![]() |
Euskal bodyboardlari onenak Portugalen izango dira hurrengo egunetan, Vila do Bispon egingo den Europako ETB bodyboard zirkuitoko proban parte hartzen. Irailaren 28tik 30era izango da txapelketa.
Euskaldunak protagonista dira zirkuito honetan, gizonezkoetan hainbat euskaldun daude lehen postuetan, liderra Aritz Larrinaga delarik. Emakumezkoetan Eunate Agirre bostgarren postuan dago.
Portugalgo txapelketak euskal zirkuitoari ere eragingo dio. Hurrengo asteburuan Sopelanan egitekoa zen txapelketa atzeratzea erabaki du EHSFak, euskal kirolariei kalterik ez egiteko.
SAILKAPENAK
1 Aritz Larrinaga Eus 2600
2 Silvano Lourenço POR 2236
3 Joao Pinheiro POR 1898
4 Beñat Elosua Eus 1742
5 Amaury Lavernhe FRA 1586
5 António Ortiz Eus 1586
7 David Perez Eus 1443
Emakumezkoak:
1 Mandy Zieren AUS 2399
2 Lilly Pollard AUS 2203
3 Deva Martin Solar ESP 2168
4 Catarina Sousa POR 2036
5 Eunate Aguirre Eus 1922
Aupa euskal surflariak!!!!
29/09/07

Inprimatu






