![]() |
2007/03/14
Zamudioko parke teknologikoan lan egiten dogunok ia egunero ikusten dogu, idiak hartuta, modernitatearen erakusgarri gorenaren inguruan pasiatzen.
Aspaldian neukan berarekin topo egiteko gogoa, eta gaur parkeko aparkalekuan topa dot, 20:00ak aldera. Argazkia ateratzeko baimena eskatu eta harro eman deust baiezkoa, ohituta egongo bazan moduan.
Garai batean larrea besterik ez zan tokian enpresa erraldoiak egotea zer iruditzen jakon galdetu deutsat eta irribarretsu erantzun deust: "Ai maja, oin dala 20 urte bai komediak", esan dost, "oin ohitute nau, nik nireagaz jarraitzen dot eta eurek eurenakaz, ta danok pozik".
Kategoriak:
gizartea
Egilea: maider beistegi
Tags: zamudio baserritarra parke teknologikoa
Tokia: Beste batzuk ()
Egilea: maider beistegi
Tags: zamudio baserritarra parke teknologikoa
Tokia: Beste batzuk ()
Iruzkinak (0):
Ez dago argazki honen iruzkinik ...
Iruzkin bat egin:
Berria igo

Inprimatu






