![]() |
| Artxiboak Urria 2007 (10) | 1/10 |
Gaur, urtero bezela, Galdakaon ospatu da mikologiaren ihardunaldia.
Hainbat erakusle eta zale izan dira bertako enparantzan, baita ere ume koskorrak beraien kanpolanak aurkeztu dute irribarre samurraz batera.
Kategoriak: gizartea
Tags:
Iruzkinak irakurri (0) edota iruzkin berria egin
Kazetaritza hiritarraren aitak, Dan Gillmor estatubatuarrak, eitb24.com-ekin hitz egin zuen aurreko astean Toronton (Kanadan), ONAk (Online News Association-ek) eginiko kongresuaren barruan.
Hitzaldiaren ostean egindako elkarrizketaren lehenengo galdera, bere baieztapen bati buruzkoa da, hain zuzen ere: Interneteko erabiltzaileek, hiritarrek oro har, ez dugu ardiak bezala gidatuak izan nahi.
Elkarrizketa laburra da, baina oso interesgarria. Berehala ikusiko duzu. Bi minututan lau galdera ikusten dira. Hori bai, ingelesez dago.
Kategoriak: gizartea
Tags: dan gillmor ona kazetaritza hiritarra
Iruzkinak irakurri (0) edota iruzkin berria egin
Toronto (Kanada) Interneteko Zu kazetari izeneko ekimen sozialaren hiri izango da egunotan. Ingelesezko komunikabide garrantzitsuenak biltzen dituen ONA (Online News Association) erakundearen zortzigarren kongresuan emango da horren berri.
eitb24.com ere Kanadara joan da, tresna horren inguruan eskarmentu handia duten komunikabideek esateko dutena bertatik entzutera. Urte hasieran martxan jarri genuen Zu kazetari eit24.com-en, eta kongresu horretako esperientzia baliatu nahi dugu gure ekimenerako.
washingtonpost.com, boston.com, edo AP Associated Press komunikabideek abiatutako egitasmoak ezagutuko ditugu, besteak beste. EiTBren Zu Kazetari izeneko txoko honetan bilera horretan esandakoak bilduko ditugu.
Lerrokin batera argitaratu dugun argazkian Kanadako Dorre Nazionala (Canadian National Tower) edo CN Dorrea ageri da. Kablerik gabe lurrean finkatutako egitura erraldoia da, munduko bigarren altuena (553,33 metro). Gainera, behatoki bat du 447 metrora. ONAren kongresua dorre ezagun honetatik gertu egingo da.
Kategoriak: denetarik
Tags: toronto zukzri
Iruzkinak irakurri (0) edota iruzkin berria egin
Bartzelonan bizi den Igotz Ziarreta meñakarrak egin du kartel irabazlea. "Jantzi euskara" izenburuarekin aurkeztu du lana eta Olentzeroa biluzik ipini du liburu eta disko artean. Guztira, 45 lan aurkeztu dira lehenengoz antolatu den kartel lehiaketara.
Lan guztiak urriaren 21era arte San Agustin Kultur Gunean ipini duten erakusketan ikusi daitezke.
Informazio gehiago: www.durangokoazoka.com www.gerediaga.com www.igotza.org www.deabruk.com
Kategoriak: Kalez kale
Tags: azoka durango liburu disko olentzero
Iruzkinak irakurri (0) edota iruzkin berria egin
Ñaco Goñik, Mingo Balaguerrek eta Danny Boyk euren harmonikak bateratuko dituzte Blueseko kontzertu berezia eskeintzeko Eibarreko egitarau kulturalaren barruan. Estatuko hiru blues musikari garrantzitsuak “Duelo de harmonicas / Spanish Blues Harp Attack” izeneko disko berria aurkeztuko dute.
Horretarako, banda laguntzaile baten presentzia izango dute ekitaldian. Talde laguntzailean parte hartuko dituzte bluesean adituak diren musikariak, hala nola, Armando Marcé baterian, Fernando Torres baxuan eta Quique Bonal gitarran izango dira.
Hiru harmonika joleen topaketa hau Estatu mailan egin den esperientzia bakarra da. Lehen urratsak Estatu Batuetan egin ziren Alligator diskoetxeak Carey Bell, Billy Branch, James Cotton eta Junior Wells elkartu zituenean. Beraz, berritasunez beteriko ekitaldi batetaz gozatzeko aukera izango dugu Eibarreko Coliseo antzokian.
Kategoriak: denetarik
Tags:
Iruzkinak irakurri (0) edota iruzkin berria egin
Dantza talde donostiarrak eskarmentu handia du jada, hau bere seigarren emanaldia dute eta. Verdini Dantza Taldeak “Argira” emankizuna Vila Errenteria Kultur Etxean antzeztuko du Igandean arratsaldeko zortzietan. Komeni da gogoraraztea sarrerak 8 euroko salneurria izango dutela.
Isabel Verdiniren antzezlanak ahalmen urriko pertsonenganako gizartearen gehiegizko babesaren inguruko eztabaida agerian uzten du ipuin baten bitartez. Ikuskizunean agure batek artatxori bat bere etxera eramatea erabakitzen du, hiriko arriskuei aurre egiteko kapaz ikusten ez duelako. Agurearen nahia txoriari babesa ematea da baina egun batean hilik aurkitzen du animalia kaiolan.
Hala ere, “Argira”-ren aurrestrenaldia pasa den martxoan burutu zuten, Zine eta Giza Eskubideen V. Batzarraren esparrua aprobetxatuz.
Aurreko urtean “Ilunpetik” ikuskizunarekin gozarazi ondoren, emanaldi berri honekin errepertorioa agortu ez zaiela erakusten dute. Aurretik “Gure indarra” (2000), “Nahi nuena” “2002), “Bihotzetik” (2003) eta “Bihotzetik II” (2004) interpretatu dituzte baita.
Verdini Dantza Taldea aurrera eramatearen ekimena 1992. Urtean jaio zen, ezindu intelektualak dantzaren bitartez integratzeko helburuarekin. Talde moduan eginiko lehen emanaldia 2000. urtean izan zen, Atzegiren 40. urteurrenean, “Gure indarra” antzezlana aurkeztuz.
Verdini Dantza Taldearen sorrera Isabel Verdini beraren ibilbidearekin zilborrestez lotuta dago. Bartzelonako Institut del Teatren Koreografia eta Interpretazioa Lizentziatura ikasketak egiten ari zela jaio zen Down sindromearekin bere iloba. Gertaera horrek bere ibilbide profesionala ahalmen intelektual urria duten pertsonekin lan fisikoa eta artistikoa garatzera bultzatu zuen.
Kategoriak: gizartea
Tags: dantza
Iruzkinak irakurri (0) edota iruzkin berria egin
Datorren urriaren 20an, larunbata, Durangoko Ezkurdi plazan San Faustoetako IV. Graffiti lehiaketa ospatuko da. Lehia goizeko hamabietan hasi eta arratsaldeko bostatan amaituko da.
Txapelketan parte hartzeko 15 eta 35 urte bitartean izatea derrigorrezko baldintza da. Banaka zein taldeka parte hartu ahal izango da. Baina taldeak hiru lagun baino gehiago izatea debekatuta dago.
Graffitia burutzeko gaia “jaia” izango da, ondorioz, ez dira onartuko gai politiko eta erreibindikatiboak aukeratzea. Graffitiaren zirriborroa kolorez eta A3ko neurrian aurkeztea ezinbestekoa izango da norgehiagokan sartzeko.
Sari banaketari dagokionean, lehenengo sailkatuari 600 euro egokituko zaizkio, bigarrenari 300 eta hirugarrenari 100 euro. Sariak irudien sormena, originaltasuna eta kalitatea baloratuz banatuko dira eta, zentzu horretan, epaimahaiaren erabakia irmoa izango da. Norgehiagokaren irabazleen izenak, hau amaitu eta ordu bete beranduago emango dira jakitera.
Txapelketa eguraldi txarrarekin egitea suertatuko baliteke, lehiaketa herriko San Jose Maristak ikastetxearen frontoira aldatuko litzateke.
Kategoriak: gizartea
Tags: graffiti lehiaketa
Iruzkinak irakurri (0) edota iruzkin berria egin
Donostikluba jaialdiak irailaren 29an hasi zenetik, lehendabiziko egunetako arrakastari jarraituz, talde eta artista berriak ekarriko ditu.
Ostegun honetatik aurrera, Donostiklubako bigarren atalean aparteko kontzertuaz gozatzeko aukera izango dugu. Hasteko, Daddy G-k, Massive Attack-eko liderrak, kontzertu bat eskeiniko du Revolutionary Brothers izeneko talde lokalarekin batera.
Ostiraleko jardunaldian The Sunday Drivers eta Delco taldeek zuzenean euren azkenengo lanak aukeztuko dituzte. Grupo de expertos Solynieve taldeak ekitaldiaren azken egunari hasiera emango dio. Jarraian, MTV Awards-erako izendatua izan den Mendetz taldeko agerraldia izango da.
Horrez gain, aurtengo Donostiklubaren itxieran Peter Hook, Joy Division eta DJ Amable artisten erritmoak entzungo dira.
Kategoriak: denetarik
Tags:
Iruzkinak irakurri (0) edota iruzkin berria egin
Maskota berri batek umeei Lea Artibaiko eskualdea hobeto erakusteko balioko du: "Kalatxo" kaioa. Azaro Fundazioak eskualdeko datu orokorrak ikertu eta jaso ditu, eta formatu erakargarriago batetara pasatzea proposatu zion Aitor Urkiola, "Brontxe", marrazkilari ondarrutarrari.
Fundazioak "Lea Artibai Ezagutzen" izeneko liburuxka kaleratu du umeek euren eskualdea hobeto ezagutu dezaten. Bertan, "Kalatxo"-k eskualdeko datu ekonomiko, soziologiko eta demografikoak azaltzen ditu. Batetik Lea Artibai eskualdeko gazteen artean sustapen kultura eta kultura honen atzean dauden baloreak zabaldu, eta bestetik, Lea Artibaiko gazteak euren eskualdea hobeto ezagutzea ahalbidetzen du liburuaren protagonistak.
Urkiolak eskualdean oso ohikoak diren hegazti batzuetan iradokiz sortu du "Kalatxo"-ren pertsonaia, kalatxoria edo kaioa hain zuzen ere. "Kalatxo" protagonistatzat duen liburuxka dohain banatuko dute eskualdeko DBHko zentroetan. Arrakastatsua izango balitz, etorkizunean bideoa, web orrialdea, kotxerako pegatina edo mota honetako beste euskarri batzuetara pasatuko litzateke "Kalatxo"-ren irudia, baina oraindik goizegi da hori jakiteko.
Azaro Fundazioak, ekintza honetaz aparte, gazteei zuzendutako hurrengo ekimenak antolatzen ditu: idazlan lehiaketak, eskualdeko enpresetara bisita, negozio ideia baten deskribapena eta enpresa sortu berriei buruzko kasu praktikoak, besteak beste.
Kategoriak: gizartea
Tags: "lea artibai ezagutzen" liburua
Iruzkinak irakurri (0) edota iruzkin berria egin

Inprimatu







