![]() |
| Artxiboak Urria 2007 (10) | 1/10 |
Epsilon Euskadiko gidariak World Series txapelketako bi litroko txapelketa irabazi du. Azken lasterketa Portugalen korritu zuten, Estorilgo zirkuituan, igandean.
Zelanda Berrikoa hirugarren postuan sailkatu zen, eta era horretan Europako txapelketa irabazi zuen. Europako txapelketa urriaren 27-28 asteburuan amaituko da, Montmeloko zirkuituan, baina hori baino lehenago txapeldun izatea lortu du.
Larunbateko lasterketan podiumera igo zen, eta puntu gutxi batzu behar zituen garaipena lortzeko, igandean eskuratu zituenak.
Fernando Alonso Asturiasko pilotuak Hamiltonek irabaztekotan "lotsaz gorrituko zela" adierazi du.
McLarenek helegitea aurkeztu zuen igandean eta Alonsok honakoa esan du: "Raikkonenek puntu gehiago ditu eta garaipena justua izan da. Aurkeztutako helegitearengatik irabazten badu Hamiltonek, lotsaz gorrituko nintzateke".
Kategoriak: Bat Formula
Tags: hamilton helegitea lotsa
Iruzkinak irakurri (0) edota iruzkin berria egin
Pistaren zabalerak bide egokia azkar aurkitzera behartzen zaitu, bestela denborak asko kaxkartzen dira”. Bero egingo du Malaisian, baina Vazquezek dio “nahiago dut beroa Australiako haizea eta euria baino, beroa denontzat berdina izango da”.
Helburuei buruz hitz eginez, taldean garbi daukate “Malaisian lehentasuna koadrodun bandera ikustea da”.
Santi Artetxe eta Sandra Fernandez izan ziren Gernikako ralliko irabazleak, Peugeot 307 WRC-a gidatuz. Probak bederatzi erlojupeko izan zituen, zazpitan Artetxe izan zelarik azkarrena. Emaitza honi esker, hirugarren urtez jarraian, bizkaitarra da Euskadiko Rallye txapelketako irabazlea.
Bigarren postua Ramon Apalantzarentzat izan zen, eta hirugarrena Xabier Alustizarentzat.
Gernika Racing taldeak antolaturiko proba bi egunekoa izan zen, ostiralean egin baitzen lehen erlojupekoa, eta larunbatean gainontzeko guztiak.
Sailkapena
1 Santiago Artetxe Sandra Fernández Peugeot 307 WRC 39.02.2
2 Ramón Apalantza Alazne Apalantza Mitsubishi WRC 40.23.4
3 Xabier Alustiza Xabier Altube Seat Ibiza Junior 42.07.9
4 Gorka Antxustegui Iban Ibarluzea Citroën Ax Gti 42.34.3
5 Rafa Olabe Ander Bikandi BMW 325i 42.39.9
Epsilon Euskadirentzat borobila izan da Italiako F-2.000 txapelketa. Irabazi zezakeen guztia irabazi du, eta ohorezko postu guztiak talde euskaldunarentzat izan dira.
Pasa den asteburuan amaitu zen txapelketa. Larunbatean, Mika Maki finlandiarrak irabazi zuen lasterketa, eta era horretan, baita txapelketa ere. Igandean, Brendon Hartley izan zen lasterketa irabazi zuena.
Txapelketa amaituta, azken sailkapeneko podiumean hiru gidariak Epsilon Euskadi taldekoak: Mika Maki da txapelduna, Jaime Alguersuari bigarren, eta Brendon Hartley hirugarren. Hau gutxi balitz, taldekako sailkapenean ere Epsilon izan da txapelduna.
Egoitza Azkoitian duen taldeak World Series txapelketako azken txanpari begiratuko dio orain, bi asteburu falta dituzte amaitzeko: urriak 20-21 Portugalen eta urriak 27-28 Barcelonan.
Ostiralean eta larunbatean burutuko da Gernikako XIV. rallia, Gernika Racing taldeak antolatuta.
Gernika eta inguruetan bost ibilbide antolatu dituzte, guztira erlojupeko 80 kilometro osatuz. Lasterketa ostiralean abiatuko da, Gernikan abiatu eta Errigoitin amaituz, eta 20:40ean irtengo da lehen kotxea.
Beste erlojupeko guztiak larunbatean izango dira, goizeko 10.45tan hasita. Parte hartzaileen artean euskal kotxe eta gidaririk onenetakoak: Santi Artetxe, Ramon Apalantza, Xabier Lujua, Iñaki Alberdi, Joxe Labaka, Iñigo Alustiza, Txus Jaio, etab. Guztira 59 gidarik eman dute izena.
Euskadi Irratiko Hiru Erregeen Mahaia irratsaioan esan zuenez, “ez dut kirol hau utziko, baina segurtasunaz gero eta gehiago arduratuko naiz. Egia da 3.000 Formulak oso arriskutsuak direla mendi igoeratan, eta piskabat pentsatu behar dugu datorren urteari begira nola eta non lehiatuko dugun”.
Vilariñoren esanetan “orain nire helburu nagusiena hanka hau ondo osatzea da. Behin hanka ondo sendatzean ikusiko dut ze kotxerekin, edo non, edo nola lehiatuko dugun”.
Ander Vilariñok bi istripu larri izan ditu urte t’erdian: 2006ko apirilean Austrian Europako txapelketako lasterketan belaunburua hautsi zuen. Pasa den irailaren 29an, Gorlan, femurra hautsi zuen
Hamiltonek munduko txapelduna izan behar zela uste zuen. Lehen postutik atera, eta Alonso laugarrenetik, beraz, lasterketa aise irabazi eta titulua eskuratu behar zuela zirudien.
Azkenean, boxe bidean zela pistatik irten eta lasterketa utzi behar izan zuen.... gixajoa...
Orain Raikkonen, Alonso eta Hamilton piloturen artean jokatuko da titulua Brasilen.
Kategoriak: Bat Formula
Tags: raikkonen alonso hamilton
Iruzkinak irakurri (0) edota iruzkin berria egin
Mercedes taldeak McLaren eros dezake Prodrive proiektuak aurrera egiten badu.
Hamiltonek Prodiven korrituko luke Dennisekin eta Alonsok Mercedesekin.
Horrela McLaren ordaindu beharreko isuna desagertuko litzateke eta bi pilotuen arteko liskarraren amaiera izango litzateke.
Kategoriak: Bat Formula
Tags: mclaren mercedes desagerpena
Iruzkinak irakurri (0) edota iruzkin berria egin
Larunbatean Gorlako igoera korritu zen, Bergara eta Azkoitia artean. Entrenamendu saio ofizialean Ander Vilariñok istripua jasan zuen, bere kotxea zuhaitz baten aurka joan zelarik.
Donostiko erietxe batean egin dizkiote probak, eta eskuin hankeko femurra apurtuta dauka, lehen belauneko lesioa izan zuen hanka berean. Astelehenean ebakuntza egingo diote.
Lasterketa Aitor Zabaletak irabazi zuen, etxean, eta bi urtez kotxea hartu gabe egon ostean. Bigarren Erro sailkatu zen eta hirugarren Alonso.
Sailkapena
1. Aitor Zabaleta 2.29.53
2. Aitor Erro 2.36.86
3. Alberto Alonso 2.36.90
4. Fran Cobo 2.38.97
5. Aitor Ramírez 2.45.04
Kategoriak: Automobilismoa
Tags: ander vilarino
Iruzkinak irakurri (0) edota iruzkin berria egin

Inprimatu






