Honetaz hitz egiten da:
2008/07/05

Euskadiko txapelketako proba izango da larunbatean Etxabarri eta Elgoibar artean korrituko dena. 69 gidarik parte hartuko dute eta Lujua eta Gorka Apalantza dira favorito nagusiak.

Parte hartzaileen zerrenda osoa honako hau da:

1.- Mungia Racing Elkartea: Xabier Lujua-Txiki Burgos (Skoda Octavia WRC 5 A) 2.- Vilariño Motorsport: Gorka Apalantza-Aitzol Apalantza (Subaru Impreza WRC 5 A) 3.- Lagun Artea: Joseba Zapirain-Borja Aguado (Peugeot 206 WRC 5 A) 4.- Ramon Apalantza-Nekane Urkiola (Mitsubishi WRC 5 A) 5.- Lagun Artea: Joxe Labaka-Aitor Otaegui (Mitsubishi Lancer V 4 R) 6.- Lagun Artea: Luciano Arrabal-Emilio Jose Martinez (Mitsubishi Lancer IX 4 N) 7.- Lagun Artea: Aitor Barrueta-Jon Zuazua (Mitsubishi Lancer VII 4 A) 8.- Lagun Artea: Txema Uzkudun-Iker Iturrioz (Renault Clio Williams 3 R) 9.- Lagun Artea: Iñaki Alberdi-Jorge Del Cid (Ford Escort MK II 3 R) 10.- Urraki Xabier Beloki-Aitor Larrañaga (BMW M3 4 R) 11.- Eibar: Iban Tarsicio-Iñigo Peña (Ford Escort Cosworth 4 R) 12.- Lagun Artea: Iñigo Alustiza-Julio Muriedas (BMW M3 3 R) 14.- Lagun Artea: Xabier Alustiza-Alazne Apalantza (Seat Ibiza Junior 3 R) 15.- Eibar: Urtzi Beristain-Arkaitz Olalde (Renault Clio Sport 2 N) 16.- ADC Sport: Aitor Barbarin-Juan Ignasio Oses (Renault Megane 3 R Hankook) 17.- San Fermin: Rodolfo Ramirez-Jose Luis Ramirez (Peugeot 106 Kit Car 4 R Hankook) 18.- Hamaika: Ramon Muniozguren-Joseba Espilla (Seat Ibiza Junior 3 R) 19.- Jaizkibel: Iñaki Gomez-Javier Gomez (Renault Clio Sport 4 A2) 20.- Eibar: David Ardions-Sergio Porcel (Renault Clio Sport 2 N) 2.-1 Zamudio Racing Elkartea: Ibon Garai-Aitor Bergara (Renault Clio Sport 4 A2) 22.- Hamaika: Iban Zelaia-Arantza Loiola (Renault Clio Williams 3 R) 23.- Lagun Artea: Igor Izagirre-Angel Ruiz (Ford Sierra Cosworth 4 R) 24.- Eibar: Arkaitz Uranga-Ainhoa Sarasua (Citroen C2 2 A) 25.- Hamaika: Ander Txakartegi-Xabat Urresti (Citroen Saxo VTS 2 A Hankook) 26.- Urraki: Jon Arregi-Jone Tapia (Citroen Saxo VTS 2 A) 27.- Sardara: Ion Muñoz-Jon Amiama (Citroen Saxo VTS Jr. 2 A Hankook) 28.- Mungia Racing Elkartea: Guillermo Ibarretxe-Dani Pereda (Citroen Saxo VTS 2 A Hankook) 29.- Mungia Racing Elkartea: Jesus Perez-Alejandro Perez (Citroen Saxo VTS Jr. 2 A) 30.- Nervion: Sabin Bilbao-Aritz Barrenetxea (Citroen Saxo VTS 2 A) 31.- Nervion: Antonio Rioja-Ander Relea (Citroen Saxo VTS 2 A) 32.- Urraki: Joseba Sanchez-Ion Ander Usabiaga (Citroen Saxo VTS 2 A) 33.- Gernika Racing Elkartea: Alexander Bengoetxea-Iñaki Uzuriaga (Citroen Saxo VTS Jr. 2 A) 34.- Mungia Racing Elkartea: Felix Marticorena-Igor Casado (Citroen Saxo VTS 1 N Hankook) 35.- Hamaika: Rafa Olabe-Ander Bikandi (BMW 325i 3 R) 36.- Durangalde Racing Elkartea: Iñigo Olabegogeaskoetxea-Iñaki Narbaiza (BMW 325i 3 R) 37.- Eibar: Omer Artaloitia-Cristina Liebana (BMW 325i 3 R) 38.- Lagun Artea: Andoni Oruezabal-Mikel Cavero (BMW 325i 3 R) 39.- RACVN: Txus Jaio-Jesus Urkidi (BMW 325i 3 R) 40.- Jaizkibel: Aaron Robles-Estibaliz Armendariz (BMW 325i 3 R) 41.- Atanasio Iglesias-Alvaro Iglesias (BMW 325i 3 R) 42.- Urraki: Iraitz Orbegozo-Aritz Iriarte (BMW 325i 3 R) 43.- Gernika Racing Elkartea: Aitor Mugartegi-Jon Erezuma (BMW 325i 3 R) 44.- Lagun Artea: Xuban Uzkudun-Jose Mari Gurmendi (Opel Astra GSI 16V 3 R) 45.- RACVN: Unai Arevalo-Carol Casnera (Seat Ibiza Cupra 1.8T 3 N Hankook) 46.- Urraki: Markos Landa-Eneko Iraola (Seat Ibiza GTI 3 R) 47.- Hamaika: Xabat Arrate-Kaiet Bereziartua (Opel Corsa GSI Jr. 2 R Hankook) 48.- Urraki: Xabier Gurrutxaga-Aitor Zubiaurre (Peugeot 205 GTI 3 R) 49.- Gernika Racing Elkartea: Peru Urkidi-Ander Barandika (Peugeot 205 GTI 3 R) 50.- Gernika Racing Elkartea: Iñaut Iturriaga-Josu Gerekiz (Peugeot 205 GTI 3 R) 51.- Eguzki Sport: Joseba Ibarra-Ion Mikel Orderiz (Peugeot 309 GTI 3 R Hankook) 52.- Eguzki Sport: David Oyarzun-Ismael Oteiza (Peugeot 205 GTI 3 R hankook) 53.- Gernika Racing Elkartea: J. Andoni Lucas-Igor Zatika (Peugeot 309 GTI 3 R) 54.- Hamaika: Alfonso Garate-xx (Seat Ibiza GTI 3 R) 55.- Eguzki Sport: Ion Morales-Dani Pardo (Peugeot 106 Rallye 2 R Hankook) 56.- Eguzki Sport: Ruben Lopez-Xabier San Martin (Peugeot 106 Rallye 2 R Hankook) 57.- Nervion: Eduardo Villelga-Alvaro Salas (Peugeot 106 Rallye 2 R) 58.- Eguzki Sport: Martin Villares-xx (Peugeot 106 Rallye 2 R Hankook) 59.- Durangalde Racing Elkartea: David Pelaez-Pablo Pelaez (Citroen AX Sport 1 R) 60.- Durangalde Racing Elkartea: Aritz Olabarria-Aketza Santacoloma (Citroen AX Sport 1 R) 61.- Urraki: Iker Juez-Etxenike Samuel Benitez (Citroen AX GTI Jr. 1 R) 62 Mungia Racing Elkartea: Ibai Isasi-Joseba Ruiz (Citroen AX GTI 1 R) 63.- Gernika Racing Elkartea: Andoni Lopez de Munain-Iñigo Korres (Citroen AX Sport 1 R) 64.- Eibar: Jesus De La Fuente-J.J. Aguinaga (Peugeot 205 Rallye 1 R) 65.- Gernika Racing Elkartea: Iker Ordorika-Koldo Uriarte (Citroen AX GTI 1 R) 66.- Eguzki Sport: Imanol Oskoz-Andoni Blas (Peugeot 205 Rallye 1 R) 67.- Unai Rodriguez-Alexander Cabeza (Citroen AX Sport 1 R) 68.- Lagun Artea: Beñat Elgarresta-Aritz Elgarresta (Citroen AX Sport Jr. 1 R) 69.- Eguzki Sport: Jontxu Mujika-Bero Mikeo (Citroen AX Sport 1 R) 70.- Vilariño Motorsport: Ioritz Mendikute-Leire Saenz De Urturi (Citroen AX Sport Jr. 1 R)




2008/07/02

Angela Viñariño berriro ere lanerako prest da. Amatasun epea pasata berriro ere gustoko duen lanean ikusiko dugu. 

Asteburuan Jordi Pujolekin batera Dijonen jokatuko den Europako iraupen txapelketako proban parte hartuko du. Helburu bakarra hiru orduko iraupena duen proba amaitzea izango da. 

Angelarekin batera Ander eta Andres Vilariño ere Dijonen izango dira. Azken bi probetan huts egin ondoren, garaipena da aitasemeen helburu bakarra. 

Hungarian, bien bitartean, World Series Eurocup lehiaketa jokatuko da. Bertan izango dira Epsilon Euskadi eta Miguel Otegi euskaldunak. 




2008/07/01

Jendetza itzela elkartu zen Urkiolan Euskadiko mendi txapelketako aurreneko proba ikusteko. Fran Cobo izan zen azkenean garaipena lortu zuena Alberto Alonso eta Aitor Ramirezen aurretik. Ramírez izan zen kotxeen artean aurrena. CM mailakoen podiuma Aritz Egozkuek osatu zuen eta kotxeetan Ramirezen ondoren Arakistain eta Barrueta sailkatu ziren.

Albaceten, bien bitartean, Antonio Aristik istripu ikusgarria izan zuen irteeran. Urrestildarra erietxera eraman zuten baina zorionez ezer larririk ez du. Gorka Apalantza, azkenik, hirugarren sailkatu zen Kantabrian Selaiako rallyan.




2008/06/25

Euskadiko mendi igoeren egutegiko lehen lasterketa korrituko da larunbatean, Urkiolako igoera, Durangalde Racing taldeak antolatua.

71 dira izena eman duten gidariak: Alberto Alonso, Fran Cobo, Pantxo Egozkue, Egoi Eder Valdes, etab. Alberto Alonsok irabazi zuen iaz txapelketa hau.

Aurten, sei probek osatuko dute txapelketa. Urkiolan hasi, eta ondoren, Arrate (uztailak 26), Jaizkibel (abuztuak 24), Kobaron (urriak 4), Urraki (urriak 26), eta Aia (azaroak 2).




2008/06/23

Euskadiko rallysprint txapelketako proba burutu zen larunbatean Munitibarren. Xabi Lujua nagusitu zen, Joseba Zapirainen eta Joxe Labakaren aurretik.

Lehen bi erlojupekoetan Gorka Apalantzak egin zuen denborarik onena, baina ezin izan zuen hirugarrengoan parte hartu, kolpe baten erruz.

Txapelketako sailkapen nagusian, lasterketak utzi dituen Santi Artetxe dago buruan, 150 punturekin. Zapirainek 127 ditu, eta Lujuak 117.




2008/06/18

Euskadiko rallysprint txapelketako zazpigarren proba burutuko da larunbatean, Munitibarren. Parte hartzeko izena eman dutenak 62 gidari izan dira. Bertan dira, besteak beste, Xabier Lujua, Gorka Apalantza, Joseba Zapirain, etab.

12,7 kilometroko luzera dauka ibilbideak, orotara erlojupean 38,1 kilometro egingo dituztelarik. 16:00etan hasiko da lasterketa. Euskadiko txapelketan, sei proba burutu ostean, Santi Artetxe da liderra, 150 punturekin. 108 ditu Gorka Apalantzak, Zapirainek 102 ditu, urrunago Lujua dago 85 punturekin. 




2008/06/05

Asteburuan egingo da Catalunyako sari nagusia, munduko motoziklismo txapelketan. Bertan izango da Efren Vazquez gidari bizkaitarra. Oraindik ere txorkatilia erabat osatu gabe duela egingo dio aurre asteburuari.

Bizkaitarrak pozik hartu du Montmelon korritzea, ibilbidea ondo datorkiolako, eta zirkuito honen ezaugarriak kontutan hartuz, txorkatila ez duelako horrenbeste behartuko.




2008/06/05

Itxaropen handiak zituen Antonio Aristik Pau-ko herri zirkuitoko lasterketaren aurretik, baina gauzak ez zitzaizkion nahi bezala irten.

Larunbatean, entrenamendu saio ofizialean hamazortzigarren postuan sailkatu zen. Ondorioz, hain atzetik irtenda, arriskatu egin behar izan zuen. Postu asko aurreratu zituen, baina zirkuitoaren ezaugarriak (herri barrukoa izanik estua baitzen) ez zuten asko laguntzen, eta kolpe txiki baten ondoren erretiratu egin behar izan zuen.

Igandean, azken postutik abiatu zen urrestildarra. Lasterketa erritmo ona izan zuen, horren adibide, denborarik onenak berak egin zituela, eta hamabigarren amaitu zuen.




2008/06/02

Denetarik izan zuen Azkoitiko rallysprintaren bosgarren ekitaldiak. Amaieran, lehen aldiz garaile baten errepikapena, iaz irabazi zuen Ramon Apalantzak aurten ere bai. Lehen erlojupekoan denak zerura begira egon ziren. 

Ibilbideko zonalde batzuetan euria, besteetan lehorra, eta gurpilak aukeratzen asmatu behar. Gorka Apalantzak egin zuen denborarik onena, 5’00”6. Bigarrengorako eguraldiaren inguruko zalantza guztiak uxatu ziren, euria gogotik bota zuelako. 

Berriz ere errezildarrak egin zuen denborarik onena, 5’01”6. Garaipena ia eskuan zeukan, bigarren sailkatuari 12 segundu ateratzen baitzizkion, baina Apalantzaren Subaruak ez zuen lasterketa amaitu nahi izan, enbragearekin arazoak tarteko zirela. Hirugarren erlojupeko horretan onena Santi Artetxe izan zen, 5’08”1eko denbora eginez. 

Hala ere, rallysprint batean erregulartasunak balio du, eta hori izan zen Ramon Apalantzak egin zuena: hirugarren, bigarren, eta bigarren izan zen hiru erlojupekoetan, garaipena eskuratuz. Podiumean Santi Artetxe eta Aitor Barrueta izan zituen lagun. Ikasberri rallysprintean istripua izan ondoren, eta behin kotxea konponduta, berragerpena zuen Ramon Apalantzak Azkoitikoa, eta ezin hobea izan du. Euskadiko rallysprint txapelketako sailkapen nagusian Artetxe dago buruan, 150 punturekin, 108 ditu Gorka Apalantzak, eta 102 Joseba Zapirainek. 

SAILKAPENA

1 Ramón Apalantza Mitsubishi WRC 15.24.70

2 Santi Artetxe Peugeot 307 WRC a 0.24.30

3 Aitor Barrueta Mitsubishi Evo VII a 0.44.40

4 Txema Uzkudun Renault Clio Williams a 0.51.60

5 Iñaki Alberdi Ford Escort MKII a 0.52.20

6 Joseba Zapirain Peugeot 206 WRC a 0.56.60

7 Iban Tarsicio Ford Escort Cosworth a 1.19.00

8 Urtzi Beristain Renault Clio Sport a 1.19.10

9 Xabier Alustiza Seat Ibiza Junior a 1.26.50

10 Arkaitz Uranga Citroën C2 GT a 1.28.00




2008/05/31

Larunbatean burutuko da Azkoitiko rallysprinta, bosgarren ekitaldia. Arratsaldeko 15.30ean hasiko da lasterketa, Azkoitia eta Elgoibar artean egingo dena, Azkarateko bide zaharretik. Gorka Apalantza, Santi Artetxe, Joseba Zapirain, edo Ramon Apalantza dira aurrean ibiltzeko faboritoetako batzuk.

Euskadiko txapelketan Artetxe dago lider 125 punturekin, Gorka Apalantzak 108 ditu, eta Zapirainek 88. Lasterketa honen historiari begiratuz, aipatu lau ekitalditan lau irabazle ezberdin izan dituela: Joxe Labaka, Iñaki Alberdi, Santi Artetxe, eta Ramon Apalantza. Ibilbidea 8,3 kilometrokoa da, eta errekorra Iñaki Alberdik dauka, 4’46”rekin.








Edukia igo
Motorra
Bat Formula, motoziklismoa, automobilismoa, esku-eskura duzu orain motorraren mediabloga zeure albisteak bidaltzeko. Textua soilik, textua eta argazkia edota textua eta bideoa bidaltzeko aukera duzu. Anima zaitez!!
Kategoriak
EiTB-ren beste blog batzuk
Esteka interesgarriak
Bilatu
Azken iruzkinak
Bat Formulako denboraldia hasiko da asteburuan. - Arrasate - 2008-03-11 12:50:59
Artxiboak
Astean iruzkin gehien jaso dituztenak
Hilean iruzkin gehien jaso dituztenak
Urtean iruzkin gehien jaso dituztenak
Blog hau sindikatu