Honetaz hitz egiten da:
2008/08/04

Hildako eta desagertuen artean ez dago euskaldunik, baina ezbeharra gertatu eta ordu batzuk lehenago, Alberto Zerain bertatik igaro zen. Gailurrera iritsi direnen artean, arabarra da heldu kanpamendura heldu den bakarra. 

Alberto Zerain istripua izan duen espedizio taldearekin atera zen eguerdiko 13:00etan hirugarren kanpamendutik. Pixkanak-pixkanaka ordea, besteak atzean geratzen joan ziren, Alberto Zerain arratsaldeko 15:00etan iritsi zen gailurrera eta kanpamendura iritsi bitartean ez zen gertatutakoaz ohartu, han eman zioten ezbeharraren berri.  

Izotz jauzi batek bete-betean harrapatu zituen 18 mendizaleak. Horietatik gutxienez hamabi hil egin dira, bertan dagoen Italiako mendizale batek adierazi duenez.

Hildakoak Koreakoak, Pakistangoak, Nepalgoak, Serbiakoak, Holandakoak eta Norvegiakoak izan daitezke, baina ez dakite kopuru zehatza. Antza, K-2 mendiko gunerik arriskutsuenean gertatu zen ezbeharra, aldapatsuenean




2008/07/29

Serre Chevaliergo Masterrean Patxi Usobiagak bigarren postua eskuratu zuen asteburuan. Ramon Julian Ramonet kataluniarra nagusitu zen nazioarte mailako masterrean. Ostiraleko kanporaketatan arazorik gabe aritu zen eibartarra, bidea erraz menperatuz. Larunbatean eguraldiak arazoak eman zituen, eta finala igandean burutu zen.

Ramon Julian lehen postuan, top egin zuen bakarra izan zen, Usobiaga bigarren, eta Mrazek hirugarren. Iraila arte ez du hitzordurik izango Patxi Usobiagak, nazioarteko beste master izango du, 6an eta 7an Arcon. Emaitza on hau gutxi balitz, beste berri pozgarri bat ere jaso du Usobiagak: bi sari garrantzitsutarako izendatua izan da.

Batetik, Sportiva Competion Award, lehiaketan egindakoak kontutan hartzen dituena. Maja Vidmar, Kilian Fischuber, eta Patxi Usobiaga dira hautagaiak. Harkaitzean egindakoa saritzen duen Salewa Rock Award sarian, Chris Sharma eta Dave Graham estatu batuarrak, 15 urteko Barbara Zangerl eta Adam Ondra, eta Patxi Usobiaga. Bi sari hauek Arcon banatuko dira.




2008/07/18

G-4 mendian diren mendizale euskaldunek ezer gutxi egin ahal izan dute G-4 mendiko tontorrera iristeko egin duten lehendabiziko ahaleginean. Juan Vallejo, Alberto Iñurrategi, Jose Carlos Tamayo eta Mikel Zabalza astelhenean abiatu ziren tontorrera. Baina lehendabiziko kanpamendura iritis bezain pronto konturatu ziren han zuten ia dena desagertuta zegoela.

Asteartean kanpamendu nagusira jeitsi, materiales hornitu eta asteazkenean berriro gora abiatu ziren. Baina eguraldia ez zen zuten lagun izan eta amore eman behar izan zuten.

Lau mendizaleak berriro ere kanpamendu nagusian daude eta datorren astean beste ahalegin bat egiteko asmoa dute.







2008/07/14
Munduko kirol eskalada kopako bigarren proba jokatu da asteburuan Chamonixen. Patxi Usobiaga ez da fin aritu eta eibartarra finaletik kanpo gelditu da. Sailkatze proban, Usobiaga oso ondo aritu zen eta bide osoa kateatuz Topa lortu eta finalerdietarako sailkatu zen. Finalerdietan ordea, azken bi urteetan munduko kopa irabazi duen Usobiagak ez zuen suerterik izan. 13. sailkatu zen eta aurreneko zortziak bakarrik sailkatzen zirenez finalerako, onenen borrokatik kanpo gelditu zen.









2008/07/09

Zuhaitz Ezpeleta bere sasoirik onenean da. Arrasatearra denboraldi aparta osatzen ari da eta horren lekuko iragan igandean egin zuen erakustaldia. Guadarraman, Madrilen, Espainiako kopako proba jokatu zen eta Ezpeletak garaipen argia lortu zuen, ibilbidearen baldintzat beretzat egokienak ez baziren ere. Emakumezkoetan Ohiana Azkorbebeitia laugarren sailkatu zen.

Espainiako kopako azken proba Irailean jokatuko da eta Zuhaitz Ezpeletak badu tituloa lortzeko aukera.


Etxean Aramotzeko proba jokatu zen, Euskadiko kopako proba. Fernando Etxegarai eta Nerea Amilibia izan ziren bi irabazleak eta beraiek dira kopako bi liderrak.




2008/07/01

Patxi Usobiaga ondo hasi da munduko kopan. Eibartarrak laugarren postua lortu du asteburuan Txinan jokatu den lehendabiziko proban. Patxi Usobiagak sailkatze fasean eta finalerdietan espero baino gehiago sufritu zuen, baina finalean bere mailarik onena emanez laugarren postu on bat eskuratu zuen. Thomas Mrazeck txekiarra izan zen irabazlea. 

Mendi lasterketen hirugarren proba Andorran jokatu da. Kylian Jornet eta Rosa Madureira izan dira bi irabaazleak. Euskaldunen artean Alizia Olazábal laugarren sailkatu zen eta Alicia Romero zortzigarren. Gizonezkoetan Felipe Larrazabal zortzigarren helmugaratu zen eta Joseba Lizeaga hamabigarren. 




2008/06/26

Ostiralean jarriko da abian Munduko Kopa, Txinan emango ditu lehen urratsak, Xiningen. Azken bi urteetan egin duen moduan, aurten ere txapela lortzen saiatuko da Patxi Usobiaga eibartarra. Bestalde, iaz egindakoa hobetzen saiatuko da Irati Anda. 

Gasteiztarrak eskumuturrean dituen arazoak gainditu behar ditu lehenik. Zazpi probako munduko kopa osatu zuten antolatzaileek, baina azken unean, Taipein urriaren amaieran egitekoa zena bertan behera utzi dute, eta hau gutxi balitz, 2009ko munduko txapelketa ere lekuz aldatu dute: ez da Grindewallen egingo, Xiningen baizik. 

Patxi Usobiagak bere iritzia kaleratu du honen inguruan bere web orrian: “Bazirudien eskalada aurrerapauso handiak ematen ari zela, olinpiar jokoen bila. Baina badirudi atzera egin duela berriz: proba gutxiago, txapelketak bertan behera uztea azken unean, lehiaketak munduko txoko galduetan... eta dena diruagatik. Denok eseri eta egoera bideratu beharko dugu, garaiz gaude gauzak aldatzeko, olinpiar jokoen utopia ahaztu, eta kalitatezko eta proba ikusgarriz osaturiko munduko kopa duin bat osatuz”.








Edukia igo
Mendiko bloga
eitb24.com-ek mendiko albisteak bidaltzeko aukera emango dizu. Mendiko albisteak, argazkiak eta bideoak argitaratzeko aukera daukazu zure izena emanda.
Kategoriak
Mendi lasterketak (11)
Kirol eskalada (25)
Pou anaiak (28)
Albiste gehiago (11)
Mendia (13)
Esteka interesgarriak
ANTARTIDA EITB 2007 - Webgune berezia, eitb24.com-en

Mendiko Euskal Federazioa

Pou anaiak

Desnivel

EiTB-ren beste blog batzuk
Bilatu
Azken iruzkinak
Patxi eta Iratu, indartsu arrokan - test - 2008-03-29 14:58:54
Izaskun Zubizarreta, hirugarren - Koldo - 2008-02-13 17:33:35
Pou Anaiak, abenturaren egunerokoa: ''Williams portuan, gero eta gertuago'' - Koldo - 2008-01-10 17:03:45
Pou Anaiak, abenturaren egunerokoa: ''Bagoaz hemendik'' - Leire - 2008-01-03 16:57:51
Pou anaiak, Abentuarren egunerokoa: "Zorionak eta Urte Berri On" - Amaia - 2007-12-31 15:38:15
Artxiboak
Abuztua 2008 (1)
Uztaila 2008 (8)
Ekaina 2008 (3)
Maiatza 2008 (7)
Apirila 2008 (5)
Martxoa 2008 (3)
Otsaila 2008 (4)
Urtarrila 2008 (10)
Abendua 2007 (17)
Azaroa 2007 (10)
Urria 2007 (11)
Iraila 2007 (9)
Astean iruzkin gehien jaso dituztenak
Hilean iruzkin gehien jaso dituztenak
Urtean iruzkin gehien jaso dituztenak
Munduko Koparen amaiera, Eslobenian (2)
Izaskun Zubizarreta, hirugarren (1)
Patxi eta Iratu, indartsu arrokan (1)
Pou Anaiak, Bidaiaren egunerokoa: ''Hornoseko lurmuturraren bila'' (1)
Pou anaiak, bidaiaren egunerokoa: "Egoera desatsegina da askotan, ontzia olatuen artean desagertu egiten delako" (1)
Pou anaiak, Abenturaren egunerokoa: "Zorionak Antartikatik, ama!" (1)
Pou anaiak, Abenturaren egunerokoa: "Eguberri On danori lauron partetik" (1)
Pou anaiak, Abenturaren egunerokoa: "Three Pigs pareta eskalatzea lortu dugu" (1)
Pou anaiak, Abenturaren egunerokoa: "Disfrutatzeko garaia heldu da" (1)
Pou anaiak, Abentuarren egunerokoa: "Zorionak eta Urte Berri On" (1)
Blog hau sindikatu
RSS 2.0

Zer da feed?