![]() |
Zornotzako herria ez da galduko. Larrea Eskolako ikasleek trikitixa emanaldi bat eskaini digute gaur bertan. 106 neska-mutil batu dira. Eskolan daudenak eta egondakoak Zornotza Aretoa bete dute. Aretoa gainezka egon da, eta txiki zein nagusi ondo ikasita eraman dute papera.
Trikitixa eta panderojolez gain abeslariak ere han izan dira, Larrea Eskolako koroak 6 edo 7 abesti eskaini dizkigute. Urtero egiten den emanaldia denez, jadanik tradizioa sortu dugu, denok egoten gara egun hau noiz helduko. Soraya Agirregoikoa dugu ikasle talde handi hau mugitzen duena.
Hasieran Zornotza ez dela galduko esan dut, eta argazkia ikuste baino ez dago, adin guztietako ikasleak ikusten dira, eta pentsa denak batera jotzen dutenean, A zelako juerga antolatzen den!
Gure etorkizuna eta trikitixarena hemen dago.
Ez dago argazki honen iruzkinik ...

Inprimatu






