![]() |
Zailtasun eskaladako Espainiako Kopa Bartzelonan jarri zen abian. Gorka Karapetok laugarren postua eskuratu zuen. Itziar Rodriguez zazpigarren sailkatu zen.
Gizonezkoetan, Ramon Julian besteen oso goitik ibili zen, garaipen argia lortuz. Gorka Karapetok lan ona burutu zuen, laugarren postua lortuz.
Emakumezkoetan, Irati Andak ez zuen parte hartu, egungo txapeldunak eskumuturrean min dauka. Euskaldunik onena Itziar Rodriguez izan zen, zazpigarren postuan.
SAILKAPENAK
1. Ramon Julián (Fed. Catalana): Top
2. Marco Jubes (Fed. Catalana): 340
3. Eric López (Fed. Castellano-Manchega): 320-
4. Gorka Karapeto (Fed. Vasca): 320-
1. Andrea Cartas (Fed. Andaluza): 420-
2. Daila Ojeda (Fed. Canaria): 410-
3. Sara Aicart (Fed. Aragonesa): 370-
7. Itziar Rodríguez (Fed. Vasca): 230
Mendi lasterketen Espainiako Kopako bigarren proba burutu zen Tarragonan, Ports parke naturalean.
Gizonezkoetan Zuhaitz Ezpeleta eta emakumezkoetan Oihana Azkorbebeitia izan ziren irabazleak. Ibilbide teknikoa antolatu zuten, eta horri gehitu behar izan zitzaion lasterketa egin aurreko asteetan inguru hartan egindako euria.
Euskal selekzioko kideak ondo moldatu ziren. Gizonezkoetan, multzotxo bat egon zen lasterketa buruan, bukaera aldera Ezpeletak erritmoa bizitu eta helmugara segundo batzutako aldearekin iristea lortu zuen.
Emakuemezkoetan Azkorbebeitiak soilik 10 segundoko tartea lortu zuen helmugan.
Iñaki Ochoa de Olza nafarra Annapurnako (8.091 metro) gailurretik 100 metrora gelditu da. Bertara iritsi ondoren, ez dute garbi ikusi tontorrerako bidea, ondorioz, buelta ematea erabaki dute. Laugarren kanpamendura jaitsi dira, 7.400 metrora.
Kanpamenduan izanda, bat-bateko egoneza izan du mendizaleak. Lehenbailehen jaistea du helburu.
Juanito Oiarzabal mendizale gasteiztarrak "zortzimilakoen" mundua datorren udazkenean utziko duela iragarri zuen Gasteizen emandako prentsaurreko batean.
Oiarzabalek espedizioetatik at 45 bat egun egon beharko du Cho Oyu bere azken helburuari aurre egin aurretik.
Azpeitian burutu zen igandean mendi lasterketen Euskadiko Kopako lehen proba, Xoxoteko mendi lasterketa.
Ikuskizun ederra eskaini zuten parte hartzaileek, Fernando Etxegarai eta Nerea Amilibia nagusitu zirelarik helmugan.
Etxegarai beratarrak, ordubete 54 minutu eta 44 segundutan osatu zuen ibilbidea, Ezpeleta bigarren sailkatuari minututik gorako aldea atera ziolarik.
Emakumezkoetan, lehia, Amilibiak eta Zubizarretak izan zuten, aiarrak bi ordu 26 minutu eta 31 segundutan amaitu zuen, oiartzuarrari 5 minututik gora atera zizkiolarik. Euskadiko Kopak ekainean izango du jarraipena, Baigorrin.
SAILKAPENAK
1. Fernando Etxegarai 1ordu.54:44
2. Zuhaitz Ezpeleta 1ordu.55:55
3. Didier Zago 1h.56:28
Neskak:
1. Nerea Amilibia 2ordu.26:23
2. Izaskun Zubizarreta 2ordu. 31:56
3. Jaione Sasieta 2ordu.38:31

Inprimatu






