![]() |
| Artxiboak Otsaila 2008 (5) | 1/5 |
Giro goxo eta alaian hasi dira aurtengo Arabako Bertsolari Txapelketako kanporaketak. Lehena Laudion, Aiarako kuadrila historikoan, ospatu zen larunbat gauean.
Berrogeita hamar pertsona ingururekin Basalarrina elkartean afari ederra egin ostean, Iñaki Viñaspre, Izar Mendiguren, Serapio Lopez, Ander Solozabal, Asier Otamendi eta Ekaitz Samaniego bertsolariek, Lierni Altuna gai-jartzailearen gidaritzapean bertso saioari ekin zioten.
Kategoriak: gizartea
Tags:
Iruzkinak irakurri (0) edota iruzkin berria egin
AbTx 08 sentitu, gozatu, astindu: Badator, urtero bezala, Arabako Bertsolari Txapelketa. Aurten aurreko urtean egin genuen salto kualitatiboari eu
tsi nahi diogu, inongo konplexu barik dugun guztia emanez gure herrialdea bertso haizez astinduz. Zurrunbiloa urtarrilaren 11ean hasi zen Errexala elkartean. Bertan sailkapen fasean 9 bertsolarik parte hartu zuten. Hauetatik 6 kanporaketetarako sailkatu ziren. Asteburu honetan kanporaketen hasierarekin, zurrunbiloak indartzen jarraituko du, herrialde osotik hedatuz, Laudio, Lantziego eta Agurainen.
Ondoren final aurrekoekin zurrunbiloak bazterrak nahastuko ditu Zigoitian eta Aramaion. Finalaren egunean, apirilaren 5ean, guztiz harrotuko da, bertsolari bakar batek aurtengo zurrunbiloaren txapela jantzi arte.
Orduan Arabako bertsozaletasunaren atomoak (bertsolari, gai-jartzaile, epaile, bertsozale…) gure oroimenetan sakabanatuta gordeko dira, noiz berpiztuko zai. Hau da 2008n Bertsomet-ek egiten duen saioen iragarpena, zurrunbiloa jarraitu nahi baduzu jo www.bertsozale.com-era.
Bukatzeko, gauza bakarra gelditzen zaigu esateko, guztiok gonbidatuta zaudetela AbTx 08ko zurrunbiloa sentitzera, gozatzera eta astintzera. Noiz? Non?
Hemen saioen datak eta lekuak:
Finala: Gasteizko Printzipal Antzokian, apirilak 5, larunbata, 17.00
Final-aurrekoak: Aramaioko kultur etxean, martxoak 16, igandea, 17.00 eta Ondategiko Zigoitiako kultur etxean, Martxoak 9, igandea, 17.00
Kanporaketak: Aguraingo Sarayola jatetxean, martxoak 1, larunbata, 20.30 Lantziegoko Luis R-ko upategian, otsailak 29,ostirala, 20:00 Laudioko Basalarrina elkartea, otsailak 23, larunbata, 20.00
Kategoriak: gizartea
Tags: bertso txapelketa
Iruzkinak irakurri (0) edota iruzkin berria egin
Bideo hau EITBko profesionalek grabatu eta ekoiztu dute, baina ikusle batek eskatutakoa da.
Kirol munduan, oro har, eta txirrindularitzan batez ere, aski ezaguna da Iñaki Arratibel doktorea. Urte askotan hainbat zaleen mediku izan da. Orain, berriz, proiektu berri bat du esku artean: kirolari gazterekin lan egiten du beraien gaitasunari ahalik eta etekin gehiago ateratzeko.
Arratibelen ustez "kirolari bakoitzari erakutsi behar zaio zer egin behar duen". Hori dela eta, Tolosako teknifikazio zentro honetan kirolari bakoitzari egiten diote azterketa eta esfortzu testa, entrenamendua nolakoa izan behar duen jakiteko.
Kategoriak: Erabiltzaileek proposatutako bideoak
Tags: txirrindularitza kirola tolosa
Iruzkinak irakurri (0) edota iruzkin berria egin
Gaur arratsaldean "Euskadi comanche" telesaioak proposatutako manifestaldia izan da.
Honako leloak entzun dira manifestaldian zehar: "Que enseñen en la ESO como dar un beso", "No queremos policía queremos una orgía", "Salir y no pillar se tiene que acabar". Hasieran ez du arrakasta handirik izan,10 bat lagun bildu dira pankartaren atzean (Aqui no hay quien pille, ligatu nahi degu).
Ikusmin handia sortu du eta jende ugari egon da manifestaldiaren inguruan bertan parte hartu gabe. Azkenik telesail berri honen aurkezleak manifestu bat irakurri du non euskaldunon ligatzeko zailatasunak adierazi dituen. Ekitaldiak aurrera jarraituko duela dirudi.
Kategoriak: Kalez kale
Tags: aqui no hay quien pille euskadi comanche donostia manifestaldia gazteak
Iruzkinak irakurri (0) edota iruzkin berria egin
Bideoa EITBko profesionalek grabatu eta ekoiztu dute, baina ikusle batek eskatutakoa da.
Pirritx eta Porrotx pailazo ezagunen taldekide ohia Agustin Mujika 'Takolo'k Zaldibian duen mozorro dendaren ateak ireki dizkigu. Euskal Herriko mozorro dendarik handiena da eta eskaintza oso zabala du. Pailazo hirukotea utzi zuenetik Agustin Mujika besteak mozorrotzen saiatu da bere dendan.
Mujikaren ahotan, "nohizbehinka txano edo ileorderen bat janztea onuragarria da, eta beste pertsona bat zarela edo beste garai batean zaudela pentsatzea". Beste urte batzuetan gehien eskatu diren mozorroak "indiar, cowboy eta pirata" izan dira, baina aurten mozorro "exotikoek" tokia bereganatu dute ere, "otarrainarena" kasu.
Kategoriak: Erabiltzaileek proposatutako bideoak
Tags: takolo denda mozorro mujika zaldibia
Iruzkinak irakurri (0) edota iruzkin berria egin

Inprimatu







