![]() |
| Tag anoeta (2) | 1/2 |
Realak aurre egin zion igandean Klubaren krisiari eta Bigarren Mailako liderra hartu zuen mendean.
Partida ona eta serioa jokatu zuten txuri-urdinek, baina sailkapenean gora egin bazuten ere, urrun daukate oraindik Lehen Mailarako giltza.
Gutxienez, pozik atera ziren Anoetatik zale txuri-urdinak.
Donostiako taldeak azkenean etxean irabazi zuen Elx menperatuta. Xabi Prieto eta Gerardo izan ziren golegileak. Erlazionatutako albisteak
Realak azkenean garaipena eskuratu zuen etxean. Izan ere, donostiarrek Elx menperatu zuten Anoeta futbol-zelaian jokaturiko partidan (2-0) eta orain arte jokoan izan diren 15 puntuetatik 9 lortu dituzte.
Chris Colemanek zuzentzen duen taldeak ezin izan zuen Lehen Zatian gola egin. Bigarrenean, aldiz, Xabi Prietok areatik kanpo jaurti zuen eta Elxeko atzelari batek baloia desbideratu zuen bere atean sartzeko (51. minutua).
Markagailuan abantaila hartuta, Realak hobeto jokatu zuen eta kontraerasotan bigarrena egiteko zorian egon zen, baina, azkenik, penalti bati esker egin zuen bigarren gola.
Gerardok ez zuen aukera alferrik galdu, 64. minutuan 2-0eko egiteko eta, halaber, hiru puntu oso garrantzitsuak eskuratzeko, nahiz eta luzapenean Miguelek Elxeko gola egin.

Inprimatu





