Tag pou (14)1/10
2008/01/15

2008/01/14. Buenos Aires. Usuhaiako hotza utzi eta Buenos Aireseko beroa hartu dugu. Atzo Tierra de Fuegoko hiria utzi genuen 8 gradurekin eta 25 gradu izan ditugu Buenos Airesen gaueko 12etan. Gaur beroago izan da (35 ºC). Antartikatik hona desberdintasuna nabaria izan da, baina goizez egindako ibilaldia dibertigarria izan da. Eosketaren bat egiteko aukera izan dugu. Eguerdian bi entsalada jan ditugu eta 4etan Aerolineas Argentinas aldizkariarentzat elkarrizketa bat egin dugu. Orain, Boca auzoa, San Telmo, bisitatuko dugu eta gauean, Eugenia Aranbururekin afalduko dugu, Red Bulleko anfitrioia Buenos Airesen. Bihar elkarrizketa gehiago ditugu eta zeozer gehiago egingo dugu. Arratsaldean Jabirekin eta Gotzonekin elkartuko gara etxera bueltatzeko. Bai, bihar itzuliko gara. Besarkada handi bat, Eneko eta Iker.
Egilea: eitb24 eitb24
Kategoriak: Pou anaiak
Tags: pou anaiak antartida eitb


2008/01/10

2008/01/09, Puerto Williams. Ordu batzuk Williams Portuan eman orduko, jende oso interesgarria dagoela konturatzen zara. Baita norbait berezia dago, baina hauek gutxiago dira. Giroa eskaladakoa bezalakoa da. Jendea hizketan dago eta esperientziak izaten ditu elkartrukean. Batzuek ontzia konpontzen dute.

Normalean, urte asko elkar ikusi gabe egon den jendea dago eta giroa ezin hobea da. Berezien artean “mamuak” daude, eta horretan, eskaladarekin harreman dute. Agian, dibertigarriena Ana eta Helen neskatoak ikustea da, ontziz ontzi ibiltzea. Hamishen eta Kateren alabak dira, ile horidunak. Antartikan paraboltak behar ditugun edo ez aztertu dugu.

Argi adgo alpinista-nabigatzaileak eta nabigatzaile-alpinistak pozarren izan dira guk ez dugulako erabaili Azken Paradisua bidean, Zerua Peak tontorra egiteko. Goizean ordubete eman dugu korrika egiten. Hilabete eman dugu itsasontzian eta gure erritmoa ez da oso bizia izan, baina ondo pasatu dugu. Azkenean dutxa on bat hartu dugu. Ze ona! Bitartean, Jabi eta Gotzon Bandera bidetik ibili dira. Umeak bezala ibili dira eta dena grabatu arren, lasaitzeko aukera izan dute. Zazpi ordu euren umerik gabe!. Taldea pozik dago. Gaur Txileko bazkaria dugu!.

Ondo izan;

Jabi Baraiazarra

Egilea: eitb24 eitb24
Kategoriak: Pou anaiak
Tags: pou anaiak antartida eitb


2008/01/03

2008/01/02

Paretatik atera ginenetik eguraldiak okerrera jo du. Haizea zein elurra handia da eta eskalatzeko egunak joan egin zaizkigu.

Urtarrilak 3, Drake itxasorantz abiatuko gara. Dena ondo bidean 10erako Ushuaian egongo gara.

Eskerrik asko denagatik, besarkada handi bat.

Jabi Baraiazarra

Egilea: eitb24 eitb24
Kategoriak: Pou anaiak
Tags: pou anaiak antartida eitb


2007/12/22

Abenduak 22, Antartika.

Atzoko saiakera bertan behera utzi behar izan genuen. Iragarritako eguraldia ez zen behar bezain ona izan. Haize bortitza altxatu zen eta oinperaraino bakarrik heldu ginen.

Behe kanpalekutik oinpera glaziarra zeharkatu behar dugu. Izotz pitzaduraz josita dago eta aseguratuta joan behar dugu. Eneko pitzadura batean erori zen eta... eskerrak aseguraturik gindoazela! Sustua bakarrik izan zen.

Bidearen lerroa sumatu genuen eta behe kanpalekura itzuli ginen. Gauean Keryrekin hitze gin genuen, gaurko eguraldia zakarra izango dugula esan zigun eta orain pairatzen ari gara. Sekulako haize bortitza eta elurra.

Behintzat atzoko erabakiarekin asmatu genuen. Gaurko 21:00etarako haizea jaitsiko da eta dirudienez biharko eguna ona izango da. 24ko eguerdirako berriro txarra dakar.

Ondorioz, gaur 21:00etan ahalegin bat egingo dugu. Oso azkar joan beharko dugu. Eneko eta Iker joango dira bakarrik ahalik eta azkarren eskalatu ahal izateko.

Ni oinperaino joango naiz hasierako irudiak garabatzeko eta Gotzon beherago geldituko da kamara handiarekin. Hauek dira planak, gero, eguraldiak erabakiko du. Goraintziak denon partetik.

Jabi Baraiazarra

Egilea: eitb24 eitb24
Kategoriak: Pou anaiak
Tags: pou anaiak antartida eitb


2007/12/20

Abenduak 20, Antartika.

Bigarren eguna Antartikan, eta egia esan, oso baliagarria izan da, batez ere, pertsonalki. Gauean Greg eta Kery gehiago ezagutzeko aukera izan dugu, eta bide batez, euren bizitzaren historia. Northanger, etxea, garraioa eta abentura da eurentzat azken 20 urteetan.

Itsasontzi hau askotan egon da Antartikan, Groenlandiako izotzean hilabete ugari eman ditu eta ia mundu osoko itsasoak zeharkatu ditu. Zer gehiago eskatuko diogu gau honi!

Baina eguna oso goiz hasi da. Goizean Decepcion Uhartea utzi dugu Port Lockroyra abiatzeko asmoz. 10 orduko ibilaldia gelditzeko aukerarik gabe. Zaintza eta zaintza egin dugu, eta bitartean, gure ama zoriondu dugu. Gaur bere urtebetetzea da: Zorionak Antartikatik, ama!

 

Triste gaude gure amarekin ez gaudelako egun seinalatu honetan. Gure lagunekin hitz egiteko aukera ere izan dugu. Beraz, egun berezia izan da.

Port Lockroyko kanalaren sarrera izugarria izan da. 3.000 metroko igoera eta ur urdinak. Icebergen artean ibili gara behin eta berriz.

Baina ahalegina baliagarria izan da... Atzo fokekin ibili ginen eta gaur pinguinoekin. Port Lockroyen gure helburuetariko bat egon daiteke eta, horregatik, lasai itxaron dugu haizea lasaitu arte.

Agian, hemen edo Cape Renarren. 5 orduko ibilaldia da, baina itsasoa laster utziko dugu, hori seguru. Baina horretarako, haizea lasaitzea beharrezkoa da egoera honetan eskalatzea ezinezkoa izango delako. 10 gradu zero azpitik izan dugu. Beharbada, Gregek eta Keryk bihar bakarrik utziko gaituzte gure materialarekin paretaren bat eskalatzeko. Jabi eta Gotzon prest daude dena grabatzeko.

Beraz, hemendik aurrera, ahalegin handia egingo dugu gure abenturarekin jarraitzeko eta egunerokoa berriztatzeko. Baina, aldez aurretik abisatu behar dugu, hau Antartika dela eta ez dago ezer ziurtatuta. Gabon eta hurrengoa arte...

Iker eta Eneko Pou

  

Egilea: eitb24 eitb24
Kategoriak: Pou anaiak
Tags: pou anaiak eitb antartida


2007/12/17

Abenduak 17, Drakeko itsasoa.

Laugarren eguna Draken. Belaontzia mugitu eta mugitu egiten da, gaur iluntzean Schitmid irlak ikusten hasi behar gara, horrek esan nahi du lurra tinkoa gertu dugula!!

Teknikoki esan behar da Antartikako itsasoan gaudela, baina lurra ikusteko irrikitan gaude.

Jabi hobeto dago, eta horrek taldea asko poztu du. Eguerdian amarekin hitz egin dugu, orain arte egin gabe genuena.... ilusio handia egin digu! Asteazkenean urteak egiten ditu... ea ahazten ez zaigun...

Zorte pittin batekin bihar lurra ikusiko dugu, baleak, pinguinoak.... etabarrekin.

Agur eta gabon.

Iker Pou


2007/12/11

Abenduak 10. Ushuaia.

Gaur bagoaz... Urduri gaude, baina hasteko gogoa daukagu abenturaren alde gogorrari aurre egiteko. Hornos lurmuturra eta Drake itsasoa daukagu aurrean, eta, gero, eskalatzera.

Epe laburrean daukagun zalantza bakarra gure sasoia izango da ontzian ibilbide gogorra egin ostean. Baina, hau ez dugu Ushuaian argituko, horregatik, lehenbailehen ibilbideari ekitea izango da onena.

Bost orduko ibilbidea daukagu Beagletik Williams Portura heldu arte. Txileko herri txiki hau muga izango da zibilizazioarekin. Australagoa da, eta hortik aurrera, nabigatzeko zailtasun handienak: Hornos eta Drake.

  

 

Williamsek gaua emango dugu eguraldia hobetu nahian. Antza, bihar eguraldi hobeagoa egingo du eta ibilbidea hasteko aukera izango dugu. Greg eta Kery pilotuek argi daukate infernuaren ateetan egongo garela sartzeko abagunearen zain. Hemen gauza argi eta garbi dago: Hornos eta Drake nabigatzeko orduan, Everest eskalatzeko parean da. Beraz, lelokeri gutxi egin beharko ditugu.

Asteburua oso interesgarria izan da:

Gure etxolatik badiaren pasai ederra ikusten dugu. Beagleko kanala da ikusten dugun lehen gauza, hortik, hain zuzen, Williamsera abiatuko gara. Hemendik gure ontzia ikusten dugu. Kery eta Greg pilotuek ontzia prestatu dute gaur irteera egiteko. Lan gogorra da, baina profesional hutsak dira eta gainera umore onekoak dira.

Orainaldian itsasoan dago baina hori bihartik aurrera kontatuko dugu.

Ondo segi

Jabi Baraiazarra

Egilea: eitb24 eitb24
Kategoriak: Pou anaiak
Tags: pou anaiak antartida eitb


2007/12/07

Abenduak 7, Ushuaia.   

Bidai ona baina luzea izan dugu. Ushuaiako 19:50ean heldu gara. Petate guztiak hartu eta ostatura joan gara. Bertoko lagun batek egin digu harrera eta segituan afaltzera joan gara.

Poutarrak segituan oheratu dira, Eneko kalenturak hartuta irten zen Gasteiztik, eztarriko minekin dago eta. Iker ere kili-kolo dago. Azken eguneko jipoia azaltzen ari zaie.

Jabi Baraiazarra
Egilea: eitb24 eitb24
Kategoriak: Pou anaiak
Tags: ushuaia pou


2007/12/05

Abenduak 5, Gasteiz.

Egun arraroa da gaurkoa. Oso goiz altzatu beharra eta deba antolatu behar.  Nahiz eta dena eginda izan buruari bueltaka ari gara, ea zerbait falta zaigun, beraz, atseden hartzea zaila da egoera horretan.

Iker eta Eneko hemendik hara izan dira azken eguntan elkarrizketak egiten, a ze zoramena!

Anartz Agirreren deia jaso dut. Zortea eman eta ze afaldu nuen bart ere galdetu zidan, kuriosoak zaretenontzat, hona hemen, menua: barazki-purea, entsalada, gulak eta yogourta.

Beno, hurrengo lerroak Ushuaiatik idatziko ditut, ondo izan!

Jabi Baraiazarra
Egilea: eitb24 eitb24
Kategoriak: Pou anaiak
Tags: pou


2007/12/03

Abenduak 3, Gasteiz.

Aurten inoiz bezala gaude, guztiz lanpetuta. Petateak itxita ditugu, eta azken orduko zenbait gauza besterik ez da geratzen dena prest izateko.

Hedabideekin lana bukatuta zegoela uste genuen, baina ez da horrela, gauean Radio Euskadin izango gara. Roge Blascoren  "La casa de la palabra" irratsaioan hain zuzen ere. Gainera, gaur goizean dentistari bisita egin diogu. Hortzekin arazoren bat izatea ez da komeni horrelako abentura batean, urte honetan zehar Enekori azkenaginak kendu dizkiote (je, je).

Larunbatean "libre" hartu genuen eta kodrilarekin egon ginen, gabon zaharrean ez gara egongo, beraz, zer ospatu izan genuen lagunekin eta igandean Gotzonekin eta Jabirekin bidaiaren azken ordua aztertu genuen eta dena prest dagoela uste dut.

Gauean gurasoen etxean izan genuen afaria... Ai, nola botako dugun faltan etxeko bazkaria!!

Iker Pou
Egilea: eitb24 eitb24
Kategoriak: Pou anaiak
Tags: pou




Edukia igo
Helbide elektronikoa: Pasahitza:



Mendiko bloga
eitb24.com-ek mendiko albisteak bidaltzeko aukera emango dizu. Mendiko albisteak, argazkiak eta bideoak argitaratzeko aukera daukazu zure izena emanda.
Kategoriak
Esteka interesgarriak
EiTB-ren beste blog batzuk
Bilatu
Azken iruzkinak
Artxiboak
Astean iruzkin gehien jaso dituztenak
Hilean iruzkin gehien jaso dituztenak
Urtean iruzkin gehien jaso dituztenak
Blog hau sindikatu