![]() |
Get the Flash Player to see this player.
Bilboko Uribitarte Kaletik Mazarredora joatea ez da lan erraza izango gurpildun aulkia darabilten ezinduentzat. Isozaki Atea inauguratu zutenean, ezindu fisikoek protestak egin zituzten haientzako pasabiderik egin ez zutelako.
Orain, Bilboko udalak, protesta horiek saiheste aldera, Isozaki dorreetako plazatik Mazarredoko aldapetara doan zubixka bat ireki berri du. Aurrera begira, udaletxeak baditu proiektuak ezinduei bidea erreztuko dien igogailuak jartzeko, baina bitartean erdibideko neurri hau hartzea erabaki dute.
Ez al zen hobeto izango dena batera egitea, hasiera-hasieratik ezinduak kontutan hartuz? Igogailu horiek egin bitartean, Isozaki dorreak eta Mazarredo lotu dituzte ezinduek egiteko moduko bide batekin, baina ez da batere erosoa haientzat. Izan ere, aldapetan gora ibili beharko dira alperrik metro asko eginez Mazarredora iristeko.
Egilea: Ana Belen Gomez
Tags: bilbo uribitarte mazarredo ezinduak
Tokia: Bilbao
| SARTU BIDEO HAU ZURE BLOG-AN: | |
| Kopiatu kodigo oso hauzure blog-an, bideo hau sartu ahal izateko. | |
| URL: |
Ez dago argazki honen iruzkinik ...

Inprimatu





