![]() |
| Artxiboak Azaroa 2007 (2) | 1/2 |
Baserritar jantzia sustatzeko asmoz, Eibarko GASTE Elkarteak "Miss eta Mister Baserritarra I. Lehiaketa" antolatu du. Euskal jantzi tradizional bat jantzirik doan edonork har dezake parte.
Azaroaren 30ean izango da, San Andres egunean. Sariak:
-90 €ko txekea Eibarko Dendarien Elkarteko kide diren dendetan gastatzeko.
-Baserritar zapi erraldoia. -Txapela (mister) eta otarra (miss).
-GASTEko kideekin afaria.
Partehartzaile guztiek gabonetako otarren zozketan parte hartuko dute, eta sagardoa izango dute doan. Parte hartu barik, baserritarrez jantzita doazen guztiek txorizoa izango dute doan arratsaldeko 5,30etan.
Arratsaldeko 7etan, berriz, Kaikuren bainilazko irabiatuak banatuko dira. Arratsalde osoan zehar sagardo kupela egongo da plazan. Ekimen hauek Eibarko San Andres jaien baitan antolatu ditu GASTEk.
Informazio gehiago: http://www.sanandr.es
Kategoriak: Kalez kale gizartea denetarik
Tags: jaiak eibar baserritar-jantzia sanandresak festak untzaga gaste gazte txapela
Iruzkinak irakurri (0) edota iruzkin berria egin
Sukabi dugu Otxarkoaga auzo bilbotarraren alternatiba eta pizgarri berria. Jai giroa lagun, abenduak 1ean, Ugarte Plaza parean kokaturik dagoen Sukabi Gazte Lokala aurkeztuko da eguerdiko 12:00etan. Ekitaldia, aurresku zein zuzeneko musikaren eskutik hasiko delarik.
Otxarkoagak badu zer ospatu larunbat honetan. Izan ere, leiho bako etxebizitza bi kultur iturri bihurtzekotan dira bertako gazteon ekimenez. Etxeko zein ingurukoen parte hartzea bultzatuz, ehundaka pertsona hurbilduko dira Sukabiri ongi etorria emateko asmoz.
Egitarauari dagokionez, musika ikuskizunak, herri bazkaria eta argazki erakusketa aipagarri dira. 14:30etan indabada herrikoia izango da gurean. Barazkijaleak betiere gogoan, bi menu izango direlarik eskuragai. Ikus-entzunezko zein musika emanaldiek girotuko dute lagunarteko bazkalostea. Azkenik, Alde Zaharreraino parranda poteoa izango dugu orkestrarekin batera.
Sukabi dugu Otxarkoagako Gazte Lokal autogestionatu berria, non dinamika, jarduera zein borroka guztiek bere txokoa duten. Hori dela eta, abenduaren 1ean burutuko dugun aurkezpenera gonbidatu nahi dugu euskal gazteria. Gazte, ospakizun erraldoi honetan parte hartzera atseginez gonbidatzen zaitugu. Etor hadi gurera!
Harremanetarako: sukabi@topagunea.com
Kategoriak: Kalez kale gizartea denetarik
Tags: gazte gazteria aurkezpen herri bazkari jai giro bilbo auzo kultura euskara tailerrak poteoa
Iruzkinak irakurri (1) edota iruzkin berria egin

Inprimatu






