![]() |
Dietrich Mateschitzek Red Bulleko jabeak ez du Fernando Alonsoren fitxaketa baztertu, baina uko egin dio urte beteko kontratuari.
"Aukeratzeko dituen taldeen artean indar handiko aukera da Red Bull Alonsorentzat", adierazi du Mateschitzek.
Ikusteko dago oraindik non korrituko duen Alonsok datorren urtean. Denbora aurrera doa.
Kategoriak: Bat Formula
Tags: alonso red bull
Iruzkinak irakurri (0) edota iruzkin berria egin
Efren Vazquezek Espainiako Abiadura Txapelketan parte hartu du asteburu honetan Xerezen.
Bilbotarrak hiru onenen artean sailkatzea zuen helburu, eta azkenean lortu egin du. Vazquez hirugarren sailkatu zen:
Orokorra 125cc-etan:
1. Stefan Bradl 123 puntu
2. Scott Redding 115 puntu
3. Efren Vazquez 92 puntu
Kategoriak: Motoziklismoa
Tags: efren xerez
Iruzkinak irakurri (0) edota iruzkin berria egin
Iraupeneko Europako txapelketan oinarrituko dute denboraldia.
Donostian eman dituzte azalpenok. Mendi lasterketetan irabazi beharrekoak irabazita, eta Anderrek Gorlan izan zuen istripua bezalakoak saiheste aldera, aurrerantzean proba luzeetan arituko dira.
Taldeak hiru gidari izango ditu. Andres aita, Ander semea eta Angela alaba, nahiz eta azken hau haurra izan berria dago, eta denboraldiak aurrera egiten duen neurrian ikusiko dute noiz hasiko den gidatzen.
Gogoan izan aurten, Ander Europako txapeldun izan dela, eta Aita 3. izatez gain CN mailako Kopan nagusitu da.
Kategoriak: Automobilismoa
Tags: vilarino motorra
Iruzkinak irakurri (0) edota iruzkin berria egin
Gidari bilbotarrak helburu bakarra zuen Chesten, Valencian, Espainiako txapelketako azken aurreko lasterketan: podiuma zapaldu. Lortu zuen, igandeko lasterketan hirugarren postuan amaitu zuen.
Larunbatean, entrenamendu saio ofizialetan, ondo aritu zen Efrén Vazquez. Bigarren postua lortu zuen Scott Redding-en ondoren. Igandean, lasterketa ofizialean, Redding bera izan zen azkarrena, britaniarraren atzetik bigarren Alexis Masbou frantziarra sailkatu zen, eta hirugarren gidari euskalduna.
Lasterketa bakarra falta da Espainiako 125eko txapelketa amaitzeko, azaroaren 25ean Xerezen korrituko dena. Txapelduna bertan erabakiko da. Momentuz, Stefan Bradl alemaniarra da liderra, 13 puntuko aldea ateratzen dio Redding-i, 15 puntura Tutusaus dago, eta laugarren 24 puntura Efrén Vazquez. Azken sailkapeneko podiumean sartzeko borrokatuko du bizkaitarrak.
Errezildarra erregularra izan zen oso. Lau erlojupekoetatik hiru irabazi zituen, azken garaipena poltsikoratuz. Artetxe bi segundura sailkatu zen, eguneko lehen erlojupekoa berak irabazi zuen. Ia 49 segundura Josetxo Zapiain izan zen hirugarren sailkatua.
Euskal Herrian burutu beharreko rallysprint guztiak egin dira honenbestez. Gogoratu Euskadiko txapelduna Santi Artetxe izan dela, Nafarroakoa berriz Jesús Barrena.
Lesaka, sailkapena
1 Ramón Apalantza Alazne Apalantza Mitsubishi WRC 24.38.60
2 Santi Artetxe Sandra Fernández Peugeot 307 WRC 00.02.20-ra
3 Josetxo Zapiain Juan Luis Sarasola Renault Maxi Megane Kit-Car 00.48.80 -ra
4 David Pérez Eneko Artetxe Mitsubishi Evo VII 01.31.70-ra
5 Gorka Antxustegui Iban Ibarluzea Citroën Saxo Vts 01.38.60-ra
6 Alberto Garraza Ricardo Garriz Seat León Turbo 01.49.70-ra
7 Xabier Beloki Jesús Etxeberria BMW M3 01.54.80-ra
8 Antonio Ortuño José Luis Alfaro Mitsubishi Evo VI 01.58.60-ra
9 Iñaki Irigoyen Xabier Anduela Renault Clio Sport 02.19.10-ra
10 Jesús Barrena Angel María Iribarren Mitsubishi Evo VI 02.29.00-ra
Espainiako txapelketako azkenaurreko lasterketa korrituko da asteburuan Valentzian. Larunbatean entrenamendu saio ofizialak egingo dira eta igandean lasterketa. 125eko podiumean egon nahi du Efren Vazquez bilbotarrak.
Sailkapen nagusian, bi lasterketaren faltan, laugarren dago Efren Vazquez, hirugarren postutik bi puntura.
Espainiako txapelketa amaitzean datorren denboraldia prestatzeari ekin dio bizkaitarrak, munduko txapelketan parte hartuko du datorren urtean.
Kategoriak: Motoziklismoa
Tags: efren valentzia
Iruzkinak irakurri (0) edota iruzkin berria egin
Michael Schumacher alemaniarrak (Ferrari) markarik onena lortu du Kataluniako Montmelo zirkuituan, Bat Formulako denboraldiaurrearen lan-saio batean.
Schumacher, zazpi aldiz munduko txapelduna eta 2006an Bat Formula utzi zuen pilotua, Ferrari auto bat gidatu du berriro. Gainera, denborarik onena egin du (1:21.922). Luca Badoer italiarra (Ferrari) eta Pedro de la Rosa espainiarra (McLaren-Mercedes) izan dira bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren.
Kategoriak: Bat Formula
Tags: schumacher formula bat ferrari
Iruzkinak irakurri (0) edota iruzkin berria egin
Xabi Lujuak lortu zuen garaipena, soilik hiru segundoko aldea atera zion Santi Artetxeri. Gidariek erlojupean 65 kilometro egin behar izan zituzten, goizez hasi eta gauean, ilunduta amaituz. Ibilbide luzea, eta hala ere tarte oso txikiak lehen bien artean.
Bederatzi erlojupeko izan zituzten, lautan Lujua nagusitu zen, beste lautan Artetxe, eta azkenekoan biek denbora bera egin zuten, parekotasuna sekulakoa. Hirugarren Ramon Apalantza sailkatu zen, irabazlearengandik 1’14”ra. Juniorrik onena Gorka Antxustegi izan zen. RAC kopako kotxeen artean onena Arkaitz Uranga izan zen.
Sailkapena
1 Xabier Lujua Txiki Burgos Skoda Octavia WRC 0:39:02
2 Santi Artetxe Sandra Fernández Peugeot 307 WRC 0:03 -ra
3 Ramón Apalanza Alazne Apalantza Mitsubishi WRC 1:14 -ra
4 Joxe Labaka Patxi Muguruza Mitsubishi Evo V 1:22 -ra
5 Ruben Garcia Angel Pérez Ford Escort WRC 2:40 -ra
6 Lebeiti Ion Urrutikoetxea Renault 5 Tour de Corse 3:31 -ra
7 Mario Pérez Javi Ortega Renault Clio Sport 3:40 -ra
8 Toni Evangelista Julio Alvarez Ford Escort WRC 3:41 -ra
9 Iban Tarsicio Iñigo Peña Ford Escort Cosworth 3:48 -ra
10 Xabier Alustiza Xabier Altube Seat Ibiza Junior) 3:52 -ra
Williams eta Toyota auto-etxeek interesa agertu zuten Fernando Alonso fitxatzeko, baina biek baieztatu dute hurrengo denboraldian zein pilotuak izango dituzten.
Nico Rosberg eta Kazuki Nakajima izango dira Williamseko gidariak eta; Jarno Trulli eta Timo Glock Toyotakoak.
Hortaz, asturiarrak Renaulteko eta Red Bull auto-etxeen interesa baino ez dauka.
Kategoriak: Bat Formula
Tags: williams toyota alonso formula
Iruzkinak irakurri (0) edota iruzkin berria egin
Valentzian (azaroak 17-18) eta Xerezen (azaroak 24-25). Bere inguruan daudenek bilbotarra egiten ari den lana azpimarratu dute, datorren urtean 125 zentimetro kubikoetako munduko txapelketan parte hartzeko aukera izango du, BQR taldeak hala baieztatu dio, eta beretzat aparta izan den urtea borobiltzeko bi lasterketa hauetan emaitza onak lortu nahi ditu.

Inprimatu






