Artxiboak 2007 (5)1/5
Honetaz hitz egiten da:
2007/09/21

Iurretan, irailaren 22an, ospatuko da aurtengo Durangaldeko Ezpatadantzari Eguna. Orain dela 40 urte ere Iurretan antolatu zen lehenengo aldiz jai hau. Hala ere, 35. edizioa izango da, urte batzuetan debekua eta etena izan zuelako. Guztira, 16 taldek parte hartuko dute: Iurreta (5 talde)/ Abadiño (3 talde)/ erriz (3 talde) / Garai (2 talde) / Durango (1 talde) / Atxondo (1 talde) / Otxandio (1 talde).

Jatorriz esparru zabalagoa izan zuen Dantzari-dantzak, baina XIX. mendetik Iurreta, Garai, Berriz, Abadiño, Izurtza eta Mañariako elizateetan iraun du eta XX. Mendearen hasieran, Euskal Herri osora zabaldu zen berriro.

Durangaldeko Ezpatadantzari Egunean plazara ateratzen diren dantza taldeek derrigorrezkoa dute Dantzari-dantza osotzen duten 9 dantzak jakitea: Agintariena, Zortzinago, Ezpata txikiak, Banango, Binango, Launango, Ezpata joko nagusia, Makil jokoa eta Txotxongiloa.

Dantzari dantza egin ondoren, dantza talde bakoitzeko bina dantzarirekin osotutako soka plazan egingo da. “Aurreskua”, “Atzeskua” eta “Dantza soltea” egin ondoren, folklore ekitaldia amaitutzat joko dute.

Ezpatadantzari Eguneko ekitaldi guztiak arratsaldeko 18:30etan hasita egingo dira: kelejira, Dantzari-Dantza saioa, afaria eta afalosteko dantzaldia. Informazio gehiago: www.gerediaga.com




2007/09/13

Irailaren 16an, Atxondoko Axpe auzoan (Bizkaia) 41. Euskal Herriko Artzai Txakur Txapelketa egingo da.

Iparralde, Nafarroa, Gipuzkoa, Araba eta Bizkaiko txapelketetan txapeldun eta txapeldunorde izan diren txakur eta artzainekin batera, iazko txapeldunak ere parte hartuko du (Txelu Angoitiaren argazkian iazko irabazlea: Xabier Urien eta Txiki).

Goizeko 11etan hasiko da ekitaldia eta bertaratzen direnentzat euskal okela errea dastatzeko aukera izango da. Gerediaga Elkarteak antolatu du, eta luzatzen du joateko gonbitea.




2007/09/11

Pasa den ostiral gauerako antolatuta zeuden autobusak, bertan behera geratu ziren.

Ondorioz, ehundaka eibartarrek oinez egin behar izan zituzten, gaueko ordu txikitan, Santutegia eta hiria banatzen duten 8 kilometroak.

Beste askoren senideek autoa hartu behar izan zuten, eta animosoenek gaupasa egitea erabaki zuten.




2007/09/10

Asteburuan Sopelako Euskal jaia ospatu da berriro ere. Hiru egunetan denetarik izan da herrian. Hasteko, ostiralean "Ama quiero ser lehendakari" antzezlana izan zen Larrabasterrako Urko kiroldegian. Eta larunbata Euskal Jaiaren egun handia izan zen.

Eguraldia paregabea izan zen. Trikitixa eta txalaparta doinuez alaiturik, bertako produktuak izan ziren agerian. Arratsaldean, berriz, Herri Kiroletako tailerra izan zen etxeko txikientzat. Eta gauean Xabier Aburruzagak eta bere taldeak "Bizkaiko Trikitixa" hurrengo diskoa aurkeztu zuten. Amaitzeko, igandean, sukalki, aizkolariak eta umeen ikuskizuna: Txan Magoa eta Gari, Montxo eta Joselontxo pailazoak.




2007/09/05

Deriok irailaren 16an XXXII. Bizikidetza Jardunaldia Bizkaiko Nagusiekin ospatuko du. ‘Club Leones Bilbao’ elkarteak urtero antolatzen duen ekitaldiak Derioko Udalaren laguntza du.

Guztira Bizkaiko bederatzi egoitzak hartuko dute parte jardunaldian. Derioko egoitzak aurten egin du bat lehenengoz, ospakizunarekin.

XXXII. Bizikidetza Jardunaldia Bizkaiko Nagusiekin goizeko 10.30etan hasiko da.

Ordu horretan iritsiko dira parte hartzaileak Deriora. Ordu erdi beranduago Udaleko eta Bizkaiko Foru Aldundiko agintarien ongi etorria jasoko dute. 1

12.30etako meza eta bazkaria goizean izango diran ekitaldietako batzuk dira eta arratsaldean besteak beste, dantzaldia eta opari banaketa izango dituzte.

‘Lions Club Bilbao’ Espainiako Clubes de Leones federazioaren kide da, baita ‘The International Association of Lions Club’-ekoa ere. Azken hori Osasunaren Munduko Erakundearen aholkularia da, baita Nazio Batuen Erakundearen Batzorde Ekonomiko
eta Sozialaren kide aholku-emailea ere.







Berria igo
Helbide elektronikoa: Pasahitza:



Zer da hau?
Zure esku jarritako tresna bat da honako hau. Bi aukera daude: - Gai bat proposatu EiTBko profesionalek landu dezaten. - Zure albisteak zuzenean bidali. Testuak, argazkiak, bideoak eta audioak. Egunerokotasuna, gertakizunak, hurbileko kontuak, edo urrunekoak,... Gainera ETBko albiestegietan atera daitezke. Animatu eta kontutan izan arau hauek:

1)Titularrak letra xehez bidali. Letra larriz idaztea oihu egitearen baliokidea da Interneten.

2)Testuetan albisteak kontatu. Gogoratu hau herritarrek egindako kazetaritza dela. Iritziak emateko tartea ondoan daukazu. Albistea publikatutakoan, hortxe plazaratu ahal izango duzu iritzia.

3) Ekimen honen bidez, erabiltzaileei leiho bat zabaldu nahi diegu; albiste handi baten lekuko izan diren erabiltzaileei zein horren ohikoak ez diren berriak kontatzen dituztenei, edota politikaren eta horren ingurutik urrun dauden gaiak hurbiltzen dizkigutenei. Politika eta inguruko kontuak ez dira honen helburu, eta badute lekua taldeko komunikabideetan.

4) Ulergarriak ez diren titular eta testuak editatu ahal izango dira gainerako erabiltzaileek uler ditzaten.

5)Argazkiak ondo fokatuta bidali. Bideoei dagokienez, berriz, ez mugitu kamera batetik bestera, ahal duzun neurrian behintzat. Audioak, azkenik, entzuteko modukoak direnean bidali.
Bilatu
Bilatu tokia
Azken iruzkinak
Ahots gazteari, gazteek omen - Garikoitzen fan bat..jajajaja - 2008-05-01 00:52:03
Asteburu honetan erabakita gelditu dira Arabako bertsolari txapelketako finalerdiak - pedro - 2008-04-01 20:08:12
Olibondoak Gipuzkoan - Urtzi Jauregibeitia Martinez - 2008-01-28 11:03:38
Lekittoko Saihesbidia - Naroa - 2008-01-23 09:34:14
Sukabi gazte lokal berria Bilboko Otxarkoaga auzunean - Sukabi Gazte Lokala - 2007-11-27 14:55:15
Kategoriak
Artxiboak
Hilean herri-kazetari aktiboena
Urtean herri-kazetari aktiboena
Hilean iruzkin gehien jaso dituztenak
Urtean iruzkin gehien jaso dituztenak
Blog hau sindikatu