Tag anaiak (10)1/10
2008/01/15

2008/01/14. Buenos Aires. Usuhaiako hotza utzi eta Buenos Aireseko beroa hartu dugu. Atzo Tierra de Fuegoko hiria utzi genuen 8 gradurekin eta 25 gradu izan ditugu Buenos Airesen gaueko 12etan. Gaur beroago izan da (35 ºC). Antartikatik hona desberdintasuna nabaria izan da, baina goizez egindako ibilaldia dibertigarria izan da. Eosketaren bat egiteko aukera izan dugu. Eguerdian bi entsalada jan ditugu eta 4etan Aerolineas Argentinas aldizkariarentzat elkarrizketa bat egin dugu. Orain, Boca auzoa, San Telmo, bisitatuko dugu eta gauean, Eugenia Aranbururekin afalduko dugu, Red Bulleko anfitrioia Buenos Airesen. Bihar elkarrizketa gehiago ditugu eta zeozer gehiago egingo dugu. Arratsaldean Jabirekin eta Gotzonekin elkartuko gara etxera bueltatzeko. Bai, bihar itzuliko gara. Besarkada handi bat, Eneko eta Iker.
Egilea: eitb24 eitb24
Kategoriak: Pou anaiak
Tags: pou anaiak antartida eitb


2008/01/10

2008/01/09, Puerto Williams. Ordu batzuk Williams Portuan eman orduko, jende oso interesgarria dagoela konturatzen zara. Baita norbait berezia dago, baina hauek gutxiago dira. Giroa eskaladakoa bezalakoa da. Jendea hizketan dago eta esperientziak izaten ditu elkartrukean. Batzuek ontzia konpontzen dute.

Normalean, urte asko elkar ikusi gabe egon den jendea dago eta giroa ezin hobea da. Berezien artean “mamuak” daude, eta horretan, eskaladarekin harreman dute. Agian, dibertigarriena Ana eta Helen neskatoak ikustea da, ontziz ontzi ibiltzea. Hamishen eta Kateren alabak dira, ile horidunak. Antartikan paraboltak behar ditugun edo ez aztertu dugu.

Argi adgo alpinista-nabigatzaileak eta nabigatzaile-alpinistak pozarren izan dira guk ez dugulako erabaili Azken Paradisua bidean, Zerua Peak tontorra egiteko. Goizean ordubete eman dugu korrika egiten. Hilabete eman dugu itsasontzian eta gure erritmoa ez da oso bizia izan, baina ondo pasatu dugu. Azkenean dutxa on bat hartu dugu. Ze ona! Bitartean, Jabi eta Gotzon Bandera bidetik ibili dira. Umeak bezala ibili dira eta dena grabatu arren, lasaitzeko aukera izan dute. Zazpi ordu euren umerik gabe!. Taldea pozik dago. Gaur Txileko bazkaria dugu!.

Ondo izan;

Jabi Baraiazarra

Egilea: eitb24 eitb24
Kategoriak: Pou anaiak
Tags: pou anaiak antartida eitb


2008/01/03

2008/01/02

Paretatik atera ginenetik eguraldiak okerrera jo du. Haizea zein elurra handia da eta eskalatzeko egunak joan egin zaizkigu.

Urtarrilak 3, Drake itxasorantz abiatuko gara. Dena ondo bidean 10erako Ushuaian egongo gara.

Eskerrik asko denagatik, besarkada handi bat.

Jabi Baraiazarra

Egilea: eitb24 eitb24
Kategoriak: Pou anaiak
Tags: pou anaiak antartida eitb


2007/12/22

Abenduak 22, Antartika.

Atzoko saiakera bertan behera utzi behar izan genuen. Iragarritako eguraldia ez zen behar bezain ona izan. Haize bortitza altxatu zen eta oinperaraino bakarrik heldu ginen.

Behe kanpalekutik oinpera glaziarra zeharkatu behar dugu. Izotz pitzaduraz josita dago eta aseguratuta joan behar dugu. Eneko pitzadura batean erori zen eta... eskerrak aseguraturik gindoazela! Sustua bakarrik izan zen.

Bidearen lerroa sumatu genuen eta behe kanpalekura itzuli ginen. Gauean Keryrekin hitze gin genuen, gaurko eguraldia zakarra izango dugula esan zigun eta orain pairatzen ari gara. Sekulako haize bortitza eta elurra.

Behintzat atzoko erabakiarekin asmatu genuen. Gaurko 21:00etarako haizea jaitsiko da eta dirudienez biharko eguna ona izango da. 24ko eguerdirako berriro txarra dakar.

Ondorioz, gaur 21:00etan ahalegin bat egingo dugu. Oso azkar joan beharko dugu. Eneko eta Iker joango dira bakarrik ahalik eta azkarren eskalatu ahal izateko.

Ni oinperaino joango naiz hasierako irudiak garabatzeko eta Gotzon beherago geldituko da kamara handiarekin. Hauek dira planak, gero, eguraldiak erabakiko du. Goraintziak denon partetik.

Jabi Baraiazarra

Egilea: eitb24 eitb24
Kategoriak: Pou anaiak
Tags: pou anaiak antartida eitb


2007/12/20

Abenduak 20, Antartika.

Bigarren eguna Antartikan, eta egia esan, oso baliagarria izan da, batez ere, pertsonalki. Gauean Greg eta Kery gehiago ezagutzeko aukera izan dugu, eta bide batez, euren bizitzaren historia. Northanger, etxea, garraioa eta abentura da eurentzat azken 20 urteetan.

Itsasontzi hau askotan egon da Antartikan, Groenlandiako izotzean hilabete ugari eman ditu eta ia mundu osoko itsasoak zeharkatu ditu. Zer gehiago eskatuko diogu gau honi!

Baina eguna oso goiz hasi da. Goizean Decepcion Uhartea utzi dugu Port Lockroyra abiatzeko asmoz. 10 orduko ibilaldia gelditzeko aukerarik gabe. Zaintza eta zaintza egin dugu, eta bitartean, gure ama zoriondu dugu. Gaur bere urtebetetzea da: Zorionak Antartikatik, ama!

 

Triste gaude gure amarekin ez gaudelako egun seinalatu honetan. Gure lagunekin hitz egiteko aukera ere izan dugu. Beraz, egun berezia izan da.

Port Lockroyko kanalaren sarrera izugarria izan da. 3.000 metroko igoera eta ur urdinak. Icebergen artean ibili gara behin eta berriz.

Baina ahalegina baliagarria izan da... Atzo fokekin ibili ginen eta gaur pinguinoekin. Port Lockroyen gure helburuetariko bat egon daiteke eta, horregatik, lasai itxaron dugu haizea lasaitu arte.

Agian, hemen edo Cape Renarren. 5 orduko ibilaldia da, baina itsasoa laster utziko dugu, hori seguru. Baina horretarako, haizea lasaitzea beharrezkoa da egoera honetan eskalatzea ezinezkoa izango delako. 10 gradu zero azpitik izan dugu. Beharbada, Gregek eta Keryk bihar bakarrik utziko gaituzte gure materialarekin paretaren bat eskalatzeko. Jabi eta Gotzon prest daude dena grabatzeko.

Beraz, hemendik aurrera, ahalegin handia egingo dugu gure abenturarekin jarraitzeko eta egunerokoa berriztatzeko. Baina, aldez aurretik abisatu behar dugu, hau Antartika dela eta ez dago ezer ziurtatuta. Gabon eta hurrengoa arte...

Iker eta Eneko Pou

  

Egilea: eitb24 eitb24
Kategoriak: Pou anaiak
Tags: pou anaiak eitb antartida


2007/12/11

Abenduak 10. Ushuaia.

Gaur bagoaz... Urduri gaude, baina hasteko gogoa daukagu abenturaren alde gogorrari aurre egiteko. Hornos lurmuturra eta Drake itsasoa daukagu aurrean, eta, gero, eskalatzera.

Epe laburrean daukagun zalantza bakarra gure sasoia izango da ontzian ibilbide gogorra egin ostean. Baina, hau ez dugu Ushuaian argituko, horregatik, lehenbailehen ibilbideari ekitea izango da onena.

Bost orduko ibilbidea daukagu Beagletik Williams Portura heldu arte. Txileko herri txiki hau muga izango da zibilizazioarekin. Australagoa da, eta hortik aurrera, nabigatzeko zailtasun handienak: Hornos eta Drake.

  

 

Williamsek gaua emango dugu eguraldia hobetu nahian. Antza, bihar eguraldi hobeagoa egingo du eta ibilbidea hasteko aukera izango dugu. Greg eta Kery pilotuek argi daukate infernuaren ateetan egongo garela sartzeko abagunearen zain. Hemen gauza argi eta garbi dago: Hornos eta Drake nabigatzeko orduan, Everest eskalatzeko parean da. Beraz, lelokeri gutxi egin beharko ditugu.

Asteburua oso interesgarria izan da:

Gure etxolatik badiaren pasai ederra ikusten dugu. Beagleko kanala da ikusten dugun lehen gauza, hortik, hain zuzen, Williamsera abiatuko gara. Hemendik gure ontzia ikusten dugu. Kery eta Greg pilotuek ontzia prestatu dute gaur irteera egiteko. Lan gogorra da, baina profesional hutsak dira eta gainera umore onekoak dira.

Orainaldian itsasoan dago baina hori bihartik aurrera kontatuko dugu.

Ondo segi

Jabi Baraiazarra

Egilea: eitb24 eitb24
Kategoriak: Pou anaiak
Tags: pou anaiak antartida eitb


2007/12/01

Abenduak 1, Gasteiz.

Goizean goiz jaiki naiz eramango ditugun ordenagailu eta antenekin probak egiteko. Lan hori egiteko ohitura finkatu behar dugu. Ahalik eta barneratuago eraman behar ditugu lan hauek. Sortu daitezken arazoak konpontzen ikasi behar dugu. Azken asteotan Ibanek laguntza handia eta ezinbestekoa eman digu tresneri teknikoa martxan jartzeko eta erabiltzen ikasteko.

Ez du ateri. Rokodromora joan behar izan dut entrenatzera. Prestakuntza fisikoa egina dago jada. Egun hauetan mantentzearekin nahiko daukat. Ordubete eta erdiko saioa, serieak neurtuta, egin dut tabloian.

Getxoko Kirol Portuko "ADN Nautica"ko Ignacio Lejarzarekin egon naiz. Belauntzirako materiala jasotzera joan naiz eta bide batez zorabioa saihesteko aholku batzuk eman dizkit. Oso ondo etorriko litzaiguke abiatuko garen egunean itsaso ona izatea gorputza ohitzeko. Itsasora jo aurreko azken bazkariekin kontuz ibili beharko dugu urdaia ondo eta bare eramateko. Ganoraz jokatzea gomendatu digu. Hori da hori gomendio! Han zein hemen, nahi duenak entzun beza!

Keri Pashuk gure pilotuetako bat da. Bera eta bere senarra Greg Landreth "Northanger" belauntziaren jabe eta pilotuak dira. Kerik ea egunero idazten digu hango eguraldiaren berri emateko. Joan den astean "Explorer" itsasontzia hondoratu zen Penintsula Antartikatik oso gertu izozmendi batek jota. Kerik esan digu eguraldia hobetzen ari dela, tenperatura igotzen ari da eta izotz-geruza zabaltzen hasi da.

Siesta egiten jarri naiz Natura telebista katea jarrita dagoelarik. Iratzarri naizenean Kazajstango arranoei buruzko erreportajea zegoen pantailan. Ederra arranoa! Ederra parajeak! Esnatuta ere amets egin daiteke. Lehendabizi amets egin behar da eta gero ametsak bete.

Gogo gutxirekin baina petatea egiteari ekin beharko diot. Argazkirako eta bideorako materiala ere zerrendatzen eta motxilan sartzen hasiko naiz.

Bada, hiru, bi, bat .....

Jabi Baraiazarra, espedizioko kidea

Egilea: eitb24 eitb24
Kategoriak: Pou anaiak
Tags: pou anaiak


2007/11/27

Sei ibilbide ikusgarria burutu ostean, Iker eta Eneko Pou anaiek duela bost urte ekin zioten egitasmoari amaiera eman nahi diote Antartikan.

Zazpi Pareta, Zazpi Kontinente izeneko proiektuaren azken geltokia Antartikan izango da. Gasteizko eskalatzaileek benetan abentura polita dute aurrean.

Zorte on!



2007/11/19

Iker eta Eneko Pou anaiak Zazpi Pareta, Zazpi Kontinente izeneko egitasmoa burutzen saiatuko dira abenduan. Izan ere, eskalatzaile gasteiztarrek Antartikako pareta bat igoko dute, duela bost urte hasi zuten proiektuari amaiera emateko.

Iragan urtarrilean seigarren helburua bete zuten Fitz Roy mendian (3.400 m) eta, 2007ko abenduaren amaieran arrokako abenturari amaiera eman nahi diote. Horretarako, Pou anaiek bide luzea egingo dute. Buenos Airesetik hasiko dira, ostera, Ushuayatik abiatuta (Argentina), Antartikara heltzeko. Ibilbide luzea Austriako Alpeetan izateaz gain, Pou anaiak Suitza aldean ere ibili dira. Ratikonen New Age bidea egin dute, estatu mailan lehendabiziko aldiz.

Ez da, hala ere, Suitzako Alpeetako inguru horretan eskalatu duten lehen aldia. Duela bost urte Silbergaier bidea egin zuten bertan Iker eta Eneko Pou anaiek. Oraingoan, Wendestock eskalada inguruan ere zenbait bide egin dituzte.

Batman begi kolpean, Elephantenohr era librean, eta Cleopatra, besteak beste. Gasteizko eskalatzaileen hurrengo erroka Zazpi Pareta, Zazpi Kontinente proiektuaren barnean azken urratsa egitea izango da. Abenduan Antartikara abiatuko dira Poutarrak.
Egilea: encix a.e.
Kategoriak: Pou anaiak
Tags: pou anaiak zazpi pareta kontinente


2007/09/06

Pou Anaiek Tasmaniako horma eskalatu zuten "7 Pareta, 7 Kontinente" proiektuaren barruan. 7 pareta, 7 kontinente eskalada proiektuaren barruan Euskal Telebistak ekoiztutako Totem Pole dokumentalak saria jaso du berriro. Azkenekoa, Zilarrezko Alpamayoa, Peruko Huaraz hirian antolatutako Mendiko Zinema Jaialdian hartu dute Pou anaiek. Filmaren egileak, Javi Baraiazarra, Gotzon Arribas eta Iker eta Eneko Pou dira. Tasmanian, Totem Pole 70 metroko horma erraldoian izandako gorabeherak jaso dituzte bertan. Hainbat aldiz saritu dituzte lan honengatik. Horma handietan egiten den zailtasun goreneko eskalada mugetatik haratago eraman nahi du 7 Pareta, 7 Kontinente asmo handiko kirol proiektuak. Kontinente bakoitzeko paretarik esanguratsuena edota zailena era askean eskalatzea dute helburu Pou anaiek. Munduari bira egitea, bira bertikala, hain zuzen ere. Protagonistak ikusle bilakatuko dira Naturak eraiki dituen eskenatoki ikusgarrienetan. Ekimen jatorra nazioarteko mailan. Hautatutako hormek berezko nortasuna eta zailtasuna dute, edonor asetzeko modukoak banan-banan ekitekotan. Denak proiektu berean biltzeak ematen dio Poutarren ekimen honi erronka handien xarma eta ausardia.
Egilea: eitb24 eitb24
Kategoriak: Albiste gehiago
Tags: pou anaiak etb


Edukia igo
Helbide elektronikoa: Pasahitza:



Mendiko bloga
eitb24.com-ek mendiko albisteak bidaltzeko aukera emango dizu. Mendiko albisteak, argazkiak eta bideoak argitaratzeko aukera daukazu zure izena emanda.
Kategoriak
Esteka interesgarriak
EiTB-ren beste blog batzuk
Bilatu
Azken iruzkinak
Artxiboak
Astean iruzkin gehien jaso dituztenak
Hilean iruzkin gehien jaso dituztenak
Urtean iruzkin gehien jaso dituztenak
Blog hau sindikatu