![]() |
Motegin korritutako lasterketan gidari bizkaitarrak hamalaugarren postuan amaitu zuen 125 zentimetro kubikotakotan. Gora behera handiak izan zituen lasterketak, eroriko ugari, Vazquez tartean ez egon arren kaltetu egin zutenak.
Baina lortu zuen puntuen borrokan zebilen taldean sartu eta azken itzulian haien buru jartzea, bi puntu eskuratuz. Gidaria bera gustora agertu da, “gure helburua denboraldi amaiera honetan erregularrak izatea da, orain arte lortu ez dugun gauza, eta puntuak biltzea ahal den lasterketa gehienetan. Hemen lortu dugu, beraz lana beteta”.
Lasterketa hasiera gogorra izan zela adierazi zuen “eroriko asko egon dira, bakarren bat oso hurbil gertatu zait, eta horrek lasterketa zatikatu du. Azken itzuliaren hasieran puntuetatik kanpo nengoen, baina azkenean dena ondo irten da eta nire multzoko buruan sartuz puntuak lortu ditut”.
125eko SAILKAPENA
1 Di Meglio, M. 212
2 Corsi, S. 176
3 Bradl, S. 167
4 Talmacsi, G. 165
5 Terol, N. 149
21 Vazquez, Efren 22
Munduko motoziklismo txapelketak bi lasterketa izango ditu jarraian. Lehenengoa Japonian izango da, Motegi zirkuituan. Pasa den astean Espainiako txapelketan bigarren postua lortu eta lidertza sendotu ondoren, animoz beterik dago Efren Vazquez gidari bizkaitarra.
Denboraldia bukatzen ari da, eta horregatik, lasterketa bakoitza azkena balitz bezala hartuko du Efrenek: “Urte osoa oso gogor lanean ari gara eta iritsi da unea azken esfortzu bat egin eta denboraldi aho gusto on batekin bukatzeko. Lasterketa bakoitza azken aukera balitz bezala hartuko dut”.
Japoniako zirkuitua motor ofizialentzat hobea izan daitekeela uste du, azelerazioak garrantzia handia duelako, baina bestalde “azelario zonaldeak eta galga gogor sakatzekoak uztartzen ditu, eta hori gustoko dut”.
argazkia: www.racingtolua.com
Gorka Apalantzak lortu zuen garaipena Aramaioko rallysprintean. Era honetan, errezildarra Euskadiko txapelketako lider berria da, proba bakarra falta delarik. Aramaioko lasterketaren zazpigarren ekitaldian, Gorka eta Aitzol Apalantza izan ziren onenak, beraien Subaru WRC kotxearekin eguneko hiru erlojupekoetan denborarik onena lortu zuten.
Joseba Zapirain sailkatu zen bigarren eta Xabier Lujua hirugarren. Proba bakarra falta da Euskadiko rallysprint txapelketa amaitzeko, azaroaren 8an Montecalvon burutuko dena. Gorka Apalantza dago lider, 172 punturekin. Santi Artetxek 166 ditu, eta Joseba Zapirainek 152.
ARAMAIO RALLYSPRINT
1 Gorka Apalantza Aitzol Apalantza Subaru Impreza WRC 11:56,3
2 Joseba Zapirain Borja Aguado Peugeot 206 WRC a 00:11,8
3 Xabier Lujua Txiki Burgos Skoda Octavia WRC a 00:16,8
4 Santi Artetxe Sandra Fernández Peugeot 307 WRC a 00:24,6
5 Iñaki Alberdi Jorge Del Cid Porsche 911 GT3 a 00:31,6
6 Iñigo Alustiza Jesús Mari Vaquero BMW M3 a 00:42,2
7 Joxe Labaka Aitor Otaegi Mitsubishi EVO V a 00:46,7
8 Txema Uzkudun Iker Iturrioz Renault Clio Williams a 00:48,1
9 Ricardo Tricio Domeka Vera Mitsubishi EVO V a 00:52,9
10 Rubén García Angel Pérez Citroen C2 S1600 a 01:09,7
EUSKADIKO RALLYSPRINT TXAPELKETA
1 Gorka Apalantza 172
2 Santi Artetxe 166
3 Joseba Zapirain 152
4 Xabier Lujua 137
5 Txema Uzkudun 111
6 Joxe Labaka 100
7 Iban Tarsicio 83
8 Ramon Apalantza 82
9 Luciano Arrabal 78
10 Xabier Alustiza 68
Datorren larunbatean Aramaioko zazpigarren rallysprinta burutuko da, bertan egongo direlarik euskal egutegiko gidaririk onenak.
Erlojupeko ibilbidea ia 7 kilometrokoa da, lasterketa 15:30ean hasiko da. Bertan egongo dira Santi Artetxe, Gorka Apalantza, Joseba Zapirain, Xabier Lujua, Ramon Apalantza edota Iñaki Alberdi.
Gainera, garaipen honek, Europako txapelketa honeta hirugarren kokatzen du Epsiloneko gidaria. Lan borobila egin zuen Roberto Merhik, hasieratik bukaeraraino: entrenamentuetan onena izan zen polea lortuz, eta lasterketan hori baieztatu zuen, itzulirik azkarrena berea izan zen, eta baita garaipena ere.
Oiongo ralliaren lehen ekitaldia Joseba Zapirainek irabazi du. Borja Aguado kopiloto zuela eta bere Peugeot 206 WRC-a gidatuz, onena izan zen.
Sailkapen nagusian, bigarren Ruben Garcia sailkatu zen 28 segundora. Hirugarren postuan Fran Gomezek amaitu zuen, 32 segundora. Berragerpeneko lasterketan, Santi Artetxe laugarren sailkatu zen. Xabi Lujua bizkaitarra ere lan ona egiten ari zela, bigarren zen sailkapenean, erretiratu beharrean izan zen.
Lagun Artea Eskuderiak Oingo I rallia antolatu du igande goizerako. 47 dira izena eman duten gidariak. Erlojupean 36 kilometrotik gora egingo dituzte. Antolakuntzak bi tramo prestatu ditu, Oion eta Barriobustoren artekoa bata eta Barriobusto eta Moreda artekoa bestea. Bakoitzean hiruna erlojupeko egingo dituzte.
Rallia goizeko 9:15etan hasiko da, eta azken erlojupekoa 12:13an. Parte hartuko dutenen artean, aipagarriena Santi Artetxeren berragerpena izango da. Honekin batera, Lujua, Zapirain, Arrabal, Labaka, etab. izango dira.
Bi lasterketa izan ditu asteburuan Antonio Aristik, Europako Seat Leon txapelketaren barruan, Inglaterran.
Larunbatean, hamaikagarren postuan amaitu zuen urrestildarrak. Igandean, ez zuen sorterik izan, lasterketako bigarren bihurgunean atzetik kolpatu zuten, errepidetik kanpora bota, eta lasterketa bertan behera utzi behar izan zuen.
Abuztua amaiera arte ez dio berrekingo Europako Seat Leon Kopari.

Inprimatu






