![]() |
Get the Flash Player to see this player.
Eguraldi iragarleek haizete handiak iragarri zituzten atzorako, hala, nire larruan haize hori sentitu nahi nuela pentsatu nuen. Eta non mendi puntan edo kostaldean baino hobeto? Sopelanara joatea erabaki nuen.
Larrabasterrako metro geltokian jaitsi eta ez zirudien haize handiegirik zebilenik. Baina hondartzara gerturatzen joan ahala haizea indartzen hasi zen eta bideo-kamerarekin grabatzen hasi nintzen.
Errepideko seinaleak, zuhaitzak eta zutabe elektrikoak alde batera eta bestera mugitzen ziren haizearen noranzkoan. Oinez ibiltzea ere kosta egiten zitzaidan.
Baina okerrena hondartza ondoko begiralekuan zegoen. Ia ezin izan nuen bertara iritsi, haizeak atzeraka eramaten zidan eta zuhaitzak erabat etzanda ikus zitezkeen. Hondartzara jaitsi eta olatuak grabatzea pentsatu nuen, baina ezinezkoa zen. Haizeak hondarra altxatu eta aurpegian jotzen zidanean mina egiten zidan.
Surflariak ere ez ziren ausartu itsasora sartzen, hondartzak huts-hutsik zeuden. Hurrengoan, eguraldi iragarleek 100 km/orduko haizeaz hitz egiten dutenean, badakit zertaz ari diren.
Egilea: Manu Gimenez
Tags: sopelana haizea eguraldia hondartza
Tokia: Sopelana
| SARTU BIDEO HAU ZURE BLOG-AN: | |
| Kopiatu kodigo oso hauzure blog-an, bideo hau sartu ahal izateko. | |
| URL: |
Ez dago argazki honen iruzkinik ...

Inprimatu





