Tag reala (5)1/5
2008/03/05

Iñaki Badiolak ondorengo gutuna atera du Realeko webgunean

"Realaren azkenaldiko historiaren egunik hoberenak bizitzen ari gara. Gogor egin dugu lan eta horretan diardugu hauteskundeetan esandakoa betetzeko. Guztion artean lortzen ari gara. Igoerarako puntuekin gaude eta projektuaren helburu nagusia gero eta hurbilago daukagu. Futbolarekin. Ondo pasaz. Oso harro nago zaletuek ilusioa berreskuratu dutela ikusterakoan. Kirol arloko krisialdia konpontzen ari gara egin ditugun fitxaketek taldea indartu baitute, esperientzia eta harrobia uztartuz. Hori da agindu genuena eta horretan ari gara. Gipuzkoa osoa berriz ere Realaren ilusioarekin bizi da.

Realak bere historian izan duen krisialdi instituzional handiena gainditzen ari gara. Horretarako "due diligence"a burutzen ari gara. Klubaren errealitatea behingoz argitzeko, Realak bere mendeurrena, garbia, gestio baikor batekin bete dezan, egoeraren eraldaketa eragiten ari gara. Lan gogorra, eta askotan, itsusia. Batzutan ez erosoa eta tristea ere bai. Bainan guztiz beharrezkoa gure klubarentzat. Inoiz Administrazio Kontseilu batek izan duen babes handienak (botoen %71,6a) iragan ilunak behingoz gainditzeko balio behar du.

Bide zuzenetik goaz. Realaren etorkizuna eraikitzerako orduan ez dugu atzera pausorik emango, tinkoak izango gara. 60 egun hauek oso intentsoak izan dira. Bi hilabete hauetan, ekintzen bidez gure projektuari buruz eta projektu honetan gauden pertsonei buruz esandako gezurrek ez dutela inolako oinarririk frogatu dugu. Errealitateak agerian utzi ditu jasan ditugun etengabeko eraso eta kritika interesatuen egileak.

Zailtasun ugari aurkitu ditugu bidean, bainan aurrera begiratzen dugu eta guztiak gainditzen ari gara. Aurrera goaz, eten gabe. Realaren etorkizen ekonomikoa bermatuko duten neurriak eragiten ari gara. Nahiz eta Bigarren Mailan izan, Realak inoiz izan duen promozio eta denda konpuru handiena izango dugu. Realak dagoeneko Txinan dendak irekitzako lizentziak ditu eta 2008an irekiko dira: azkenik, 5 izango dira guztira. 2 Txinan eta 3 Euskadin.

Gure lanarekin jarraituko dugu. LEHEN MAILA RA itzultzeko helburua lortu arte eta Realaren sona eta kaudimena lortu arte ez dugu etsiko. Akziodunen, abonatuen eta zaletuen babesak indarra ematen digu lanean gogor jarraitzeko, atsedenik gabe gauarik gabeko egunak izan daitezen. Horrelakoak izan dira 60 egun hauek. Lortu dugun guztia zalegoari, klubeko langileei, gure lagunei eta, nola ez, gure familiei zor diegu. Lanabes hauekin lortuko dugula ziur nago. Mila esker Bihotz Bihotzez Denori!!!!! Gora Reala!!!!!!

Iñaki Badiola

Realeko presidentea



2008/02/28

Arraroa da benetan Realean gertatzen ari dena. Alde batetik tipo hau heldu eta gustuko ez dituen hainbat Realzale taldetik at utzi ditu.

Gero, Anoeta, Bruesa eta Txuri-Urdin taldea erosi nahi omen ditu.

Zer da hau? Zer dago ezkutu? Zer-nolako etekinak aterako dira hemendik, eta nora zuzenduta?

Usain atseginik ez du honek. Ez dau giro....

Egilea: txarung A.B.
Kategoriak: Zaleak
Tags: reala


2007/12/12

Iñaki Badiolak hauteskundeak irabaztea "erraza" izango dela uste du. Enpresaburuarentzat, zailena, taldeak, denboraldi amaieran, Lehen Mailara igoera lortzea izango da.

Iñaki Badiola eta bere segurtasuna gustuko ditut. Aupa Erreala!!!!



2007/10/22

Txuri-urdinek ez zuten txarto jokatu lehen zatian, baina bigarrenean asturiarrak izan ziren nagusi argi eta garbi.

Realak lau partida irabazi ditu momentuz, 13 puntu ditu eta 9. postuan da, baina taldearen jokoak eta jarrerak ez nau konbentzitzen.

Itxaron beharko dugu!



2007/10/02

Xerezen auka berdinketa lortu arren, Realak konfiantza hartu du.

Egia esan, partida irabazi ahal izan genuen, baina pixkanaka-pixkanaka konfiantza berreskuratu dugu eta hori garrantzitsua da.

Aupa erreala!

Egilea: Carlos Fernandez
Kategoriak: Jokalariak
Tags: konfiantza reala


Edukia igo
Helbide elektronikoa: Pasahitza:



Reala
Eman zure iritzia. Idatz ezazu zure artikulua edo beste zaleen artikulua komentatu. Bidal itzazu zure argazkiak eta bideoak. Aupa Reala!
Kategoriak
EiTB-ren beste blog batzuk
Bilatu
Azken iruzkinak
"60 egun eta gauarik ez" - Kepa Sakolegi - 2008-03-15 15:10:40
Badiola; txinatar mafiaz jantzitako gipuzkoarra - aitor - 2008-03-01 16:02:56
Badiola; txinatar mafiaz jantzitako gipuzkoarra - jon - 2008-03-01 12:32:04
Badiola; txinatar mafiaz jantzitako gipuzkoarra - Kepa Sakolegi - 2008-02-29 21:05:30
Zuhur jokatu behar dugu, asko falta da eta - NAFARRA - 2008-02-23 17:41:21
Astean iruzkin gehien jaso dituztenak
Hilean iruzkin gehien jaso dituztenak
Urtean iruzkin gehien jaso dituztenak
Esteka interesgarriak

Blog hau sindikatu