Honetaz hitz egiten da:
2008/03/24
Bi mila formulako West European Cup txapelketako lehen bi lasterketak burutu ziren igandean eta astelehenean Nogaroko zirkuitoan, Frantzian.

Epsilon Euskadi taldeko, Roberto Merhi valentziarrak egindako lana azpimarratu behar da, hirugarren eta bigarren sailkatu baitzen.

Igandean, Merhi hirugarren sailkatzeaz gain, Miguel Otegi asteasuarrak egindako lasterketa ere aipatu behar da, bere debuteko urteko lehen proban, zazpigarren amaitu baitzuen.

Astelehenean, Roberto Merhi, bigarren sailkatu zen, bere taldekide Campollo amerikarra laugarren, eta Costa, hau ere Epsilonekoa, seigarren. Otegik ez du lasterketarik amaitu. Irteera ederra egin ondoren, bost postu aurreratuz, bigarren bihurgunean pistatik kanpora bota zuten.



2008/03/12
Datorren larunbatean burutuko da denboraldiko bigarren rallysprinta, Ikasberrin egiten den bederatzigarren ekitaldia izango da. 

 Azpeitian hasi, Errezil igaro, eta Bidegoianen amaituko da. 64 dira izena eman duten gidariak. Tartean dira sailkapeneko aurrekaldean ibiltzeko faborito direnak: Santi Artetxe, Gorka Apalantza, Ramon Apalantza, Xabier Lujua, Joseba Zapirain, Joxe Labaka, etab. 

Hauekin batera ikuskizuna ziurtatzen duten Txus Jaio eta Iñaki Alberdi ere badaude. Lasterketa arratsaldeko 15:00 tan hasiko da. 



2008/03/11
Bat Formulako denboraldia hasiko da datorren asteburuan Australian. Renault taldearen errendimendua da zalantza nagusia txapelketaren hasierarako. Alonso prestatzaile ona eta pilotu ezin hobea dela argi dago eta ondorioz Renault goikaldean egon daiteke.  

Kimi Raikonen iazko txapelduna eta faboritoa da baina motorrak apurtzen ederki daki. 

Lewis Hamiltonek kotxea nola prestatuko duen ere ikusi beharko da Alonso ondoan ez duelarik. Hau guztia, asteburu honetan hasiko da argitzen. 



2008/03/04

Euskal egutegiko lehen rallysprinta korritu zen igandean Gabirian. Santi Artetxe izan zen irabazlea, bigarren Ramon Apalantza, eta hirugarren Xabier Lujua. Lehen bi erlojupekoen ondoren, bazirudien Gorka Apalantzak lortuko zuela garaipena.

Izan ere, lehenengoan denborarik onena egin zuen, ibilbideko errekorra ezarriz gainera. Bigarrengoan, denbora hori segundu batean jeistea lortu zuen, eta aldea 20 segundutik gorakoa zuen Artetxerekiko.

Baina hirugarrengoan, aldagailuen kaxarekin arazoak izan zituen, eta hura erabat apurtu aurretik gelditzea erabaki zuen. Hurrengo rallysprinta Azpeitian izango da, martxoaren 15ean, Ikasberri Rallysprinta hain zuzen ere.

SAILKAPENA

1 Santi Artetxe/Sandra Fernández Peugeot 307 WRC 13:01,75

2 Ramón Apalantza/Nekane Urkola Mitsubishi WRC a 0:02,85

3 Xabier Lujua/Txiki Burgos Skoda Octavia WRC a 0:03,35

4 Joseba Zapirain/Borja Aguado Seat Córdoba WRC a 0:08,35

5 Joxe Labaka/Aitor Otaegi Mitsubishi EVO V a 0:22,75







Edukia igo
Helbide elektronikoa: Pasahitza:



Motorra
Bat Formula, motoziklismoa, automobilismoa, esku-eskura duzu orain motorraren mediabloga zeure albisteak bidaltzeko. Textua soilik, textua eta argazkia edota textua eta bideoa bidaltzeko aukera duzu. Anima zaitez!!
Kategoriak
EiTB-ren beste blog batzuk
Esteka interesgarriak
Bilatu
Azken iruzkinak
Bat Formulako denboraldia hasiko da asteburuan. - Arrasate - 2008-03-11 12:50:59
Artxiboak
Astean iruzkin gehien jaso dituztenak
Hilean iruzkin gehien jaso dituztenak
Urtean iruzkin gehien jaso dituztenak
Blog hau sindikatu