Honetaz hitz egiten da:
2007/09/30

Fernando Alonsok agur esan dio titulua irabazteko aukerari.

Japonian istripua izan eta gero mirari bat behar du asturiarrak, gainera, Hamilton bikain ibili zen ur gainean (euria egin zuen lasterketan) eta garaipenari esker esku-eskura du titulua.




2007/09/28

Bergara Racing taldeak antolatuta, Gorlara igoera larunbatan korrituko da, eta hamabigarren ekitaldia izango du aurten.

Arratsaldeko 4tean hasiko da lasterketa. 4,9 kilometroko luzera izango du ibilbideak, entrenamendu-saio bat eta bi igoera ofizial egingo direlarik. Parte-hartzaileen artean, besteak beste, Ander Vilariño Europako txapelduna, Aitor Zabaleta edo Txus Jaio izango dira.

Gorlako lasterketa, Bergara eta Azkoitia artean, Euskadiko Igoeren Txapelketarako puntuagarria izango da.




2007/09/25

Mendiko Europako txapeldunak eroso lortu zuen garaipena Laukizko igoeran. Txanda guztietan izan zen onena, azkenean, garaipena eman zion denbora 1'03''08koa izan zen. Bigarren bere aita, Andres Vilariño sailkatu zen, semeak baino lau segundo t'erdi gehiago behar izan zituen. Hirugarren Gorka Apalantza sailkatu zen, 7 segundora. Errezildarra da Euskadiko txapelketako liderra. Lehen turismoa Xabier Lujua izan zen.

Magny-Cours zirkuitoan, Epsilon-Euskadi taldea aritu da. Bere gidari guztiek egindakoaren artean, aipagarriena Brendon Hartleyk igandean lorturiko hirugarren postua izan da. Emaitza honekin, Zelanda Berriko gidaria ia irabazita dauka Eurocup txapelketa. 44 puntuko aldea ateratzen dio Kechele alemaniarrari.

Montmelon, SEAT Leon kopako azken lasterketak korritu dira. Larunbatean, proba bertan behera utzi behar izan zuen Antonio Aristik, beste kotxe batek kolpea eman baitzion bereari. Igandeko emaitzak apalak izan ziren, eta era horretan, azken sailkapenean laugarren postuan amaitu du urrestildarrak. Jose Manuel Perez izan da irabazlea.




2007/09/23

Casey Stonerrek motoziklismoko titulua irabazi zuen Moto GP mailan Motegiko zirkuituan. 

Efren Vazquez bilbotarra 250 c.c.-etan erori egin zen eta lasterketa bertan behera utzi behar izan zuen.




2007/09/06

Mont Doreko (Frantzia) igoeran garaipena lortuz eskuratu du hondarribiarrak Europako txapelketa.

Ander Vilariñok mendi igoeren Europako txapelketa irabazi du, bigarren aldiz. Mont Doreko (Frantzia) igoeran garaipena lortuz eskuratu du Europako txapelketa.

Mont Dorekoan hiru igoera egin dituzte eta hiruretan denborarik onena lortu du, probako marka onduz.

Korritu dituen lasterketa guztietatik bat ezik denak irabazi ditu, irabazi ez zuen hartan bigarren postua lortu zuen. Bikain aritu da hondarribiarra.







Edukia igo
Helbide elektronikoa: Pasahitza:



Motorra
Bat Formula, motoziklismoa, automobilismoa, esku-eskura duzu orain motorraren mediabloga zeure albisteak bidaltzeko. Textua soilik, textua eta argazkia edota textua eta bideoa bidaltzeko aukera duzu. Anima zaitez!!
Kategoriak
EiTB-ren beste blog batzuk
Esteka interesgarriak
Bilatu
Azken iruzkinak
Bat Formulako denboraldia hasiko da asteburuan. - Arrasate - 2008-03-11 12:50:59
Artxiboak
Astean iruzkin gehien jaso dituztenak
Hilean iruzkin gehien jaso dituztenak
Urtean iruzkin gehien jaso dituztenak
Blog hau sindikatu