”
3. Isabella Crettenand-Moretti / Cristina Favre-Moretti (Suiza): 3h 14’ 09”
4. Corinne Favre / Nathalie Bourillon (Frantzia): 3h 25’ 00”
5. Izaskun Zubizarreta / Sophie Dusautoir (Euskadi / Andorra): 3h 25’ 36”
Edukia igo

Inprimatu