![]() |
| Artxiboak Ekaina 2007 (6) | 1/6 |
Ostiral honetan, arratsaldeko bostak aldera, Donostiako kaiako lonjan istripua izan da. Suhiltzaileak, Ertzaintza eta anbulantziak etorri dira.
Jadanik anbulantziak eta suhiltzaileak joan dira, Ertzaintzaren kotxe bat gelditu da bertan.
Kategoriak: denetarik
Tags: istripua donostiako kaian
Iruzkinak irakurri (1) edota iruzkin berria egin
Azken aldi honetan Usurbilen bizi garenok behin eta berriz itolarria eta kirats jasan ezina nozitzen dugu. Usaina poxpolo errearenaren antzekoa izaten da. Askotan goizaldera arte ere sumatzen dugu, eta benetan jasangaitza da.
Are jasangaitzagoa da jakitea toxiko hutsa dela eta epe luzera ondorio ikaragarriak izan ditzakeela gure osasunean. Kezkatuta geunden, zer ote zen ez genekielako garbi. Orain oso garbi daukagu, norbaitek YouTubera igo duen bideo bati esker. Ucin enpresak isurtzen dituen keak eta gasak dira errudunak.
Kategoriak: gizartea
Tags: ucin kutsadura usurbil
Iruzkinak irakurri (0) edota iruzkin berria egin
Kategoriak: Kalez kale
Tags: euskara
Iruzkinak irakurri (0) edota iruzkin berria egin
Igande honetan familia osoa izan gara Bilboko Doña Casilda Iturrizar parkean ospatu den Betizu Jaian.
Urtero bezela ekitaldi ugari izan dira umeentzako: magia, ipuin kontalariak , tailerrak, musika, erraldoiak , aerobika…..beraz denok (umeak eta nagusiak ere) ederto batean igarotzeko aukera izan dugu.
Dena den, jaitik uste baino lehen alde egin behar izan genuen eguraldi ero honengatik.
Kategoriak: Kalez kale gizartea
Tags: bilbo betizu jaia dona casilda iturrizar
Iruzkinak irakurri (0) edota iruzkin berria egin
Zornotzako herria ez da galduko. Larrea Eskolako ikasleek trikitixa emanaldi bat eskaini digute gaur bertan. 106 neska-mutil batu dira. Eskolan daudenak eta egondakoak Zornotza Aretoa bete dute. Aretoa gainezka egon da, eta txiki zein nagusi ondo ikasita eraman dute papera.
Kategoriak: Kalez kale
Tags: triki
Iruzkinak irakurri (0) edota iruzkin berria egin
Kategoriak: denetarik
Tags:
Iruzkinak irakurri (0) edota iruzkin berria egin

Inprimatu







