![]() |
Gipuzkoako kirol kazetariek urteroko urte amaierako afaria egin zuten ostegunean eta bide batez, urteko kirolari gipuzkoar onena aukeratu zuten.
Sari nagusirako hautagaiak Oier Aizpurua, Patxi Usobiaga, Aritz Aranburu, Ander Vilariño, Olatz Muñoz, eta Juan Juan Jose Aranburu ziren. Saria surflari zarauztarrak irabazi zuen, CT zirkuitorako sailkapena eta Europako txapelketa lortu ostean.
Akaba Bera Bera emakumezkoen eskubaloi taldea ere saritu zen, urte honetan Erreginaren Kopa irabazi ostean. Beste talde eta kirolari batzuk ere jaso zituzten sariak.
Nazioarteko surflarien elkarteak, ASPk (Association of Surfing Professionals), igoera, jaitsiera, eta surflarien erretiroak kontutan hartuta, 2008ko WCT zirkuituko parte hartzaileen zerrenda kaleratu du. Aritz Aranburu 38. postuan ageri da.
Lehen postuan, noski, munduko txapelduna, Mick Fanning ageri da. Aritzez gain, beste hiru europear egongo dira CT-an: Jeremy Flores zortzigarren dago, Tiago Pires portugaldarra hogeita hamazazpigarren, eta Mikael Picon frantziarra berrogeita laugarren.
Hamaika txapelketek osatuko dute CT zirkuitua. Otsailaren 23an hasiko da, Australian, Gold Coast-en. Mundakako txapelketa irailaren amaieran izango dela argitaratu du ASPk, nahiz data hau oraindik erabat baieztatu ez dagoen.
Kategoriak: Surfa Mundaka Billabongo Pro
Tags:
Iruzkinak irakurri (0) edota iruzkin berria egin
Txapeldun izateko lehian zituen bi arerioak hirugarren kanporaketa ez dute gainditu Mauiko txapelketan, zirkuituko azkenekoan, eta era honetan, Gilmorek munduko titulua eskuratu du. Sofia Mulanovich perutarra eta Silvana Lima brasildarra zituen aurkaria. Lehen aldia da ASPren (Association of Surfing Professionals) historian deabuteko urtean surflari batek munduko txapelketa irabazten duela. Izan ere, lehen urtea du Gilmorek WCT zirkuitoan.
Ez da hau bereganatzen lehen errekorra: 2005ean, gonbidatu gisa parte hartuz, CT zirkuituko Gold Coasteko txapelketa irabazi zuen, 17 urterekin, inork ez du hain gazterik zirkuitoko nagusiko txapelketarik irabazi. Stephanie Gilmorek 19 urte ditu, Australiako Murwillumbah herrian jaio zen, Hegoaldeko Gales Berria zonaldean. Denboraldi aparta osatu du, hiru txapelketa ditu irabazita: Bells Beach (Australia), Sydney (Australia), eta Mancora (Peru). Billabong Pro Maui txapelketak aurrera jarraitzen du, final laurdenei ekingo diete hurrengo jardunaldian.
Munduko txapelduna, Neymara Carvalho brasildarra izan da eta Eunate Agirre zortzigarren sailkatu da.
Bizkaitarra final-laurdenetaraino iritsi da azken txapelketan, bostgarren postua eskuratu du beraz. Denboraldi ona osatu du Eunatek, Europako txapelduna izan da, eta munduko zirkuituan zortzigarren postua eskuratu du.
Gizonezkoetan, Ben Plaier australiarrak lortu du garaipena.
Munduko bodyboard zirkuituko azken proba jokoan da Kanariar Uharteetan, Confitaleko olatuan. Eunate Agirrek final-laurdenetaraino iristea lortu du.
Lehen kanporaketan, 7 eta 5.5 puntuko olatuei esker, lehen postua eskuratu zuen txandan, final-zortzirenetara sailkatuz. Bertan, Moe Watanabe japoniarra izan zuen aurkari. Eroso menperatu zuen, 6.75 eta 6.5eko bi olaturekin.
Final-laurdenetan, Lilly Pollard australiarraren aurka, ez zuen bere maila ematerik izan, olatu asko hartu zituen, baina puntu askorik lortu gabe. Bi onenek 3.75 eta 3.5 puntu jaso zituzten.
Lehen kanporaketa
Eunate AGUIRRE ( EUS ) 12.50 Natasha SAGARDIA ( PRCO ) 11.50 Janaina SOUSA ( PORT ) 2.25
Final-zortzirenak
Eunate AGUIRRE ( EUS ) 13.25 Moe WATANABE ( JPN ) 7.50
Final -laurdenak
Lilly POLLARD ( AUST ) 12.75 Eunate AGUIRRE (EUS ) 7.25
Bertan, hirugarren postuan geldituta, kanporatu dute. Arerio gogorrak izan zituen txanda horretan. Aurrera egin zuten biak Bruce Irons eta Taj Burrow izan ziren.
Hodeik bere atzetik utzi zuen QS zirkuituko lehen sailkatuetako bat, Tiago Pires. Zarauztarraren bi olatu onenak 4.67 eta 5.83 puntukoak izan ziren. Olatu handiak izan zituzten, eta itsasoa indartsu zegoen, surflarien lana ez zen erraza izan. Txapelketa amaitu da, Makuakai Rothman hawaiarrak irabazi du.
Bosgarren kanporaketa 5. txanda
2. 12.23 Taj Burrow AUS
4. 10.26 Tiago Pires POR
3. 10.50 Hodei Collazo EUS
1. 14.43 Bruce Irons HAW
Laugarren kanporaketa osatu dute O’Neill World Cup txapelketan, Sunset Beach-en, QS zirkuituko azken txapelketan. Hodei Collazok aurrera egitea lortu du; Aritz Aranburu eta Eneko Acero kanporatu egin dituzte.
Larunbatean sartu zen uretara Eneko Acero. Baldintzak ez ziren errazak, eta ez zuen sorterik izan, soilik hiru olatu hartu ahal izan zituen, 3.76 eta 1.87 puntukoak onenak. Bizkaitarra kanporatu egin zuten.
Etenaldi baten ostean, astelehenean berrekin zioten laugarren kanporaketari. Baldintzak oso zailak, itsasoa nahasirik, eta aukera handirik ematen ez zuten hiru metroko olatuak.
Hodei Collazo oso ondo, maila handiko jendea gainditu zuen, 7.33 eta 4.87 puntu jaso zituzten bere bi olatu onenek, bostgarren kanporaketan sekulako maila duten arerioak ditu. Aritz Aranburuk ere ez zuen askorik falta izan aurrera egiteko, ia txanda osoa bigarren postuan eman zuen, baina sei minuturen faltan McDonnald australiarrak gainditu zuen. Zarauztarraren bi olatu onenek 2 eta 3.33 puntu jaso zituzten.
Laugarren kanporaketa
3. txanda
1 12.40 Cory Lopez USA
2 11.17 Dane Reynolds USA
4 5.54 Eneko Acero EUS
3 9.84 Victor Ribas BRA
11. txanda
4 7.77 Taylor Knox USA
1 14.27 Kieren Perrow AUS
3 8.90 Sean Moody HAW
2 12.20 Hodei Collazo EUS
14. txanda
2 8.50 Phillip MacDonald AUS
3 5.33 Aritz Aranburu EUS
4 3.77 Marcelo Trekinho BRA
1 8.83 Sunny Garcia HAW
Bostgarren kanporaketa
5. txanda
Taj Burrow AUS
Tiago Pires POR
Hodei Collazo EUS
Bruce Irons HAW
Kategoriak: Surfa
Tags: aranburu collazo qs zirkuitua
Iruzkinak irakurri (0) edota iruzkin berria egin

Inprimatu






