Tag munduko (2)1/2
2007/10/15

Patxi Usobiaga eta Irati Anda euskal eskalatzaileak bigarren sailkatu dira Kazon (Japonia) jokaturiko Munduko Kopako proban.

Gizonezkoen finala oso lehiatua izan da, baina, azkenean, Thomas Mrazekek lehen postua eskuratu du eta Usobiaga bigarren izan da Ramon kataluniarrarekin batera. Emakumezkoetan, aldiz, Maja Vidmarrek irabazi du Irati Anda gasteiztarraren aurretik. Arabarra, beraz, estreinakoz nazioarteko podium batera igo da eta 2007ko Munduko Kopako aurreneko hamar postuetan sartu da. Gizonezkoetan Ramon Julianek lidergoari eutsi dio, Patxi Usobiaga da bigarren zazpi puntura eta Thomas Mrazek da hirugarren eibartarrarengandik bi puntura.

Hortaz, Munduko Koparen amaiera estu-estua izango da. Hurrengo proba Balancen (Frantzia) izango da, azaroaren 2an eta 3an.


2007/09/27

Munduko Kopako bosgarren proba jokatuko dute Puurs herrian (Belgika), asteburuan. Parte-hartzaileen artean izango dira Patxi Usobiaga eta Irati Anda eskalatzaile euskaldunak.

Munduko Txapelketan bigarren eta bosgarren sailkatu ostean, hurrenez hurren, Usobiagak eta Andak bolada onari eutsi nahi diote Belgikan. Lehiaketa ostiralean eta larunbatean egingo dute.

Munduko Kopako sailkapenean eibartarra hirugarren postuan dago, Verhoeven eta Mrazek aurretik dituelarik. Emakumezkoetan, aldiz, Anda gasteiztarra hamaseigarren postuan dago, Angela Eiter austriarra buru den zerrendan.

Egilea: encix a.e.
Kategoriak: Kirol eskalada
Tags: munduko kopa usobiaga anda


Edukia igo
Mendiko bloga
eitb24.com-ek mendiko albisteak bidaltzeko aukera emango dizu. Mendiko albisteak, argazkiak eta bideoak argitaratzeko aukera daukazu zure izena emanda.
Kategoriak
Esteka interesgarriak
EiTB-ren beste blog batzuk
Bilatu
Azken iruzkinak
Artxiboak
Astean iruzkin gehien jaso dituztenak
Hilean iruzkin gehien jaso dituztenak
Urtean iruzkin gehien jaso dituztenak
Blog hau sindikatu