Honetaz hitz egiten da:
2008/01/14

Junior zirkuito txapelketa burutu dute Australian, Bells Beach hondartza ospetsuan. Emakumezkoen lehia Lee Ann Curren Miarritzen jaiotako surflariak irabazi zuen.

Munduko junior onenekin lehiatzeko modua izan du Currenek, orain gutxi ospaturiko munduko txapelketako aurkariak bertan baitzeuden. Guztien gainetik nagusitu da.




2008/01/09

Floridan jokoan den QS zirkuituko bost izarreko txapelketan parte-hartzaile euskaldun bakarra, Hodei Collazo, kanporatu egin dute hirugarren kanporaketan. Hodeik orduantxe ekin dio txapelketari, baina txanda bakar bat ere ezin izan du gainditu.

Txanda oso parekatua izan zen, puntu gutxiren barruan lau surlfariak, eta zarauztarra olatu bat falta izan zitzaion emaitza hobea lortzeko. Laugarren postuan amaitu zuen zarauztarrak txanda. Bere bi olatu onenek 5.67 eta 3.97 puntu jaso zituzten, bigarren hori hobea izatea behar zuen.

Hirugarren kanporaketa 2. txanda

4 9.64 HODEI COLLAZO EUS

3 10.64 KYLE GARSON AEB

1 11.83 ALEX SMITH HAW

2 10.67 BUD FREITAS AEB




2008/01/08

Amaitu da munduko gazte mailako txapelketa, Australian. Gizonezkoetan Pablo Paulino brasildarrak lortu du munduko txapeldun izatea, bigarren aldiz, 2004an lortu zuen bezalaxe. Historian bigarren aldia da surflari batek bigarren tituloa lortzen duela, lehendik Joel Parkinsonek egin zuen.

Emakumezkoetan, Sally Fitzgibbons australiarrak eskuratu du tituloa. Erabatekoa izan da bere nagusitasuna txapelketan. Adibide moduan, emakumezkoen lehiaketa guztiko bost olatu onenak bereak izan dira.

Euskal ordezkariei dagokienez, Jatyr Berasaluzek bide laburra egin zuen, bizkaitar-brasildarra bigarren kanporaketan utzi baitzuten lehiak kanpo. Emakumezkoetan, bi lapurtar genituen txapelketan, biak ere hirugarren kanporaketaraino iritsi ziren, gehiago ez. Pauline Ado eta Lee Ann Curren australiar eta estatu batuar batek utzi zituzten kanpo.




2008/01/08

Abenduan amaitu zen Lemoizko Extreme Bodyboard txapelketa garatzeko itxarote epea eta gaur bertan erabaki da epea hau zabaltzea. Hilabete osoa finkatu da epe berri bezala.

Denbora honetan txapelketa ospatzeko behar diren itsas baldintzak betetzea espero dugu, alegia, olatu berezi hau garatzeko behar diren baldintza bereziak dakarren borraska espero da. El Diario Vasco Euskal Bodyboard Zirkuituko azken proba dugu hau.

Lehendabiziz ospatuko da proba hau Zentraleko olatu ospetsu honetan eta hara joko dute zirkuituko 16 kirolari onenak. Ranking honen buru dago Aritz Larrinaga bodyboarder profesionala.




2008/01/08

Autraliako Sydney hiriburuko North Narrabeen hondartzan jokatu da gaur arte mundu mailako gazte txapelketa, Billabong Pro deiturikoa. Hara jo dute munduko 48 surflari junior onenak.

Hauen artean egon da gure Jatyr Berasaluze. Surflari euskaldun bakarra izan da ekitaldian. Lehenengo erronda gainditu bazuen ere, 2.ean huts egin du Beau Atchison asutraliarren aurka lehiatu ostean. Pena handia benetan, mundu mailan daukagun juniorrik apartenetarikoa baitugu. Azkenean, SALLY FITZGIBBONS australiarra izan da txapelduna.




2008/01/08

Lan handiaren ondorioz jaio dira ikastaro berri hauek. EHSFk "clinics" deitzen diren entrenamendu ikastaro berezi hauek bultzatzea erabaki du. Helburua, surflari gazteei entrenamendu profesional bat izateko aukera eskeintzea da.

13 eta 18 urte bitarteko gazteei zuzendutako ikastaroak dira. Hauetan, prestakuntza fisiko, sikiko eta taktikoa jasoko dute. Horretarako, EHSFko 5 teknikari espezializatuak izango dituzte irakasle moduan, baita nutrizio aditu bat eta kirol sikologo bat ere izango dira. 30 gaztek partehartuko dute, bi taldetan banatuta. 13-15 urte bitarteko talde bat izango da alde batetik, eta 16-18 urte bitarteko beste bat.

Bakoitzean 15 surflari. Zarautzen emango dira ikastaroak eta 20 euro ordaindu beharko dira. Izen ematea zabala da, alegia, ez dira irizpiderik finkatuko. Izena ematen duten lehenek osotuko dute taldea. Izena eman dezakezue jadanik EHSFn, anima zaitez eta aprobetxa ezazu aukera paregabe hau. Otsailaren 1 eta 3 artean garatuko da ikastaroa. Beharrezkoa izango da EHSFn federatua egotea.




2008/01/03

Aurreko urteko juniorrik onenak bildu dira Australian, munduko txapelketan parte hartzeko, North Narrabben hondartzan Sidneyn.

Hiru euskaldun daude parte hartzaileen artean, gizonezkoetan Jatyr Berasaluze, emakumezkoetan bi lapurtar, Pauline Ado eta Lee Ann Curren.

Europako zirkuituan maila ona emanda sailkatu dira euskal surflari hauek munduko txapelketarako. Iaz, Jatyr Berasaluze hirugarren postuan sailkatu zen. Emakumezkoetan, Pauline Ado hendaiarra Europako txapeldun izan zen, eta Lee Ann Curren bigarren sailkatu zen.




2008/01/02

QS zirkuitua urtarrilaren 4an hasiko da, Floridan (Amerikako Estatu Batuak), bost izarreko O’Neill Sebastian Inlet Pro txapelketarekin. 

Euskal ordezkariei dagokienez, Hodei Collazo zarauztarra soilik ariko da bertan. Orain hasi eta abendura bitartean 50 txapelketek osatuko dute QS zirkuitua. Betiko moduan, zazpi emaitza onenak hartuko zaizkie kontutan parte hartzaile bakoitzari. 

Munduko zirkuitu osoa egingo duten euskaldunak Collazo bera, eta Acero anaiak, Eneko eta Kepa izango dira. Euskal kostaldean txapelketa bakarra dago iragarrita, irailean Zarautzen egingo dena.







Edukia igo
Helbide elektronikoa: Pasahitza:



Surfa
Olatuak, txapelketak, euskal surfistak... esku-eskura duzu orain surfeko mediabloga zeure albisteak bidaltzeko. Textua soilik, textua eta argazkia edota textua eta bideoa bidaltzeko aukera duzu. Anima zaitez!!
Kategoriak
EiTB-ren beste blog batzuk
Esteka interesgarriak
Bilatu
Azken iruzkinak
Euskal Herriko Surf Federazioaren urteko gala arrakastatsua - joana izurieta - 2008-02-21 15:44:22
Euskal Herriko Surf Federazioaren urteko gala arrakastatsua - eitb24 eitb24 - 2008-02-07 19:27:33
Edu Etxeberria, munduko txapeldunordea - juan - 2007-11-03 12:54:06
Euskadiko kayak selekzioa, munduko txapelduna - juan - 2007-10-28 07:52:05
Europako body zirkuitua, Portugalen - Josune - 2007-09-29 17:13:03
Artxiboak
Astean iruzkin gehien jaso dituztenak
Hilean iruzkin gehien jaso dituztenak
Urtean iruzkin gehien jaso dituztenak
Blog hau sindikatu