![]() |
Patxi Usobiaga ondo hasi da munduko kopan. Eibartarrak laugarren postua lortu du asteburuan Txinan jokatu den lehendabiziko proban. Patxi Usobiagak sailkatze fasean eta finalerdietan espero baino gehiago sufritu zuen, baina finalean bere mailarik onena emanez laugarren postu on bat eskuratu zuen. Thomas Mrazeck txekiarra izan zen irabazlea.
Mendi lasterketen hirugarren proba Andorran jokatu da. Kylian Jornet eta Rosa Madureira izan dira bi irabaazleak. Euskaldunen artean Alizia Olazábal laugarren sailkatu zen eta Alicia Romero zortzigarren. Gizonezkoetan Felipe Larrazabal zortzigarren helmugaratu zen eta Joseba Lizeaga hamabigarren.
Kategoriak: Mendia
Tags:
Iruzkinak irakurri (0) edota iruzkin berria egin
Ostiralean jarriko da abian Munduko Kopa, Txinan emango ditu lehen urratsak, Xiningen. Azken bi urteetan egin duen moduan, aurten ere txapela lortzen saiatuko da Patxi Usobiaga eibartarra. Bestalde, iaz egindakoa hobetzen saiatuko da Irati Anda.
Gasteiztarrak eskumuturrean dituen arazoak gainditu behar ditu lehenik. Zazpi probako munduko kopa osatu zuten antolatzaileek, baina azken unean, Taipein urriaren amaieran egitekoa zena bertan behera utzi dute, eta hau gutxi balitz, 2009ko munduko txapelketa ere lekuz aldatu dute: ez da Grindewallen egingo, Xiningen baizik.
Patxi Usobiagak bere iritzia kaleratu du honen inguruan bere web orrian: “Bazirudien eskalada aurrerapauso handiak ematen ari zela, olinpiar jokoen bila. Baina badirudi atzera egin duela berriz: proba gutxiago, txapelketak bertan behera uztea azken unean, lehiaketak munduko txoko galduetan... eta dena diruagatik. Denok eseri eta egoera bideratu beharko dugu, garaiz gaude gauzak aldatzeko, olinpiar jokoen utopia ahaztu, eta kalitatezko eta proba ikusgarriz osaturiko munduko kopa duin bat osatuz”.
Castellon burutu da Espainiako txapelketa, Las Palmas parke naturalean. Beroa izan zuten aurkari korrikalariek ibilbideko 36 kilometrotan. Zuhaitz Ezpeletak eta Alizia Olazabalek bigarren postua lortu zuten.
Oso gora beheratsua izan zen lasterketako ibilbidea, gogorra. Gizonezkoetan, boskote bat osatu zen buruan, ia lasterketa erdia elkarrekin egin zutena. Kilometroek aurrera egin ahala, Raul Garciak besteen gainetik dagoela erakutsi zuen, garaipena eskuratuz.
Zuhaitz Ezpeleta sei minutura sartu zen. Emakumezkoetan Monica Ardid kataluniarrak hasieratik hartu zuen burua, eta garaipen argia eskuratu zuen. Alizia Olazabal sailkatu zen bigarren, hirugarrenari bi minutuko aldea atereaz. Taldekako sailkapenean, Euskadiko selekzioak bigarren postua eskuratu zuen, Kataluniaren atzetik.
SAILKAPENAK
1 Raul Garcia (G.M. La Acebeda): 3h 13' 56"
2- Zuhaitz Ezpeleta (Euskal selekzioa): 3h 20' 23"
3- Mario Llorens (Selección castellano-manchega): 3h 21' 24"
1- Monica Ardid (Selección catalana): 4h 06' 50"
2- Alicia Olazabal (Euskadi): 4h 18' 48"
3- Ester Hernandez (Seleccion catalana): 4h 20' 32"
1- Kataluniako selekzioa: 1.471 puntu
2- Euskadiko selekzioa: 1.439
3- Selección C. Valenciana: 1.370
Ekainaren amaieran hasiko da Munduko Kopa, Txinan. Zazpi proba izango dira orotara, eta horietatik eskalatzaile bakoitzaren sei emaitza onenak hartuko dira kontutan sailkapena osatzeko. Gogotsu agertu da eskalatzaile eibartarra, azken bi urtetan irabazi duen munduko kopari ekiteko.
“Denboraldia oso bildua izango da aurten, IFSC nazioarteko eskalada federazioak hala egin du aurten, eta datorren urtean oraindik ere gehiago estutuko du lehiaketa epea: 2009an irailetik azarora bitartean egingo dira lehiaketak. Entrenamendu plangintzan aldaketak eginaraziko dizkit horrek: denboraldia aurtengo abenduan amaitu beharrean datorren urteko udaberrira arte luzatuko dut, gero deskantsua hartu, eta udan hasi entrenatzen”.
Aldaketa batzuk izango dira, eta ez dira Usobiagarentzat oso egokiak, “bi puntu daude aurten lehiaketari begira nabarmentzeko. Batetik lehen sailkapen probak, final laurdenak, flash eran eskalatuko direla (orain ate ez bezala beste eskalatzaileek bidea nola eskalatzen duten ikusi ahal izango dugu, guk eskalatu aurretik). Bestetik, bidea eskalatzeko denbora erdira murriztu dute, 8 minutuko topea izango dugu bidea osatzen saiatzeko; azkartasunaren alde egiten da hala, eta egia esan nire ezaugarrientzat hori ez da ona, niri bidean eroso eta lasai sentitzea gustatzen zait, zenbat eta denbora gehiago egon hobe, erresistentziako eskalatzailea naiz, maratoilari baten pare, baina maratoi-erdia jarri digute, edozertarako prest egon behar da, eta entrenamenduak ere hartara bideratu ditut”.
Munduko kopako egiten duen beste eskalatzaile euskalduna Irati Anda dugu. Ezingo dio denboraldiari nahi bezala ekin, ez da erabat osatu azken asteetan mindurik duen eskumuturretik eta denbora batez erabat gelditzea erabaki du.
Zailtasun eskaladako Espainiako Kopa Bartzelonan jarri zen abian. Gorka Karapetok laugarren postua eskuratu zuen. Itziar Rodriguez zazpigarren sailkatu zen.
Gizonezkoetan, Ramon Julian besteen oso goitik ibili zen, garaipen argia lortuz. Gorka Karapetok lan ona burutu zuen, laugarren postua lortuz.
Emakumezkoetan, Irati Andak ez zuen parte hartu, egungo txapeldunak eskumuturrean min dauka. Euskaldunik onena Itziar Rodriguez izan zen, zazpigarren postuan.
SAILKAPENAK
1. Ramon Julián (Fed. Catalana): Top
2. Marco Jubes (Fed. Catalana): 340
3. Eric López (Fed. Castellano-Manchega): 320-
4. Gorka Karapeto (Fed. Vasca): 320-
1. Andrea Cartas (Fed. Andaluza): 420-
2. Daila Ojeda (Fed. Canaria): 410-
3. Sara Aicart (Fed. Aragonesa): 370-
7. Itziar Rodríguez (Fed. Vasca): 230
Mendi lasterketen Espainiako Kopako bigarren proba burutu zen Tarragonan, Ports parke naturalean.
Gizonezkoetan Zuhaitz Ezpeleta eta emakumezkoetan Oihana Azkorbebeitia izan ziren irabazleak. Ibilbide teknikoa antolatu zuten, eta horri gehitu behar izan zitzaion lasterketa egin aurreko asteetan inguru hartan egindako euria.
Euskal selekzioko kideak ondo moldatu ziren. Gizonezkoetan, multzotxo bat egon zen lasterketa buruan, bukaera aldera Ezpeletak erritmoa bizitu eta helmugara segundo batzutako aldearekin iristea lortu zuen.
Emakuemezkoetan Azkorbebeitiak soilik 10 segundoko tartea lortu zuen helmugan.
Iñaki Ochoa de Olza nafarra Annapurnako (8.091 metro) gailurretik 100 metrora gelditu da. Bertara iritsi ondoren, ez dute garbi ikusi tontorrerako bidea, ondorioz, buelta ematea erabaki dute. Laugarren kanpamendura jaitsi dira, 7.400 metrora.
Kanpamenduan izanda, bat-bateko egoneza izan du mendizaleak. Lehenbailehen jaistea du helburu.
Juanito Oiarzabal mendizale gasteiztarrak "zortzimilakoen" mundua datorren udazkenean utziko duela iragarri zuen Gasteizen emandako prentsaurreko batean.
Oiarzabalek espedizioetatik at 45 bat egun egon beharko du Cho Oyu bere azken helburuari aurre egin aurretik.
Azpeitian burutu zen igandean mendi lasterketen Euskadiko Kopako lehen proba, Xoxoteko mendi lasterketa.
Ikuskizun ederra eskaini zuten parte hartzaileek, Fernando Etxegarai eta Nerea Amilibia nagusitu zirelarik helmugan.
Etxegarai beratarrak, ordubete 54 minutu eta 44 segundutan osatu zuen ibilbidea, Ezpeleta bigarren sailkatuari minututik gorako aldea atera ziolarik.
Emakumezkoetan, lehia, Amilibiak eta Zubizarretak izan zuten, aiarrak bi ordu 26 minutu eta 31 segundutan amaitu zuen, oiartzuarrari 5 minututik gora atera zizkiolarik. Euskadiko Kopak ekainean izango du jarraipena, Baigorrin.
SAILKAPENAK
1. Fernando Etxegarai 1ordu.54:44
2. Zuhaitz Ezpeleta 1ordu.55:55
3. Didier Zago 1h.56:28
Neskak:
1. Nerea Amilibia 2ordu.26:23
2. Izaskun Zubizarreta 2ordu. 31:56
3. Jaione Sasieta 2ordu.38:31

Inprimatu






