Tag eskia (1)1/1
2008/04/21

1943. urtetik hona, bi urtero Zermatt eta Verbier lotzen dituen mendi eski proba gogorraren 13.garren edizioa ospatu da azken aste honetan. Bi kategoriatan bananduak eta bi egunetan atalduak, 1414 patruilaz (3 kidez konposatuta dago bakoitza) osatutako froga gogor honetan dozena bat euskaldunek hartu dute parte.

Lasterketa, alpeen bihotzean burutzen da: partaideek 53 km-tan zehar , 4.000 metro igo eta beste hainbeste jaitsi behar dituzte, laua balitz guztira 110 km egingo lituzketelarik. Ibilbide erdia ere egitea badago (Arolla – Verbier), 26 km-tan 1881 m igo eta 2341 jaitsi behar dira, laua izatekotan 53 km izango zirelarik.

Aurten gainera, lasterketa bereziki gogorra izan da eguraldiaren ondorioz, ibilbidearen zenbait tokitan, -35 °C -tako sentsazio termikoa egon da eta lehenengo orduetan elurra era aritu izan da. Militarrek, 1943. urtean, soldaduak entrenatu eta hauen kapazitatea neurtzeko sortu zuten froga: 18 talde irten ziren Zermatt-etik eta bi bakarrik heldu ziren Verbier-era.

1949. urtean, talde bat pitzadura baten erori, eta 8 egun behar izan zituzten heure gorpuak aurkitzeko. Harrez gero, 35 urtez eten zuten ahalegina 1984. urterarte, urte honetan zibilak ere onartzen hasi ziren lehen aldiz.

Hona hemen emaitza batzuk: Zorionak denoi!!!!!

Fedme 3 : 10 ordu, minutu eta 40 segundotan Izaskun Zubizarreta Guerendi (Bartzelona) Cristina Bes Ginesta (Bartzelona) Emma Roca Rodriguez (Bartzelona)

Aloña Mendi : 11 ordu, 17 minutu eta 10 segondotan Iban Letamendi Andueza (Oñati) Aitor Otxoa Biain (Oñati) Fernando Monasterio Ubani (Oñati)

Euskal Selekzioa A: 11 ordu, 38 minutu eta 58 segundotan (Euskal Herritik etorritakoak) Andoni Areizaga Orube (Donostia) (erdibidean bertan behera utzi behar izan du) Joseba Ormazabal Azpiroz (Tolosa) Joseba Tobar Goenaga (Tolosa)

POLY-PDG 1 : 12 ordu, 58 minutu eta 57 segundotan (Euskaldun bat ta Suitzar biz osatutako taldea) Gorka Galdos Saenz de Galdeano (Oñati/Lausanne) : EPFL-an doktorautza egiten dagoen euskalduna. Marc Kunze (Chavornay-Suitza) Sebastien Gros (Epalinges - Suitza)

41. Taldea : 17 ordu 46 minutu eta 8 segundotan Stijn Vandendriessche (Haute Nendaz – Suitza) Ilazki Zalakain (Tolosa/Lausanne) : EPFL-an injinerutza ikasten dagoen euskalduna Joris Dieussaert (Niel-bij-as – Belgika)

Euskal Neskak : 38 km, 13 ordu egin eta gero, 3 minutugatik, nahitanahiez erretiratuak izan ziren zoritxarrez. Isa Casado Gallego (Arrasate) Loreti Elorza Lizarra (Oñati) Leire Ezpeleta Iturbe (Arrasate)



Edukia igo
Mendiko bloga
eitb24.com-ek mendiko albisteak bidaltzeko aukera emango dizu. Mendiko albisteak, argazkiak eta bideoak argitaratzeko aukera daukazu zure izena emanda.
Kategoriak
Esteka interesgarriak
EiTB-ren beste blog batzuk
Bilatu
Azken iruzkinak
Artxiboak
Astean iruzkin gehien jaso dituztenak
Hilean iruzkin gehien jaso dituztenak
Urtean iruzkin gehien jaso dituztenak
Blog hau sindikatu