![]() |
| Tag vilarino (4) | 1/4 |
Iraupeneko Europako txapelketan oinarrituko dute denboraldia.
Donostian eman dituzte azalpenok. Mendi lasterketetan irabazi beharrekoak irabazita, eta Anderrek Gorlan izan zuen istripua bezalakoak saiheste aldera, aurrerantzean proba luzeetan arituko dira.
Taldeak hiru gidari izango ditu. Andres aita, Ander semea eta Angela alaba, nahiz eta azken hau haurra izan berria dago, eta denboraldiak aurrera egiten duen neurrian ikusiko dute noiz hasiko den gidatzen.
Gogoan izan aurten, Ander Europako txapeldun izan dela, eta Aita 3. izatez gain CN mailako Kopan nagusitu da.
Larunbatean Gorlako igoera korritu zen, Bergara eta Azkoitia artean. Entrenamendu saio ofizialean Ander Vilariñok istripua jasan zuen, bere kotxea zuhaitz baten aurka joan zelarik.
Donostiko erietxe batean egin dizkiote probak, eta eskuin hankeko femurra apurtuta dauka, lehen belauneko lesioa izan zuen hanka berean. Astelehenean ebakuntza egingo diote.
Lasterketa Aitor Zabaletak irabazi zuen, etxean, eta bi urtez kotxea hartu gabe egon ostean. Bigarren Erro sailkatu zen eta hirugarren Alonso.
Sailkapena
1. Aitor Zabaleta 2.29.532. Aitor Erro 2.36.86
3. Alberto Alonso 2.36.90
4. Fran Cobo 2.38.97
5. Aitor Ramírez 2.45.04
Mendiko Europako txapeldunak eroso lortu zuen garaipena Laukizko igoeran. Txanda guztietan izan zen onena, azkenean, garaipena eman zion denbora 1'03''08koa izan zen. Bigarren bere aita, Andres Vilariño sailkatu zen, semeak baino lau segundo t'erdi gehiago behar izan zituen. Hirugarren Gorka Apalantza sailkatu zen, 7 segundora. Errezildarra da Euskadiko txapelketako liderra. Lehen turismoa Xabier Lujua izan zen.
Magny-Cours zirkuitoan, Epsilon-Euskadi taldea aritu da. Bere gidari guztiek egindakoaren artean, aipagarriena Brendon Hartleyk igandean lorturiko hirugarren postua izan da. Emaitza honekin, Zelanda Berriko gidaria ia irabazita dauka Eurocup txapelketa. 44 puntuko aldea ateratzen dio Kechele alemaniarrari.
Montmelon, SEAT Leon kopako azken lasterketak korritu dira. Larunbatean, proba bertan behera utzi behar izan zuen Antonio Aristik, beste kotxe batek kolpea eman baitzion bereari. Igandeko emaitzak apalak izan ziren, eta era horretan, azken sailkapenean laugarren postuan amaitu du urrestildarrak. Jose Manuel Perez izan da irabazlea.

Inprimatu






