Artxiboak Maiatza 2007 (18)1/10
Honetaz hitz egiten da:
2007/05/30

Lorategien Nazioarteko I. Lehiaketari esker herritarrok lorategiez gozatu ahal izango dugu Bilboko kale eta plazetan. Hiri baten erdian egiten den mota honetako lehen txapelketa da munduan eta lehen edizio honetarako 20 proiektu hautatu dituzte. Gainera, irabazleak hirirako lorategi esklusiboa diseinatuko du.




2007/05/29

Azken egun hauetan Bidegoiango udalerrian babes ofizialeko etxebizitzetan aldaketak egiten ari dira, besteak beste etxeei atxikitutako estalpeak eraikitzen hasi baitira.

Eta urbanizazioko biztanle guztiak bide beretik jarraitzen badute, berehalaxe bata bestearekin lotuko dira, nahiz eta horrelako eraikinak jasotzeko hauek alboko etxetik gutxieneko distantzia bat gorde behar duten, zer esanik ez babes ofizialekoak izanik lege baldintza zorrotzagoak dituztenean.




2007/05/29
Argazkian ikusten denez Leitzako Udaletxean Errepublikako bandera jarri dute. Beheko kamioiak ikustean zerbait arraro gertatzen dela antzeman daiteke. Helena Taberna zine zuzendaria egunotan Leitzan grabatzen ari den pelikula berriaren apainketak dira.



2007/05/25

Bideoan ikusten den moduan haurrak izan dira prestuenak eta hasiera hasieratik giroaz gozatzen hasi dira. Euren festetako jantziekin kolorez jantzi dituzte Lamiakoko kaleak eta umore puntua jarri dute.




2007/05/24

Arrigorriagako Mendikosolo parkeko lakuan bost zisne jaio direz udaberri honetan. Jaioberriaren egunean hasi ziren uger egiten euren aitaren atzetik.




2007/05/18

Haurrei zuzendutako jolasak, zirkoa, tailerrak eta erromeria egin dituzte gaur Plentziako Astillero plazan. Gaztetxoz lepo zegoen plazan, giro ona zen nagusi.

 

=> osorik irakurri




2007/05/17

ELA, LAB, STEE-EILAS eta FETE-UGT sindikatuko irakasleek Jaurlaritzaren aurreakordioa gutxietsi dute eta lan-baldintza hobeak eskatu dituzte, Bilboko Kale Nagusi osoa zeharkatu duten manifestaldian.

Grebako hirugarren eguna dute gaur irakaskuntza publiko ez unibertsitarioko irakasleek. Asteartean Gipuzkoan egin zuten greba, eta atzo Araban. Gaur, bizkaitarren txanda izan da eta ehunka irakasle eta sindikatuko ordezkarik parte hartu dute manifestaldian eta greban.

Jon Urrusolo LABeko ordezkariak argi azaldu du manifestaldian bildutako lau sindikatuen eskakizuna zein den, Jaurlaritzak CC.OO.ekin sinatu zuen aurreakordioa arbuiatzea.




2007/05/15

Barakaldoko Sefanitro fabrika eraisteari ekin diote gaur goizean. Hainbat urteko tirabiren ostean, fabrika bota egingo dute lurzoru horretan etxebizitzak eraikitzeko.

Bederatzi hilabete inguru iraungo dute eraiste eta lurzoruaren garbitze lanek. Izan ere, fabrikak urteetan pilatu dituen hondakin toxikoak kentzen lan handia izango dute.

Barakaldoko Lutxana auzoko paisaia erabat aldatuko da fabrikaren eraistearekin batera. Tximini handi eta luzeetatik ez da ke pilarik berriro aterako. Gainera, 2.000 etxebizitza inguru eraikiko dituzte fabrika zegoen lekuan eta zonalde berdeekin apainduko dute ingurua.

Lutxana auzoaren eraberritze lanak oraintxe hasi dira, hauteskundeen atarian, kasualitatea ote? Barakaldoko alkatea fabrikaren ondoan larrosak banatzen zebilen...




2007/05/14
Bilboko Udala, motor-gidarien seguritatea hobetzeko asmoz, zebra-bide berriak jartzen ari da Bizkaiko hiriburuko kaleetan. Argazkian ikusten den moduan, zebra-bide hauek, zaharrak ez bezala, motorrentzako irristakorra den margo gutxiago dute. Horrela, arriskua txikiagoa da eta espero dezagun istripua kopuruak beherantz egitea.



2007/05/10

Superliga irabaztea lortu zuten igandean Athleticeko neskek eta harrera beroa jaso dute Bilboko kaleetan.

Bideoan ikusten den moduan giroa bikaina izan da eta jende mordoa egon da.








Berria igo
Helbide elektronikoa: Pasahitza:



Zer da hau?
Zure esku jarritako tresna bat da honako hau. Bi aukera daude: - Gai bat proposatu EiTBko profesionalek landu dezaten. - Zure albisteak zuzenean bidali. Testuak, argazkiak, bideoak eta audioak. Egunerokotasuna, gertakizunak, hurbileko kontuak, edo urrunekoak,... Gainera ETBko albiestegietan atera daitezke. Animatu eta kontutan izan arau hauek:

1)Titularrak letra xehez bidali. Letra larriz idaztea oihu egitearen baliokidea da Interneten.

2)Testuetan albisteak kontatu. Gogoratu hau herritarrek egindako kazetaritza dela. Iritziak emateko tartea ondoan daukazu. Albistea publikatutakoan, hortxe plazaratu ahal izango duzu iritzia.

3) Ekimen honen bidez, erabiltzaileei leiho bat zabaldu nahi diegu; albiste handi baten lekuko izan diren erabiltzaileei zein horren ohikoak ez diren berriak kontatzen dituztenei, edota politikaren eta horren ingurutik urrun dauden gaiak hurbiltzen dizkigutenei. Politika eta inguruko kontuak ez dira honen helburu, eta badute lekua taldeko komunikabideetan.

4) Ulergarriak ez diren titular eta testuak editatu ahal izango dira gainerako erabiltzaileek uler ditzaten.

5)Argazkiak ondo fokatuta bidali. Bideoei dagokienez, berriz, ez mugitu kamera batetik bestera, ahal duzun neurrian behintzat. Audioak, azkenik, entzuteko modukoak direnean bidali.
Bilatu
Bilatu tokia
Azken iruzkinak
Ahots gazteari, gazteek omen - Garikoitzen fan bat..jajajaja - 2008-05-01 00:52:03
Asteburu honetan erabakita gelditu dira Arabako bertsolari txapelketako finalerdiak - pedro - 2008-04-01 20:08:12
Olibondoak Gipuzkoan - Urtzi Jauregibeitia Martinez - 2008-01-28 11:03:38
Lekittoko Saihesbidia - Naroa - 2008-01-23 09:34:14
Sukabi gazte lokal berria Bilboko Otxarkoaga auzunean - Sukabi Gazte Lokala - 2007-11-27 14:55:15
Kategoriak
Artxiboak
Hilean herri-kazetari aktiboena
Urtean herri-kazetari aktiboena
Hilean iruzkin gehien jaso dituztenak
Urtean iruzkin gehien jaso dituztenak
Blog hau sindikatu