Honetaz hitz egiten da:
2009/06/29
Urtero bezala, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak Migel Altzo eta Ixaka-López Mendizabal sariak banatu ditu. Migel Altzo sariak ikus-entzunezko ikasmaterialen eta hezkuntza-softwareen kalitatea bultzatu eta euskararen erabilera sustatzea du helburu.

Euskaraz produzitu eta banaturiko ikus-entzunezko ikasmaterialen eta hezkuntza-softwareen artean hoberenak edota egokienak aukeratu eta saritzen dira. Bestetik, Ixaka- Lopez Mendizabal sariak, euskarazko ikasmaterial inprimatu onenak saritzen ditu.

2009ko sariak ekainaren 19an eman ziren eta sarien artean Naturgaiak jasotakoa azpimarratu nahi dugu. Izan ere, urte honetan lehen aldiz interneterako materialak saritu dira. Hau da Naturgaiak jasotako saria: - Migel Altzo saria, multimedia-softwarerik hoberenari, “Uraren ibilbidea ikertzen Arroz Arro”.

Helbide honetan aurkituko duzu: http://www.naturgaia.net/eima/ura/  "Uraren ibilbidea ikertzen arroz arro" multimedia material didaktikoa DBHko ikasleei zuzendua dago, eta edukiak baliatuz eta jarduerak eginez, gure inguruneko ur-baliabideen ezagutza sakontzea du helburu.



2009/06/22
Bihar, San Juan bezpera egunez, arratsaldeko 18:00etan hasieta Otxandio eta Oletan egin izan diren olgeta eta jokoen agerpena egingo da Otxandioko plazan. Herrian leku eta toki bereziekin lotutakoak dira batzuk (bat-bi-hiru-lauka edo Kantoi-kantoika) eta beste batzuk neska-mutikoen artean gure herrian eta mundu osoan zabalik ibili izan diren ereduak (Sakak, Lauko, Dokarrika, e. a.). Amaieran bertara etorritako guztientzako kopaua eskainiko da.



2009/06/22
Deustuko skaterrek patinatzeko pista finkoak eskatzen dituzten hirugarren aldia da eta nekatuta daude. Udaletxeak ez du erantzunik ematen eta skateparkera joaten den jendea gutxituz joan da azken bost urteotan, honek jasandako aldaketak direla eta. Gurpil gainean dabilen egur xaflaren gainean abiadura hartzean datzan kirol honek betidanik izan ditu jarraitzaile asko Bilbo inguruan.

Deustuko auzoa izan da beti skateparka (patinatzeko pistak) izan duena eta orain dela bost urte inguru hasi zen skaterrenganako diskriminazioa. Gazte eta ez-hain-gazte zirenak Deustuko Botika Zahar kalean zegoen pistetan biltzen ziren giro osasuntsu eta alaia sortuz.

 

=> osorik irakurri




2009/06/19
Donostian hiru urte eta Zaragozan bi urte egin ostean, Rakel Carpinterok, biokimikako lizentziatura eskuratu zuen. Baina bere ikasketak ez zituen bertan behera utzi, apolipoproteinaren inguruko doktoretza tesia eskuratu zuen 2007. urteko ekainean.

Gaur, Ginebran (Suitza) dago bere post-doktoretza burutzen, bertako erietxe bateko laborategian, inflamazio kronikoaren inguruko ikerketak egiten, esklerosi multiplean oinarrituz.

1. Zerk bultzatu zizun ikerkuntzaren mundura?
 Behin karrera bukatzean, inongo esperientziarik gabe zaude. Niri ondo irten zitzaidala esan dezaket, unibertsitatean bertan, beka bat eman zidaten bertako laborategi baten ikerkuntza munduan lanean hasteko. Asko gustatu zitzaidan, beraz ikerkuntzaren munduan aurrera jarraitzea erabaki nuen.

 

=> osorik irakurri




2009/06/19
Aramaio eta Eskoriatzan daude lanak aurreratuen, Arrasaten ere hasiak dira, eta uda aurretik espero dute Bergarako proiektua gertu egotea Debagoieneko hiru herritan dabiltza dagoeneko Abiadura Handiko Treneko lanak egiten, Aramaion, Eskoriatza eta Arrasaten hain zuzen ere.

Bergara-Antzuola tramuko eraikuntza-proiektua ordea, uda aurretik gertu egongo da. Lanak hasiak dira eta bertako jendeak egoera hau bizi behar dute eguneroko bizitzan. Gesalibarko Etxebarri baserriko alaba Lurdesek jasaten duten babesgabetasun egoera salatzen du: “ Bidea eurendako hartu dute, euren makinak ibiltzeko. Eurek ez dute biderik egin, geurea hartu dute. Ordu erdi-eta egon behar izaten dugu zain gu pasatzeko. Larrea ere kendu egin digute... Eurek esaten dute ezinbestean dela, baina gu hemen bizi gara. Eta gero zer gertatuko da?” dio Lurdesek humore txarrez.

 

=> osorik irakurri




2009/06/02
Eulalia Lledó, Filologia Erromantikoan doktorea, atzo izan zen Donostian. Gehituko arlo lesbikotik deitu zioten Emakumearen eguna izango dela bide. Hizkuntza ez-sexistari buruz jardun zuen adibidez jositako hitzaldian.

Hitzaldiaren gaian murgiltzeko historian zehar gertatutako hainbat egoera planteatu zituen. Hasteko, ‘Homosexual’ hitza zatarra dela esan zuen. Gizonezkoekin lotzen dela eta hitz hori “oparitu” behar ez dela nabarmendu zuen. ‘Gay’ hitzaren erabilera, baita ere, mugatuta dago emakumeetaz hitz egiterakoan, ‘lesbiana’ hitza existitzen delako eta ‘gay’ hitza beti lotu delako gizonezkoekin. Baina hori ez dela zuzena argitu du Lledók: “Harrigarria da esatea gay hitzaren esanahi katalana alaia dela”.

 

=> osorik irakurri




2009/06/02
X. La Gaviota bela estropada izan da Getaria-Bermeo artean Maiatzen 2an La Gaviota da urtero bezala Getaria Kostabela bela klubak antolatutako estropada. Maiatzaren lehenengo asteburuan X. Edizioa izan da. Aurten 30 bat ontzi parte hartu dute, esate baterako, Hondarribia, Getaria, Zumaia eta Mutrikukoak.

Garatutako estropada Getarian hasi, Bermeon dagoen plataforma ikusi, jarritako buiarari buelta eman eta Getariarantz abiatu behar izan dira estropadari bukaera emateko. Guztira 50 miliako (90km inguruko) ibilbidea izan da bela lasterketa.

 

=> osorik irakurri




2009/06/02
BILBAO MUSIKA ESKOLAKO IKASLEEK ROCK KONTZERTUA ESKAINI DUTE 'BILBO ROCK' ARETOAN

Giro urduria zegoen atzo 'Bilbo Rock' aretoko ateetan, Bilbo Musika Eskolako ikasleen guraso eta lagunak kontzertua ikusteko irrikan zeuden. "Bideokamera eskuetan daukat, nire semeak dena grabatzeko eskatu dit!", esan zuen ‘The Beatles' taldeko abestia interpretatuko zuen ume baten amak.

Arratsaldeko 19:00etan hasi zen kontzertua, Bon Joviren 'Livin'on a Prayer' abestiarekin. Musika ikasleak guztiz kontzentraturik zeuden musika tresnetan, irakasleak berriz, haien ondoan, erritmoa jarraitzen laguntzen. Bon Joviren abestia amaitu eta jarraian hurrengo ikasle taldea igo zen eszenatokira Queen taldearen 'Bohemian Rapsody' interpretatzera oraingoan.

 

=> osorik irakurri




2009/06/01
Oso toki polita dugu honako hau.



2009/06/01
Krisiak indarrez jo du gizarte honetako etxeetako ate guztietan. Hilabete amailerari aurpegia ematea gero eta zailagoa bihurtu da. Kapitalismoaren indar legitimoa kolokan jarri egin da eta sistemaren engranaietan "3 en 1"ren falta argia dago. Euskal Herrira heldu da, nola ez, baita sistema sozio-ekonomikoaren aurrean babesik gabe dauden autonomoenganaino ere.

Krisialdi finantzieroak sortutako krisialdi ekonomikoak, industrialak zein laboralak buru hauste asko ekarri eta ekarriko ditu. Erregulazio txostenak, hipotekak... arazo bihurtu dira. Euskal Herrian 147.000 pertsona inguru daude langabezian, biztanleria aktiboaren %11, alegia. Estatu espainiarrean, 300.00 autonomo inguru lana galtzeko zorian daude, eta 130.000-ek jadanik lortu dute INEMen ilaretan itxaroteko eskubidea.

Krisialdi honetan ez da asko hauetaz hitz egiten zaldun bakartiak direlako, baina gizartearen joan-etorriak gehien sufritzen duten langileak dira. Ez daude inoren eskuetan, baina bueltan, ez dute esku hoien laguntzarik edukitzen krisialdi garaietan. Gizartearen pisua lepo gainean daramate, eta bakarrik daude.

 

=> osorik irakurri








Berria igo
Helbide elektronikoa: Pasahitza:



Zer da hau?
Zure esku jarritako tresna bat da honako hau. Bi aukera daude: - Gai bat proposatu EiTBko profesionalek landu dezaten. - Zure albisteak zuzenean bidali. Testuak, argazkiak, bideoak eta audioak. Egunerokotasuna, gertakizunak, hurbileko kontuak, edo urrunekoak,... Gainera ETBko albiestegietan atera daitezke. Animatu eta kontutan izan arau hauek:

1)Titularrak letra xehez bidali. Letra larriz idaztea oihu egitearen baliokidea da Interneten.

2)Testuetan albisteak kontatu. Gogoratu hau herritarrek egindako kazetaritza dela. Iritziak emateko tartea ondoan daukazu. Albistea publikatutakoan, hortxe plazaratu ahal izango duzu iritzia.

3) Ekimen honen bidez, erabiltzaileei leiho bat zabaldu nahi diegu; albiste handi baten lekuko izan diren erabiltzaileei zein horren ohikoak ez diren berriak kontatzen dituztenei, edota politikaren eta horren ingurutik urrun dauden gaiak hurbiltzen dizkigutenei. Politika eta inguruko kontuak ez dira honen helburu, eta badute lekua taldeko komunikabideetan.

4) Ulergarriak ez diren titular eta testuak editatu ahal izango dira gainerako erabiltzaileek uler ditzaten.

5)Argazkiak ondo fokatuta bidali. Bideoei dagokienez, berriz, ez mugitu kamera batetik bestera, ahal duzun neurrian behintzat. Audioak, azkenik, entzuteko modukoak direnean bidali.
Bilatu
Bilatu tokia
Azken iruzkinak
Oasis taldeak diska berria argitaratuko du hurrengo hilabetean. - xabier urkizu - 2008-10-29 09:15:25
Lengua Azulen Izurritea Bizkaian - tireak - 2008-09-05 09:54:16
Deustok BTk, irabazi dio Mungia BTari partidu luze eta interesgarri baten ondorioz - Olatz - 2008-05-21 00:33:36
“Aspaldikotik” emanaldiarekin kimu berriak sortu dira tradizioaren sustraietatik - itxaso onsalo - 2008-05-19 13:43:53
Ahots gazteari, gazteek omen - Garikoitzen fan bat..jajajaja - 2008-05-01 00:52:03
Kategoriak
Artxiboak
Hilean herri-kazetari aktiboena
Urtean herri-kazetari aktiboena
Hilean iruzkin gehien jaso dituztenak
Urtean iruzkin gehien jaso dituztenak
Blog hau sindikatu