Pou anaiak kategoria (28)1/10
Honetaz hitz egiten da:
2008/01/17

2008/01/17, Bilbao. 

7 Pareta, 7 Kontinente egitasmoko azken erronka gauzatu eta gero, Antartika EITB 2007 espedizioko kideak etxean dira jada. Iker eta Eneko Pou, Jabi Baraizarra eta Gotzon Arribas asteazkenean heldu ziren Euskal Herrira eta gaur prentsaurrekoa eman dute EITBren Bilboko egoitzan, bidaiaren nondik norakoak azaltzeko. 

Ekitaldian, Jose Ituarte ETBko kirol albistegi eta programetako arduraduna egon da eurekin. Eguberri Egunean, haize eta hotz bortitzari aurre eginda, “Three Pigs” pareta eskalatzea erdietsi zuten Iker eta Enekok. Eguraldiak tregoa txiki bat eman bezain laster, bigarren saiakeran euren asmoa betetzea lortu zuten. Gasteiztarrek Zerua Peak izenarekin bataiatu zuten tontorra. Gailurra egin eta gero, Hovegaard Uhartean hartu zuten atseden. 

Urte berriarekin batera ekin zioten itzuliko bidaiari. Dorian Bay atzean utzi eta Melchior irletara jo zuten. Lau egunez Drake itsasoan zehar nabigatu ostean, Hornos Lurmuturrean ziren berriz. Port Williamsen egun batzuk igaro ondoren, Ushuaiara itzuli ziren. Bertan, Iker eta Enekok Frantziako alpinista eta nabigatzaile talde batekin ospatu zuten bere bidaiaren amaiera. Azken egunak Buenos Airesen eman dituzte. 

7 Pareta, 7 Kontinente egitasmoa 2003an hasi zuten Pou anaiek, mundu osoko zazpi pareta enblematiko igotzeko asmoz. Horrela, "El Capitán" (Yosemite Parke Nazionala, Kalifornia, AEB), Naranjo de Bulnes (Europako Tontorrak, Espainia), Tsanoro (Madagaskar), Totem Pole (Tasmania), Trangoko Dorreak (Himalaya), Fitz Roy (Patagonia) eta orain "Three Pigs" (Antartika) eskalatu dituzte. 

Pou anaiak telebistan 

Pou anaiek 7 Pareta, 7 Kontinente egitasmoaren baitan bizitako abentura guztiak dokumental sorta batean biltzen ari dira. Azken urratsa beteta, erreportaje guztiak prest direnean Euskal Telebistak eskainiko ditu. Aurrez, hil honen 27an, goizeko “Kirolez Kirol” saioan izango dira Iker eta Eneko, Antartikan hartutako irudiak zuzenean komentatzen. 




2008/01/16
2008/01/15, Buenos Aires.

Nahiz eta bueltako hegaldiarekin arazoak izan, gaur (osteguna), etxera heltzea espero dugu, Ezeizako aireportuan arazoak daude hegaldiekin, eta bi ordu beranduago aterako da gure hegazkina, hala eta guztiz ere, arratsaldeko 15:40ean Madrilera heltzea espero dugu.

Hortik Gasteziera abiatuko gara eta gauean etxean izango gara, beraz, gero arte!!

Pou Anaiak



2008/01/15

2008/01/14. Buenos Aires. Usuhaiako hotza utzi eta Buenos Aireseko beroa hartu dugu. Atzo Tierra de Fuegoko hiria utzi genuen 8 gradurekin eta 25 gradu izan ditugu Buenos Airesen gaueko 12etan.

Gaur beroago izan da (35 ºC). Antartikatik hona desberdintasuna nabaria izan da, baina goizez egindako ibilaldia dibertigarria izan da. Eosketaren bat egiteko aukera izan dugu.

Eguerdian bi entsalada jan ditugu eta 4etan Aerolineas Argentinas aldizkariarentzat elkarrizketa bat egin dugu. Orain, Boca auzoa, San Telmo, bisitatuko dugu eta gauean, Eugenia Aranbururekin afalduko dugu, Red Bulleko anfitrioia Buenos Airesen.

Bihar elkarrizketa gehiago ditugu eta zeozer gehiago egingo dugu. Arratsaldean Jabirekin eta Gotzonekin elkartuko gara etxera bueltatzeko. Bai, bihar itzuliko gara.

Besarkada handi bat, Eneko eta Iker.




2008/01/13
2008/01/12, Port Williams. 

"Sorpresarekin esnatu gara Port Williamsen. Gonbidatu bereziak ditugu gaur. Frantziako Alpinista eta nabigatzaile talde batek gure alboan amarratu dute. Isabelle Autissier nabigatzaileen burua da, alpinestena, ordea, Lionel Daudet eta Philippe Battoux. Kerik eta Gregek Isabelle ezagutzen dute eta talde osoa bazkaltzera gonbidatu dute". 

"L'Equipe egunkariko kazetari bat ere badago eta tripulatzaile bi. Lehena alpinista eta bigarrena mekanikaria. Benetan atseginak dira guztiak eta barre egiten dugu, asko. Imajinatu mendizaleen arteko elkarrizketa bat, ba hauxe mendizaleen eta nabigatzaileen artekoa; fanatikoentzat bakarrik suposatzen dut. Ushuaian ospatu nahi dugu gure bidaiaren amaiera eta horretarako gure marinelak gonbidatuko ditugu". 

Eneko Pou




2008/01/10

2008/01/09, Puerto Williams. Ordu batzuk Williams Portuan eman orduko, jende oso interesgarria dagoela konturatzen zara. Baita norbait berezia dago, baina hauek gutxiago dira. Giroa eskaladakoa bezalakoa da. Jendea hizketan dago eta esperientziak izaten ditu elkartrukean. Batzuek ontzia konpontzen dute.

Normalean, urte asko elkar ikusi gabe egon den jendea dago eta giroa ezin hobea da. Berezien artean “mamuak” daude, eta horretan, eskaladarekin harreman dute. Agian, dibertigarriena Ana eta Helen neskatoak ikustea da, ontziz ontzi ibiltzea. Hamishen eta Kateren alabak dira, ile horidunak. Antartikan paraboltak behar ditugun edo ez aztertu dugu.

Argi adgo alpinista-nabigatzaileak eta nabigatzaile-alpinistak pozarren izan dira guk ez dugulako erabaili Azken Paradisua bidean, Zerua Peak tontorra egiteko. Goizean ordubete eman dugu korrika egiten. Hilabete eman dugu itsasontzian eta gure erritmoa ez da oso bizia izan, baina ondo pasatu dugu. Azkenean dutxa on bat hartu dugu. Ze ona! Bitartean, Jabi eta Gotzon Bandera bidetik ibili dira. Umeak bezala ibili dira eta dena grabatu arren, lasaitzeko aukera izan dute. Zazpi ordu euren umerik gabe!. Taldea pozik dago. Gaur Txileko bazkaria dugu!.

Ondo izan;

Jabi Baraiazarra




2008/01/08
2008/01/07, Wollastron irlak

Urteko lehen egunak trantzisiozkoak izan dira. Elurra mara-mara egin du eta zer egin gutxi izan dugu, belaontzia prest utzi genuen Drake itsasoa zeharkatzeko.

Azkenean atzean utzi dugu Drake itsasoa, Greek dioen bezala ''filtroa" pasatu dugu. Laue gun behar izan ditugu , baina azkenean helburua lortu dugu eta zibilizaziora heldu gara. Wollastrom irletan gara, eguzkia lagun izan dugu eta eguraldia bikaina itsasoan ibiltzeko, Ez dugu kexarik.

Pou Anaiak



2008/01/03

2008/01/02

Paretatik atera ginenetik eguraldiak okerrera jo du. Haizea zein elurra handia da eta eskalatzeko egunak joan egin zaizkigu.

Urtarrilak 3, Drake itxasorantz abiatuko gara. Dena ondo bidean 10erako Ushuaian egongo gara.

Eskerrik asko denagatik, besarkada handi bat.

Jabi Baraiazarra




2008/01/02
01/01/2008, Melchior irletarako bidean.

Urteko azken eguneko goizean haizeak behera egin zuen. Dorian Bay atzean utzi eta Melchior irletara goaz orain. Ezagutzen ez dugun zonaldea da eta gainera edozein momentuan Drake itsasoa zeharkatzeko aukera izango dugu. Kontuan izanda nola igaro genuen joaneko bidaian, zenbat eta azkarra zeharkatu, ba askoz hobeto.

Elurra mara-mara aritu da. Zerbait berezia gertatu zaigu; baleak ikusi ditugu. Antza Humpback izeneko bi bale dira. Bela-ontziotik oso gertu egon dira eta gurekin egin dute bidaia, irudia ikusgarria izan da, 15 minutu ak zoragarriak izan dira.

Urte berria txanpana eta whiskya edanda ospatu dugu, gainera, abestu ere egin dugu; Nere herriko neskatxa maite, Bizkaia Maite, Herri Behera... etab. Gregek eta Keryk irlandako hainbat abesti abestu dituzte ere. Beraz, giroa ezin hobea, hori bai, familia eta lagunak faltan bota ditugu...

Zorionak eta urte Berri on Antartikatik.

Pou Anaiak

 



2007/12/31
Abenduak 30, Antartika. 

Ainguratokiz aldatzea erabaki dugu eta iparralderantz abiatuko gara. Zerua Peaketik igaro eta lortutakoaz berriz gozatzeko aukera dugu, batez ere eguna benetan kaskarra delako eta lortutakoaren garrantziaz ohartzen garelako. 

Aukera hori, galtzekotan azkenetan egongo ginateke orain. Zuzenean Dorian Bayrantz goaz. Haize gogorra dator hurrengo egunetarako eta seguruenik hemen geratuko gara. Leku polita da. Hiru helburu ditugu. 

Lehena, 50. hamarkadako ingelesen aterpea bisitatzea. Badian dago. Bigarrena, pinguinoen taldetxoa filmatzea. Benetan dibertigarrria da euren jarrera aztertzea. 

Hirugarrena, Jabet Peak deituriko mendira igotzea da. Gogora dezagun, Antartikan burutu daitekeen edozein jarduera arriskutsua, oso arriskutsua izan daitekeela. Denok gaude oso nekatuta eta Jabi izoztuta dago hainbat ordu filmatzen eman eta gero. 

Guk Antartikan emango dugu 2007. urteko azken eguna eta hemetik urte berria zoriondu nahi dizuegu: ZORIONAK ETA URTE BERRI ON! 




2007/12/28
Abenduak 27, Hovegaard Uhartea

Sentimendu kontrajarriekin atera ginen Cape Renard-etik. Izan ere, helburua lortuta Zerua Peaketik irtetzeko irrikitan ginen, eta aldi berean gure bihotzetan gordeko dugun harribitxi maitatuena atzean uzten genuen. 

Hegoalderantz jo genuen izebergen bidearen zehar. Aho bete hortz zeharkatu dugu eremu lasai eta izoztu hau. Oraindik ere errealitatetik at bizi gara. 01:00etan fondeaderora heldu ginen. Goizeko ordubietan bukatu genituen belauntzia lotzeko lanak. 

Afaldu barik lo-sakura sartu eta goizeko 11:00etan altxatu gara. Gozari ederra egin dugu, fruta mazedonia (banana, sagarra, laranja, pomelo, kiwi) jogurra, muesli, kafesnea... Hau gozamena, aurreko eguneko jipoia eta gero fruta ederto sartzen da eta. 

Egun lasaia eta epela (3º) agertu da, ezin hobea dutxa hartzeko. 10 egun pasa dira dutxatu barik eta premia larrian gaude. Iker hasi da belauntziko popan atondu dugun dutxatokia. Banan banan denok pasa gara, egia esan ez da hain gogorra izan eta oso gustura gelditu gara. 

Toki ederra da Hovegaard Island. Pinguinoak, kormoranak, skuak, fokak eta hegazti mota gehiago ingatzen dira. Atseden hartzeko babes lasaia eta ikusgarria. 

Bihar eskiatzera ateratzeko asmoa dugu, baldin eta haizea baimena ematen badigu. Orain, indarberritzeko eta disfrutatzeko garaia heldu zaigu. Etorkizunerako asmoak dantzan ditugu geure baitan. 

Eneko Pou








Edukia igo
Mendiko bloga
eitb24.com-ek mendiko albisteak bidaltzeko aukera emango dizu. Mendiko albisteak, argazkiak eta bideoak argitaratzeko aukera daukazu zure izena emanda.
Kategoriak
Esteka interesgarriak
EiTB-ren beste blog batzuk
Bilatu
Azken iruzkinak
Artxiboak
Astean iruzkin gehien jaso dituztenak
Hilean iruzkin gehien jaso dituztenak
Urtean iruzkin gehien jaso dituztenak
Blog hau sindikatu