![]() |
Iñaki Badiolak ondorengo gutuna atera du Realeko webgunean:
"Realaren azkenaldiko historiaren egunik hoberenak bizitzen ari gara. Gogor egin dugu lan eta horretan diardugu hauteskundeetan esandakoa betetzeko. Guztion artean lortzen ari gara. Igoerarako puntuekin gaude eta projektuaren helburu nagusia gero eta hurbilago daukagu. Futbolarekin. Ondo pasaz. Oso harro nago zaletuek ilusioa berreskuratu dutela ikusterakoan. Kirol arloko krisialdia konpontzen ari gara egin ditugun fitxaketek taldea indartu baitute, esperientzia eta harrobia uztartuz. Hori da agindu genuena eta horretan ari gara. Gipuzkoa osoa berriz ere Realaren ilusioarekin bizi da.
Realak bere historian izan duen krisialdi instituzional handiena gainditzen ari gara. Horretarako "due diligence"a burutzen ari gara. Klubaren errealitatea behingoz argitzeko, Realak bere mendeurrena, garbia, gestio baikor batekin bete dezan, egoeraren eraldaketa eragiten ari gara. Lan gogorra, eta askotan, itsusia. Batzutan ez erosoa eta tristea ere bai. Bainan guztiz beharrezkoa gure klubarentzat. Inoiz Administrazio Kontseilu batek izan duen babes handienak (botoen %71,6a) iragan ilunak behingoz gainditzeko balio behar du.
Bide zuzenetik goaz. Realaren etorkizuna eraikitzerako orduan ez dugu atzera pausorik emango, tinkoak izango gara. 60 egun hauek oso intentsoak izan dira. Bi hilabete hauetan, ekintzen bidez gure projektuari buruz eta projektu honetan gauden pertsonei buruz esandako gezurrek ez dutela inolako oinarririk frogatu dugu. Errealitateak agerian utzi ditu jasan ditugun etengabeko eraso eta kritika interesatuen egileak.
Zailtasun ugari aurkitu ditugu bidean, bainan aurrera begiratzen dugu eta guztiak gainditzen ari gara. Aurrera goaz, eten gabe. Realaren etorkizen ekonomikoa bermatuko duten neurriak eragiten ari gara. Nahiz eta Bigarren Mailan izan, Realak inoiz izan duen promozio eta denda konpuru handiena izango dugu. Realak dagoeneko Txinan dendak irekitzako lizentziak ditu eta 2008an irekiko dira: azkenik, 5 izango dira guztira. 2 Txinan eta 3 Euskadin.
Gure lanarekin jarraituko dugu. LEHEN MAILA RA itzultzeko helburua lortu arte eta Realaren sona eta kaudimena lortu arte ez dugu etsiko. Akziodunen, abonatuen eta zaletuen babesak indarra ematen digu lanean gogor jarraitzeko, atsedenik gabe gauarik gabeko egunak izan daitezen. Horrelakoak izan dira 60 egun hauek. Lortu dugun guztia zalegoari, klubeko langileei, gure lagunei eta, nola ez, gure familiei zor diegu. Lanabes hauekin lortuko dugula ziur nago. Mila esker Bihotz Bihotzez Denori!!!!! Gora Reala!!!!!!
Iñaki Badiola
Realeko presidentea
Kategoriak: Zuzendaritza Batzordea
Tags: reala badiola
Iruzkinak irakurri (1) edota iruzkin berria egin
Gero, Anoeta, Bruesa eta Txuri-Urdin taldea erosi nahi omen ditu.
Zer da hau? Zer dago ezkutu? Zer-nolako etekinak aterako dira hemendik, eta nora zuzenduta?
Usain atseginik ez du honek. Ez dau giro....
Kategoriak: Zaleak
Tags: reala
Iruzkinak irakurri (3) edota iruzkin berria egin
Igoera postuetan gaude, denboraldi honetan estreinekoz. Ondo ari da taldea azkenaldian, baina lasaitasunez hartu behar dugu eta zuhur jokatu.
Badiola, antza, lasai dago, oraingoz...eta hori jokalarientzat onuragarria da. Aupa Erreala...¡¡datorren urtean berriz Lehe Mailan!!
Colemanek aste bete baino ez du iraun. Badiola presidente berriarekin zituen desadostasunek Realetik at jarri dute. Galestarrak tristura handiz agurtzen dela aitortu du, baina ezinezkotzat jo du proiektu biren uztardura.
Bihar edo etzi, entrenatzaile berriaren izena ezagutuko da.
Kategoriak: Entrenatzailea
Tags:
Iruzkinak irakurri (0) edota iruzkin berria egin
Aurten oso ona izan naiz. Nire taldea 2. mailara jaitsi arren, beti Anoetara joan naiz (Beijing 2008), nire karneta ordaindu dut eurotan (Yuanetan). Pintxo batzuk (Txinako errollitoak) jaten jarraituko dut Alde Zaharrean (Txina Town) partidara joan baino lehen.
Horregatik, Iñaki Lee Badiola Chun-Chau presidenteak Xabi Alonso fitxatzea nahi dugu eta Lehen Mailara igo nahi dugu.
Kategoriak: Zuzendaritza Batzordea
Tags: badiola presidente
Iruzkinak irakurri (0) edota iruzkin berria egin
Iñaki Badiolak hauteskundeak irabaztea "erraza" izango dela uste du. Enpresaburuarentzat, zailena, taldeak, denboraldi amaieran, Lehen Mailara igoera lortzea izango da.
Iñaki Badiola eta bere segurtasuna gustuko ditut. Aupa Erreala!!!!
Kategoriak: Zuzendaritza Batzordea
Tags: badiola reala
Iruzkinak irakurri (0) edota iruzkin berria egin
Realak aurre egin zion igandean Klubaren krisiari eta Bigarren Mailako liderra hartu zuen mendean.
Partida ona eta serioa jokatu zuten txuri-urdinek, baina sailkapenean gora egin bazuten ere, urrun daukate oraindik Lehen Mailarako giltza.
Gutxienez, pozik atera ziren Anoetatik zale txuri-urdinak.
Kategoriak: Jokalariak
Tags: anoeta zaleak jokoa
Iruzkinak irakurri (0) edota iruzkin berria egin
Zer gertatzen da Realean? Chris Coleman entrenatzaileak astero artikulu bat idazten ohi du Daily Mail kazetan.
Donostitik bidalitako artikuluan Realean bizi izandako esperientziak kontatzen ditu. Azken artikuluan txakolinari buruz hitz egin du.
Baina, gainera, argi eta garbi izan da etorkizunari buruz. Maria de la Peña presidenteak alde eginez gero, berak ere egingo du. Eta, eazkenik, txinatar batzuk daude taldea erosi nahian: Oh my God!
Kategoriak: Entrenatzailea
Tags: coleman txakoli txinatar
Iruzkinak irakurri (0) edota iruzkin berria egin
Realak beste puntu bat eskuratu zuen larunbatean (0-0), baina ez da nahikoa. Ahazteko partidak jokatu ditu Donostiako taldeak urrian.
Arriskuko postuetatik urrun dago Reala, baina gehiago eman behar du. Asko hobetu behar dute Colemanen mutilek.
Kategoriak: Jokalariak
Tags: hobetu urria ahazteko
Iruzkinak irakurri (0) edota iruzkin berria egin

Inprimatu






