Honetaz hitz egiten da:



2008/02/14

Hodei Collazo bikain aritu da Hang Loose Pro txapelketako bigarren kanporaketako txandan. Lehen postuan igaro du, 18.40 puntu lortuz orotara. Txapelketan orain arte inork lortu duen puntu kopururik onena da. 

Zarauztarraren bi olatu onenek 9.73 eta 8.5 puntu jaso dituzte. Pentsa, hirugarren olatu bat ere bazuen 7.17 puntukoa. Maila oso ona eman du Collazok, lehen lau minutuetan ezik, txanda osoa igaro du lehen postuan. 

Hirugarren kanporaketan izango dira txapelketa honetako bi euskal ordezkariak, Hodei Collazo eta Eneko Acero. 

Bigarren kanporaketa

9. txanda

1 18.40 Hodei Collazo EUS

3 8.70 Fabio Gouveia BRA

2 10.50 Felipe Martins BRA Blue

4 6.77 Hudson Felipe BRA




2008/02/13

WQS zirkuituko Hang Loose Pro txapelketa burutzen ari dira Fernando de Noroña uhartean. Bigarren kanporaketako txanda gainditu du Eneko Acerok, txapelketari hasiera ona emanez.  

Lehen postua lortu du bizkaitarrak, 6.67 eta 5.17 puntuko bi olaturi esker. Txanda erdian lortu du aurrena kokatzea, eta amaiera arte eutsi ahal izan dio. Hirugarren kanporaketan ezagunak izango ditu aurkari, Gony Zubizarreta galizarra eta Jonathan Gonzalez kanariarra.  

Bigarren kanporaketa

7. txanda

1 11.84 Eneko Acero EUS

2 11.60 Eric Ribiere FRA

3 10.34 Heitor Pereira BRA

4 7.30 Anthony Petruso USA




2008/02/07

Euskal Herriko Surf Federazioak urteko gala burutu zuen asteazkenean Getxon, Fadurako kiroldegiko Areto Nagusian. 200 lagun inguru bildu ziren bertan, giro polita sortu zelarik.

21 izan ziren banatu ziren sariak, 2007an zehar antolaturiko zirkuito guztietako irabazleak jaso zuten berea: ikastxiki, superjunior, Billabong Neskak, eta Diario Vasco surf eta body zirkuitoak. Txapela jaso zuten Axier Muniainek, Jatyr Berasaluzek, Unai Arizetak, Aritz Larrinagak, Eunate Agirrek, Lore Eizagirrek etab.ek.

Urtero bezala, sari bereziak ere banatu zituen Federazioak, lau izan ziren: Eunate Agirreri orain bodyboardlaria, Smiling Surfing In India ekimeneko kideak, Miguel Muñozek izandako istripua gaindituzen erakutsitako kemenagatik, eta Aritz Aranburuk buruturiko denboraldi apartagatik.




2008/01/14

Junior zirkuito txapelketa burutu dute Australian, Bells Beach hondartza ospetsuan. Emakumezkoen lehia Lee Ann Curren Miarritzen jaiotako surflariak irabazi zuen.

Munduko junior onenekin lehiatzeko modua izan du Currenek, orain gutxi ospaturiko munduko txapelketako aurkariak bertan baitzeuden. Guztien gainetik nagusitu da.




2008/01/09

Floridan jokoan den QS zirkuituko bost izarreko txapelketan parte-hartzaile euskaldun bakarra, Hodei Collazo, kanporatu egin dute hirugarren kanporaketan. Hodeik orduantxe ekin dio txapelketari, baina txanda bakar bat ere ezin izan du gainditu.

Txanda oso parekatua izan zen, puntu gutxiren barruan lau surlfariak, eta zarauztarra olatu bat falta izan zitzaion emaitza hobea lortzeko. Laugarren postuan amaitu zuen zarauztarrak txanda. Bere bi olatu onenek 5.67 eta 3.97 puntu jaso zituzten, bigarren hori hobea izatea behar zuen.

Hirugarren kanporaketa 2. txanda

4 9.64 HODEI COLLAZO EUS

3 10.64 KYLE GARSON AEB

1 11.83 ALEX SMITH HAW

2 10.67 BUD FREITAS AEB




2008/01/08

Amaitu da munduko gazte mailako txapelketa, Australian. Gizonezkoetan Pablo Paulino brasildarrak lortu du munduko txapeldun izatea, bigarren aldiz, 2004an lortu zuen bezalaxe. Historian bigarren aldia da surflari batek bigarren tituloa lortzen duela, lehendik Joel Parkinsonek egin zuen.

Emakumezkoetan, Sally Fitzgibbons australiarrak eskuratu du tituloa. Erabatekoa izan da bere nagusitasuna txapelketan. Adibide moduan, emakumezkoen lehiaketa guztiko bost olatu onenak bereak izan dira.

Euskal ordezkariei dagokienez, Jatyr Berasaluzek bide laburra egin zuen, bizkaitar-brasildarra bigarren kanporaketan utzi baitzuten lehiak kanpo. Emakumezkoetan, bi lapurtar genituen txapelketan, biak ere hirugarren kanporaketaraino iritsi ziren, gehiago ez. Pauline Ado eta Lee Ann Curren australiar eta estatu batuar batek utzi zituzten kanpo.




2008/01/08

Abenduan amaitu zen Lemoizko Extreme Bodyboard txapelketa garatzeko itxarote epea eta gaur bertan erabaki da epea hau zabaltzea. Hilabete osoa finkatu da epe berri bezala.

Denbora honetan txapelketa ospatzeko behar diren itsas baldintzak betetzea espero dugu, alegia, olatu berezi hau garatzeko behar diren baldintza bereziak dakarren borraska espero da. El Diario Vasco Euskal Bodyboard Zirkuituko azken proba dugu hau.

Lehendabiziz ospatuko da proba hau Zentraleko olatu ospetsu honetan eta hara joko dute zirkuituko 16 kirolari onenak. Ranking honen buru dago Aritz Larrinaga bodyboarder profesionala.




2008/01/08

Autraliako Sydney hiriburuko North Narrabeen hondartzan jokatu da gaur arte mundu mailako gazte txapelketa, Billabong Pro deiturikoa. Hara jo dute munduko 48 surflari junior onenak.

Hauen artean egon da gure Jatyr Berasaluze. Surflari euskaldun bakarra izan da ekitaldian. Lehenengo erronda gainditu bazuen ere, 2.ean huts egin du Beau Atchison asutraliarren aurka lehiatu ostean. Pena handia benetan, mundu mailan daukagun juniorrik apartenetarikoa baitugu. Azkenean, SALLY FITZGIBBONS australiarra izan da txapelduna.




2008/01/08

Lan handiaren ondorioz jaio dira ikastaro berri hauek. EHSFk "clinics" deitzen diren entrenamendu ikastaro berezi hauek bultzatzea erabaki du. Helburua, surflari gazteei entrenamendu profesional bat izateko aukera eskeintzea da.

13 eta 18 urte bitarteko gazteei zuzendutako ikastaroak dira. Hauetan, prestakuntza fisiko, sikiko eta taktikoa jasoko dute. Horretarako, EHSFko 5 teknikari espezializatuak izango dituzte irakasle moduan, baita nutrizio aditu bat eta kirol sikologo bat ere izango dira. 30 gaztek partehartuko dute, bi taldetan banatuta. 13-15 urte bitarteko talde bat izango da alde batetik, eta 16-18 urte bitarteko beste bat.

Bakoitzean 15 surflari. Zarautzen emango dira ikastaroak eta 20 euro ordaindu beharko dira. Izen ematea zabala da, alegia, ez dira irizpiderik finkatuko. Izena ematen duten lehenek osotuko dute taldea. Izena eman dezakezue jadanik EHSFn, anima zaitez eta aprobetxa ezazu aukera paregabe hau. Otsailaren 1 eta 3 artean garatuko da ikastaroa. Beharrezkoa izango da EHSFn federatua egotea.








Edukia igo
Surfa
Olatuak, txapelketak, euskal surfistak... esku-eskura duzu orain surfeko mediabloga zeure albisteak bidaltzeko. Textua soilik, textua eta argazkia edota textua eta bideoa bidaltzeko aukera duzu. Anima zaitez!!
Kategoriak
EiTB-ren beste blog batzuk
Esteka interesgarriak
Bilatu
Azken iruzkinak
Euskal Herriko Surf Federazioaren urteko gala arrakastatsua - joana izurieta - 2008-02-21 15:44:22
Euskal Herriko Surf Federazioaren urteko gala arrakastatsua - eitb24 eitb24 - 2008-02-07 19:27:33
Edu Etxeberria, munduko txapeldunordea - juan - 2007-11-03 12:54:06
Euskadiko kayak selekzioa, munduko txapelduna - juan - 2007-10-28 07:52:05
Europako body zirkuitua, Portugalen - Josune - 2007-09-29 17:13:03
Artxiboak
Astean iruzkin gehien jaso dituztenak
Hilean iruzkin gehien jaso dituztenak
Urtean iruzkin gehien jaso dituztenak
Blog hau sindikatu