Tag usobiaga (6)1/6
2007/11/04

Esloveniako Krang herria berezia da Patxi Usobiagarentzat. Iaz, eskalatzaile eibartarrak munduko titulua erdietsi zuen herri horretan jokatutako azken proban. Egoera hori rrepika daiteke 15 egun barru. Larunbatean lehen postua lortu ostean Valencen (Frantzia), Usobiaga berriro lidergoan dago Munduko Kopan eta faborito nagusia da titulua berresteko.
Egilea: encix a.e.
Kategoriak: Kirol eskalada
Tags: patxi usobiaga mundu kopa


2007/10/15

Patxi Usobiaga eta Irati Anda euskal eskalatzaileak bigarren sailkatu dira Kazon (Japonia) jokaturiko Munduko Kopako proban.

Gizonezkoen finala oso lehiatua izan da, baina, azkenean, Thomas Mrazekek lehen postua eskuratu du eta Usobiaga bigarren izan da Ramon kataluniarrarekin batera. Emakumezkoetan, aldiz, Maja Vidmarrek irabazi du Irati Anda gasteiztarraren aurretik. Arabarra, beraz, estreinakoz nazioarteko podium batera igo da eta 2007ko Munduko Kopako aurreneko hamar postuetan sartu da. Gizonezkoetan Ramon Julianek lidergoari eutsi dio, Patxi Usobiaga da bigarren zazpi puntura eta Thomas Mrazek da hirugarren eibartarrarengandik bi puntura.

Hortaz, Munduko Koparen amaiera estu-estua izango da. Hurrengo proba Balancen (Frantzia) izango da, azaroaren 2an eta 3an.


2007/10/01

Emaitza bikainak lortu dituzte bi euskal eskalatzaile hauek Belgikan, Puurs herrian, burutu den munduko kopako bostgarren proban. Hurrengo txapelketa bi aste barru izango da Japonian.

Gizonezkoetan lehiaketan Ramon Julian munduko txapelduna nagusitu da. Patxi Usobiagak bigarren amaitu du. Eibartarrak maila ona eman du, sailkatze probetan top-ak eginez, eta finalean bigarren postua eskuratuz. Sailkapen nagusian Verhoeven dago buruan, Ramon Julian bigarrena da, Usobiaga hirugarren.

Emakumezkoetan, Irati Andak maila aparta eman du. Finalean sartu eta laugarren postua lortu du gasteiztarrak. Maja Vidmar izan da irabazlea, Angela Eiter bigarren, eta Kin Ya In korearra hirugarren. Sailkapen nagusian hamalaugarren postuan dago Anda.

Egilea: eitb24 eitb24
Kategoriak: Kirol eskalada
Tags: usobiaga anda


2007/09/27

Munduko Kopako bosgarren proba jokatuko dute Puurs herrian (Belgika), asteburuan. Parte-hartzaileen artean izango dira Patxi Usobiaga eta Irati Anda eskalatzaile euskaldunak.

Munduko Txapelketan bigarren eta bosgarren sailkatu ostean, hurrenez hurren, Usobiagak eta Andak bolada onari eutsi nahi diote Belgikan. Lehiaketa ostiralean eta larunbatean egingo dute.

Munduko Kopako sailkapenean eibartarra hirugarren postuan dago, Verhoeven eta Mrazek aurretik dituelarik. Emakumezkoetan, aldiz, Anda gasteiztarra hamaseigarren postuan dago, Angela Eiter austriarra buru den zerrendan.

Egilea: encix a.e.
Kategoriak: Kirol eskalada
Tags: munduko kopa usobiaga anda


2007/09/24

Patxi Usobiagak zilarrezko domina lortu du Avilesen burutu den munduko eskalada txapelketan. Eibartarrak hirugarren aldiz lortu du bigarren postua munduko txapelketan. Ramon Julian izan da onena. Usobiagak arazo bat izan zuen sokarekin, besoan korapilatu eta eskua lokartu zion, bere onena ematea ekidinez.

Emakumezkoetan Irati Andak maila aparta eman du, bostgarren postua eskuratuz, bere lehenengo munduko txapelketan. Angela Eiterrek lortu du urrezko domina.

Euskal ordezkaritzarekin amaitzeko, Esther Cruzek hemezortzigarren amaitu du boulderrean.

Egilea: eitb24 eitb24
Kategoriak: Kirol eskalada
Tags: usobiaga


2007/09/19

Patxi Usobiaga eta Irati Anda Ternua taldeko eskalatzaileek munduko txapelketako finalerdietarako txartela eskuratu dute, Avilesen jokatzen ari den kirol-eskaladaren proban. Eibartarrak eta gasteiztarrak ez dute arozorik izan kateatu behar zituzten bi bideak egiteko. Hortaz, bi eskalatzaileek sasoian daudela erakutsi dute.


Edukia igo
Mendiko bloga
eitb24.com-ek mendiko albisteak bidaltzeko aukera emango dizu. Mendiko albisteak, argazkiak eta bideoak argitaratzeko aukera daukazu zure izena emanda.
Kategoriak
Esteka interesgarriak
EiTB-ren beste blog batzuk
Bilatu
Azken iruzkinak
Artxiboak
Astean iruzkin gehien jaso dituztenak
Hilean iruzkin gehien jaso dituztenak
Urtean iruzkin gehien jaso dituztenak
Blog hau sindikatu