![]() |
Eguraldi ederrak makina bat unibertsitateko ikasle zuzendu zituen Bilboko Sarriko auzoko Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatera eguzkiak burua ezkutatzen zuen garaian.
Aretoko ateak zabaldu orduko bete zen iluntasuna bihotza ilusioz beteta zuten katamalotarrez. Nahiko giro algaratsua zegoen Alex Arregi, Aintzina Lekue, Gorka Mugarza, Gorka Urbizu, Itsaso Etxebeste, Nerea Urbizu eta Gotzon Barandiaran azaldu ziren artean; hauek azaltzean isiltasuna zen nagusi. Hor zeuden katamaloak ikusleen aurrean biluzik beren instrumentuak babesle bakar zituztelarik.
Kategoriak: EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateako ikasleek bidalitako albisteak
Tags: katamalo
Iruzkinak irakurri (0) edota iruzkin berria egin
Ezinbesteko emaitza izan da Santutxuko kadeteak zazpigarren lekuan liga amaitzeko
Ainhoa Urkijo / Laudio
Euskal kadete ligako Santutxu F.C taldeak 5 eta 1 irabazi zuen larunbateko eguzkitxu egunean, Eibar S.D taldearen kontra Mallonan jokatutako partiduan. Eibar sailkapeneko hirugarren postuan dijoa eta talde sendoa da. Hala ere, Santutxuko jokalariak oso ondo aritu ziren eta aprobetxatu zituzten golak sartzeko aukera ezberdinak.
EUSKAL KADETE LIGA
Emaitzak
-P. Athletic..... ..1 - 3...Barakaldo Arenas..............1 - 4...Athletic
-Santutxu...........5 - 1...Eibar
-Aretxabaleta...2 - 1...Sestao
Antiguoko.........1 - 3...R. Sociedad Sestao
-Cultural.............3 - 4...Danok bat
-Zaramaga........1 - 3...Romo
-Gernika............3 - 1...Alavés
Larunbatean lortutako emaitza primeran etorri zaio Santutxu taldeari zapigarren postuan geratzeko, jadanik liga amaituta ( 45 puntu), Deportivo Alavés SAD-ren atzetik finkatzeko ( 46 puntu). Nahiz eta Jon Urkijo, Álvaro Del Valle eta Miguel lesionatutak egon eta jokalari bikainak izan, Santutxuk bere indar guztia jarri zuen zelaian, partiduari eusteko eta egoera kontrolatzeko, inolako eragospenekin.
Bizkaitar taldeak erasotzen eta errotatzen hasi zuen lehen unetik, gipuzkoarrek bere zelaiaren zatia babesten zuten bitartean.
Lehen txistu-hotsatik bizkaitarrek egoera hobeto maneiatu zuten eta aurkariak partiduaren hari hartu aurretik hiru gol sartu zituzten. Lehendabizikoa, penalti zorragarri bati esker, zeinak errepikatu behar izan zen oso garbi geratu ez baitzen, Elederrek sartu zuen. Bigarren saiakera lehenengoa baino askoz ere kaskarra izan zen, baina onartu izan zen. Bigarrenak, Borja aurrelariak sartu zuen eta hirugarrena berriz ere, Elederrek. Ondoren, defentsazko errakuntsa dela eta, Santutxuk eibartarrei gol bakarra sartzea baimendu zien, Santutxuko Txaber eta Jon Ericek gol-andana osatu zuten, behin-behineko 5 eta 1 osatu zutenak.
Ikuslegoaren emozioa antzematen zen Mallonako futbol zelaian, bai Santutxu zaleen poztasunarekin, zantzoz eta txalokadaz lagunduta, baita eibartarren deszepzioarekin ere. Dena den, eibartarren poztasuna nabaritzen zen hirugarren postuan geratu dira eta.
Kategoriak: denetarik
Tags:
Iruzkinak irakurri (0) edota iruzkin berria egin
Leioako ikasle mugimenduak antolaturik, Topa-txiki ekimenaren barruan hainbat ekintzaren artean, AHTri buruzko hitzaldi bat eman zen atzo Arte Ederren Fakultatearen kanpoan. Hitzaldian gehien bat proiektua alde biologiko eta geologikotik aztertu zuten.
Kategoriak: EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateako ikasleek bidalitako albisteak
Tags: aht
Iruzkinak irakurri (0) edota iruzkin berria egin
“Población, desigualdades y Golbalización” izan zen Leioako Gizarte Zientzien fakultatean atzo eskainitako ekitaldia. Tomás Jiménez Araya izan zen mintzagai eta demografia izan zen bere gairik aipatuena berbaldiak iraun zuen ordu eta erdi horretan.
Kategoriak: denetarik EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateako ikasleek bidalitako albisteak
Tags: globalizazioa eta demografia
Iruzkinak irakurri (0) edota iruzkin berria egin
Argiak itzali ziren eta iluntasuna nagusitu zen aretoan. Zirrara berezi bat suma zitekeen ikuskizunaz gozatzera gerturatu zen jendearen begiradetan. Gaueko hamarrak ziren musikaren lehen akordeak gure belarrietara iritsi zirenean.
Sorgina esnatu eta lehen pausoak eman zituen oholtzaren gainean; oin bat lehenengo, bestea gero. Ez zetorren bakarrik ordea, dantzari eta musikariak zituen alboan eta Euskal Herriko txoko desberdinetan ikusitako dantzak, berriz, gogoan.
Kategoriak: EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateako ikasleek bidalitako albisteak
Tags: oinkari dantza taldearen emanaldia
Iruzkinak irakurri (0) edota iruzkin berria egin
Karla Crego
Bilbo Irakeko gudaren ostean milioi bat hildako eta egunero 90 egon direla adierazi dute Wisconsineko Unibertsitateak eta Nazio Batuen Erakundeak. Gertaera horiei guztiei gehitu behar zaie azken bost urte hauetako bahiketa, atentatu eta lapurreta kopurua.
Hala ere, Irakeko presidenteak nabarmendu zuen 2007.urtean hilero 100.000 pertsona lekualdatu zituzten ekintza militarrengatik. Bushek Iraken aurkako guda egin zuen petrolioaren prezioa jaitsi behar zuelako. Mafiak iparraldetik eta gobernua ziren Iraketik petrolioa ateratzen ari zirenak.
Kategoriak: EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateako ikasleek bidalitako albisteak
Tags: irak gerra
Iruzkinak irakurri (0) edota iruzkin berria egin
Bideo hau EiTBko profesionalek grabatu eta ekoitzi dute, baina ikusle batek eskatutakoa da.
Etxeko berogailua lantokitik irteterakoan martxan jarri, ur jarioa denean sakelakoan mezua jasotzea eta energia aurrezpena, eraikuntzan gero eta gehiago ezartzen ari den sistemaren ezaugarriak dira, domotikarenak, alegia.
Iker Larre Sukiako ingeniariaren esanetan, "aplikazio garrantzitsuenetako bat segurtasunaz aparte erosotasuna da. Aukeretako bat" telefonoaren bidez "tenperatura mugitu ahal izatea da. Horrek konforta ematen du, etxera iristen ari zarenean bero aurkitu nahi baldin baduzu, dei bat egiten duzulako eta tenperatura markatzen duzulako".
Kategoriak: Erabiltzaileek proposatutako bideoak
Tags: domotika onati sukia etxe bizitza
Iruzkinak irakurri (0) edota iruzkin berria egin
Espainiako 18 urtez azpiko belar hockeyko nesken taldeak hirugarren postua lortu du.
Lau Herrialdeen Txapelketan Maialen Goñi Mannheim Belar hockeyko espainiar selekzioak lehengo urteetan baino emaitza hobeagoa lortu zuen Aste Santuan Alemanian jokaturiko Lau Herrialdeen Txapelketan.
Giro hotzari eta elurrari aurre eginez, hirugarren lekuan sailkatu ziren 18 urtez azpiko neska gazteak. Hasierako partiduak galduta, azkeneko bi norgehiagoketetako berdinketak eta garaipenak eman zien brontzezko domina.
Emaitzarekin gustura itzuli ziren neskak etxera, Mannheim hiriko hotzetik tenperatura epelagoetara bueltatzeko irrikaz. “Lau taldetatik hirugarrenak geratzeak ez du merezimendu berezirik normalean, baina gure kasuan emaitza ezin hobea da” esan zuen pozik Olatz Goñi Espainiako taldeko jokalari euskaldunak. Gainontzeko taldekideak ere Herbehereen eta Alemaniaren joko ona goraipatu zuten, beraiek baino gehiago “matxakatzearen” ondorioz lorturikoa. Izan ere, kirol honek jarraitzaile gehiago ditu bi herrialde hauetan gure inguruan baino.
Angel Lasok zuzenduriko taldeak ez zuen laugarren postua baino emaitza hobeagorik lortu orain arte, eta horregatik aurten gogorrago eta kontzentrazio maila altuagoz prestatu ziren. Hala ere, neskek elkarrekin eginiko saio falta agerian geratu zen zenbait partidutan. Alemaniaraino animatzera joandako senide apurrek ere beraien arteko elkarkidetza falta nabaritu zuten. Guraso katalan batek esan zuenez, “ez ditugu espainiar koloreak sentitzen, baina ahal dugun ongien animatzen saiatuko gara!”. Pixkanaka gorantz Martxoaren 21ean Herbehereen aurka izan zuten lehen norgehiagoka, eta emaitzak berak adierazten zuen bezala (talde laranjak lau puntuko aldeaz irabazi zuen), espainiarrak izozturik geratu ziren zelaian.
Lehengo zatian nahiko ongi eutsi bazuten ere, azken minutuan penalti kornerrez sartu zieten golak min egin zien. “Gora neskak, ez gaitezen atzean gelditu!” behin eta berriz errepikatzen zien Carlos Cuenca prestatzaile fisikoak, baina bigarren zatian ezin izan zioten markagailuari bueltarik eman, eta buru-makur itzuli ziren hotelera. Hurrengo egunean egoera bera errepikatu zen, etxekoen aurkako partiduak zaletu gehiago erakarri zituen arren. Ehun pertsona inguruk babestu zuen talde garailea. Harmailetatik ozen oihukatu zieten eta beren banderak zintzilikatu zituzten zelai ertzeko hesietan. Hori-gorriek, aldiz, beren doinua entzun bitartean argi ikusi zen bezala, ez zuten beren arteko adostasunik lortu, eta 3-1 galdu zuten.
Hirugarren partiduan Ingalaterraren aurka lorturiko berdinketak, aldiz, azken aurreko postuagatik lehiatzeko aukera eman zien. Norgehiagoka hori ere talde beraren aurka jokatu zuten, eta honezkero hotzera ohiturik zeudenez, barruko indarrak aterata garaipena lortu zuten. Hasieratik eraso ugari egin zituen espainiar selekzioak, eta bigarren zatiaren hasieran taldeko kapitain Carlota Pechamé katalanak sarturiko gola aski izan zen brontzezko domina lortzeko.
Txapelketan parte hartu zuten taldeak bi kategoriatan banatu ziren, 16 eta 18 urtez azpikoetan. “Adin hauetan badakigu ezin dugula mirarik egin; diziplina pixka batekin eta umore onez, ongi pasa dezaten nahi dugu” adierazi zuen Raúl Gómez atezainen entrenatzaileak. Lehenengo egunetako gogo faltaren ordez, kideen arteko giro ona eta hotzari aurre egiteko animoa nabarmendu zituen. Horrela lan egiteak “gustua ematen du”, gaineratu zuen prestatzaileak.
Datorren udaberrian Olinpiadetarako sailkapen txapelketa jokatuko dela-eta, Aste Santuko partidu horiek jokalarien maila erakusteko balio izan zuten. Gainera, Pekingo Olinpiar Jokoen atarian, begirale eta entrenatzaileak gustura izatea garrantzitsua zen jokalarientzat. Beharbada, bertan parte hartzeko lekutxoren bat egingo diete onenei. “Amets bat beteko litzaidake Pekinera joango banintz” esan zuen irribarrez María López atzelari asturiarrak. Gazteegiak direla-eta zaila duten arren, esperantza ez da inoiz galdu behar.
Kategoriak: EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateako ikasleek bidalitako albisteak
Tags: belar hockeya
Iruzkinak irakurri (0) edota iruzkin berria egin
Urduñan jokatutako partiduan, etxekoek 5 gol sartu dizkiote Ugaotarrei Arratsaldeko bostetan eman zion marrazainak partiduari hasiera.
Minutuak pasatu ahala Urduñako Arbieto zelaia jendez betetzen joan zen, giro alai eta atsegina sortuz. Kanpotarren alde zeuden ikusleak, gutxiago izan ziren eta agian horregatik, taldeak gol bakarra sartu zuen bertakoek sartu zituzten 5 golen aurrean.
Azken hauentzako, partidua lasaia izan zen Iker Ramirezek, 8.minutuan, gola sartu zuenetik amaierararte; ez ordea, aurkarientzako. Hauek, 19.minutuan, gola sartu zutenerako, urduñatarrek 2 gol zeramatzatelako jada markagailuan.
Ugaotarren gola Aitor Pelaezek sartu zuen eta etxekoen bigarren gola, Aitor Garcíak. Lehengo denboraldian gertatutakoari, ezer gutxi gehitu ahal diogu, bi taldeek egindako faltaren bat soilik. Bigarren denboraldia Bigarren denboraldian, aldiz, partidua falta gehiago egin zituzten jokalariek; bigarren partea hasi bezain orduko, Ugaoko defentsa ostiko bat eman zion Urduñako aurrelari bati eta horrek, azken hauen hirugarren gola suposatu zuen. Diego Díaz izan zen gol honen erantzulea eta baita hurrengoarena ere bai; laugarren gol hau, aurrekoarekin soilik 10minutuko diferentziaz sartu zuen aurrelariak eta esan beharra dago, jokaldi paregabea egin zuela, kontrako taldeako 3 jokalarietatik ihes eginez.
Dagoeneko partidua irabazita zuten C.D Urduñako jokalariek, 4-1 ko diferentziaz, baina badirudi ez zirela asetuta gelditzen emaitza honekin eta azken gol baten bila joan zen Beñat Aginako, eta lortu ere bai.
Azkenengo jokaldia Partidua bukatzeko 5minutu geratzen zirela, Beñatek, normalean defentsa moduan jokatzen duela, baloia eskuratu eta aurrera abiatu zen ziztu bizian; kanpo erdian zegoela, albokoari pasa zion baloia eta honek metro batzuk aurrerago, berriz bueltatu zion, Aginakok gol bat markatuz. Marrazainak bukatutzat eman zuen partidua elta urduñatarrak poz-pozik abiatu ziren aldageletara, ikusleek indarrez txaloak ematen zituzten bitartean; ezin daiteke berdina esan ugaotarrei buruz, hauek penaz alde egin baitzuten zelaitik; hurrengoan, hobeto egingo dutelaren esperoan.
_Fitxa teknikoa______________________________
-C.D Orduña Ligako goleatzaile nagusia: •Diego Díaz Jáuregui •Ligan: 12 gol •Aurretik egondako tadeak: C.D Urduña infantil -Ugao F.C Ligado goleatzaile nagusia: •Asier Iturrate Arregui •Ligan: 10 gol •Aurretik egondako taldeak: Ugao infantil
Kategoriak: EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateako ikasleek bidalitako albisteak
Tags:
Iruzkinak irakurri (0) edota iruzkin berria egin
Martxoaren 21tik 24ra biratean ospatuko da 2008ko Gazte Topagunea. Lezon izango da eta hainbat gunez ostuta egongo da. Eskola gunea deitutakoan, ikasleak irakasle izateko aukera izango dute eta tailerrak eta hitzaldiak egongo dira; Gaztetxe gunean eztabaidak, tailerrak, erakusketak, etab izango dira sexualitateari, drogari edota etxebizitza eskubideari buruz.
Antolatzaileek adierazi dutenez, kultur gunean laburmetraiak, txalapartarien II.topaketak, sorkuntzarako eremua...egongo dira eta 4.gunean, herri gunean, alegia, kale animazioa, txarangak, bertso-poteoak, batukada, rock maratoia eta beste hainbat eskaintzetaz gozatzeko aukera egongo da.
Kategoriak: EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateako ikasleek bidalitako albisteak
Tags:
Iruzkinak irakurri (0) edota iruzkin berria egin

Inprimatu







