Honetaz hitz egiten da:
2007/12/31

Ia 10.000 lagun bildu ziren larunbatean Donostiko Illunbe zezen plazan moto ikuskizun eder honetaz gozatzeko. Thomas Pages nagusitu zen saltorik onenaren lehiaketan. Emaitzez gain, ikuskizun aparta, salto ugari eta oso onak, urtetik urtera zailtasun gehiago duten jauziak egiten dituzte. 

Noski, gizakiak dira, eta huts ere egiten dute, horren adibide bi istripu izan zirela, ez oso larriak, baina esaterako Dany Torres 12 metroko altuera batetik erori zen.




2007/12/27

Antonio Aristik Europako Seat Leon Kopan parte hartzeko asmoa du 2008an. Kontinente mailako txapelketa antolatu dute Seatekoek, munduko turismo txapelketaren azpiko maila beteko duena. 

Gidari urrestildarra babesleekin hitz eginez eta aurrekontua osatu nahian dabil, baina ia ziurtzat jo daiteke Europako lehiaketa honetan parte hartuko duela. Txapelketa honekin batera, iaz bezala, Espainiako Seat Leon Kopan ere parte hartuko du. 

Hamabi lasterketek osatuko dute Europako Seat Leon txapelketa, sei asteburu izango dira, bakoitzean bi lasterketa korrituko direlarik: Pau (zirkuito urbanoa), Valentzia, Estoril, Monza, Alemania, eta Ingalaterra. 

Erabiliko duen kotxea 2007ko Seat Leon Espainia kopan izan zuenaren oso antzekoa izango da, eboluzio hobeekin, eta zaldi gutxi batzuk gehiagorekin.




2007/12/26

Larunbatean burutuko da Illunbeko zezen plazan nazioarte mailako free style ikuskizuna. Izen handiko hainbat moto gidarik hartuko dute parte, 19:00etatik aurrera. 

Berritasunik ere bada, quad batekin ikuskizun berezia eskainiz arituko delako Hugo Arriazu gidaria. Bost arrapala izango dituzte gidariak, 25 metroko luzerako eta 12 metroko altuerako jauziak egin ahal izateko. 

10.000 lagun biltzea espero da, sarreren salmenta bide oso onetik doa, eta gutxi batzuk baino ez dira gelditzen.




2007/12/07

FIAk Renault taldeak McLareni egindako ustezko espioitza ez zigortzea erabaki zuen ostegunean, baina taldeak 151c kirol kodea urratu zuela onartu zuen.

FIAren erabakia Renaulten ateak ireki dizkio Fernando Alonso.







Edukia igo
Helbide elektronikoa: Pasahitza:



Motorra
Bat Formula, motoziklismoa, automobilismoa, esku-eskura duzu orain motorraren mediabloga zeure albisteak bidaltzeko. Textua soilik, textua eta argazkia edota textua eta bideoa bidaltzeko aukera duzu. Anima zaitez!!
Kategoriak
EiTB-ren beste blog batzuk
Esteka interesgarriak
Bilatu
Azken iruzkinak
Bat Formulako denboraldia hasiko da asteburuan. - Arrasate - 2008-03-11 12:50:59
Artxiboak
Astean iruzkin gehien jaso dituztenak
Hilean iruzkin gehien jaso dituztenak
Urtean iruzkin gehien jaso dituztenak
Blog hau sindikatu