![]() |
| Tag eitb (6) | 1/6 |
2008/01/09, Puerto Williams. Ordu batzuk Williams Portuan eman orduko, jende oso interesgarria dagoela konturatzen zara. Baita norbait berezia dago, baina hauek gutxiago dira. Giroa eskaladakoa bezalakoa da. Jendea hizketan dago eta esperientziak izaten ditu elkartrukean. Batzuek ontzia konpontzen dute.
Normalean, urte asko elkar ikusi gabe egon den jendea dago eta giroa ezin hobea da. Berezien artean “mamuak” daude, eta horretan, eskaladarekin harreman dute. Agian, dibertigarriena Ana eta Helen neskatoak ikustea da, ontziz ontzi ibiltzea. Hamishen eta Kateren alabak dira, ile horidunak. Antartikan paraboltak behar ditugun edo ez aztertu dugu.
Argi adgo alpinista-nabigatzaileak eta nabigatzaile-alpinistak pozarren izan dira guk ez dugulako erabaili Azken Paradisua bidean, Zerua Peak tontorra egiteko. Goizean ordubete eman dugu korrika egiten. Hilabete eman dugu itsasontzian eta gure erritmoa ez da oso bizia izan, baina ondo pasatu dugu. Azkenean dutxa on bat hartu dugu. Ze ona! Bitartean, Jabi eta Gotzon Bandera bidetik ibili dira. Umeak bezala ibili dira eta dena grabatu arren, lasaitzeko aukera izan dute. Zazpi ordu euren umerik gabe!. Taldea pozik dago. Gaur Txileko bazkaria dugu!.
Ondo izan;
Jabi Baraiazarra
2008/01/02
Paretatik atera ginenetik eguraldiak okerrera jo du. Haizea zein elurra handia da eta eskalatzeko egunak joan egin zaizkigu.
Urtarrilak 3, Drake itxasorantz abiatuko gara. Dena ondo bidean 10erako Ushuaian egongo gara.
Eskerrik asko denagatik, besarkada handi bat.
Abenduak 22, Antartika.
Atzoko saiakera bertan behera utzi behar izan genuen. Iragarritako eguraldia ez zen behar bezain ona izan. Haize bortitza altxatu zen eta oinperaraino bakarrik heldu ginen.
Behe kanpalekutik oinpera glaziarra zeharkatu behar dugu. Izotz pitzaduraz josita dago eta aseguratuta joan behar dugu. Eneko pitzadura batean erori zen eta... eskerrak aseguraturik gindoazela! Sustua bakarrik izan zen.
Bidearen lerroa sumatu genuen eta behe kanpalekura itzuli ginen. Gauean Keryrekin hitze gin genuen, gaurko eguraldia zakarra izango dugula esan zigun eta orain pairatzen ari gara. Sekulako haize bortitza eta elurra.
Behintzat atzoko erabakiarekin asmatu genuen. Gaurko 21:00etarako haizea jaitsiko da eta dirudienez biharko eguna ona izango da. 24ko eguerdirako berriro txarra dakar.
Ondorioz, gaur 21:00etan ahalegin bat egingo dugu. Oso azkar joan beharko dugu. Eneko eta Iker joango dira bakarrik ahalik eta azkarren eskalatu ahal izateko.
Ni oinperaino joango naiz hasierako irudiak garabatzeko eta Gotzon beherago geldituko da kamara handiarekin. Hauek dira planak, gero, eguraldiak erabakiko du. Goraintziak denon partetik.
Bigarren eguna Antartikan, eta egia esan, oso baliagarria izan da, batez ere, pertsonalki. Gauean Greg eta Kery gehiago ezagutzeko aukera izan dugu, eta bide batez, euren bizitzaren historia. Northanger, etxea, garraioa eta abentura da eurentzat azken 20 urteetan.
Itsasontzi hau askotan egon da Antartikan, Groenlandiako izotzean hilabete ugari eman ditu eta ia mundu osoko itsasoak zeharkatu ditu. Zer gehiago eskatuko diogu gau honi!
Baina eguna oso goiz hasi da. Goizean Decepcion Uhartea utzi dugu Port Lockroyra abiatzeko asmoz. 10 orduko ibilaldia gelditzeko aukerarik gabe. Zaintza eta zaintza egin dugu, eta bitartean, gure ama zoriondu dugu. Gaur bere urtebetetzea da: Zorionak Antartikatik, ama!
Triste gaude gure amarekin ez gaudelako egun seinalatu honetan. Gure lagunekin hitz egiteko aukera ere izan dugu. Beraz, egun berezia izan da.
Port Lockroyko kanalaren sarrera izugarria izan da. 3.000 metroko igoera eta ur urdinak. Icebergen artean ibili gara behin eta berriz.
Baina ahalegina baliagarria izan da... Atzo fokekin ibili ginen eta gaur pinguinoekin. Port Lockroyen gure helburuetariko bat egon daiteke eta, horregatik, lasai itxaron dugu haizea lasaitu arte.
Agian, hemen edo Cape Renarren. 5 orduko ibilaldia da, baina itsasoa laster utziko dugu, hori seguru. Baina horretarako, haizea lasaitzea beharrezkoa da egoera honetan eskalatzea ezinezkoa izango delako. 10 gradu zero azpitik izan dugu. Beharbada, Gregek eta Keryk bihar bakarrik utziko gaituzte gure materialarekin paretaren bat eskalatzeko. Jabi eta Gotzon prest daude dena grabatzeko.
Beraz, hemendik aurrera, ahalegin handia egingo dugu gure abenturarekin jarraitzeko eta egunerokoa berriztatzeko. Baina, aldez aurretik abisatu behar dugu, hau Antartika dela eta ez dago ezer ziurtatuta. Gabon eta hurrengoa arte...
Iker eta Eneko Pou
Abenduak 10. Ushuaia.
Gaur bagoaz... Urduri gaude, baina hasteko gogoa daukagu abenturaren alde gogorrari aurre egiteko. Hornos lurmuturra eta Drake itsasoa daukagu aurrean, eta, gero, eskalatzera.
Epe laburrean daukagun zalantza bakarra gure sasoia izango da ontzian ibilbide gogorra egin ostean. Baina, hau ez dugu Ushuaian argituko, horregatik, lehenbailehen ibilbideari ekitea izango da onena.
Bost orduko ibilbidea daukagu Beagletik Williams Portura heldu arte. Txileko herri txiki hau muga izango da zibilizazioarekin. Australagoa da, eta hortik aurrera, nabigatzeko zailtasun handienak: Hornos eta Drake.
Williamsek gaua emango dugu eguraldia hobetu nahian. Antza, bihar eguraldi hobeagoa egingo du eta ibilbidea hasteko aukera izango dugu. Greg eta Kery pilotuek argi daukate infernuaren ateetan egongo garela sartzeko abagunearen zain. Hemen gauza argi eta garbi dago: Hornos eta Drake nabigatzeko orduan, Everest eskalatzeko parean da. Beraz, lelokeri gutxi egin beharko ditugu.
Asteburua oso interesgarria izan da:
Gure etxolatik badiaren pasai ederra ikusten dugu. Beagleko kanala da ikusten dugun lehen gauza, hortik, hain zuzen, Williamsera abiatuko gara. Hemendik gure ontzia ikusten dugu. Kery eta Greg pilotuek ontzia prestatu dute gaur irteera egiteko. Lan gogorra da, baina profesional hutsak dira eta gainera umore onekoak dira.
Orainaldian itsasoan dago baina hori bihartik aurrera kontatuko dugu.
Ondo segi

Inprimatu






