![]() |
AbTx 08 sentitu, gozatu, astindu: Badator, urtero bezala, Arabako Bertsolari Txapelketa. Aurten aurreko urtean egin genuen salto kualitatiboari eu
tsi nahi diogu, inongo konplexu barik dugun guztia emanez gure herrialdea bertso haizez astinduz. Zurrunbiloa urtarrilaren 11ean hasi zen Errexala elkartean. Bertan sailkapen fasean 9 bertsolarik parte hartu zuten. Hauetatik 6 kanporaketetarako sailkatu ziren. Asteburu honetan kanporaketen hasierarekin, zurrunbiloak indartzen jarraituko du, herrialde osotik hedatuz, Laudio, Lantziego eta Agurainen.
Ondoren final aurrekoekin zurrunbiloak bazterrak nahastuko ditu Zigoitian eta Aramaion. Finalaren egunean, apirilaren 5ean, guztiz harrotuko da, bertsolari bakar batek aurtengo zurrunbiloaren txapela jantzi arte.
Orduan Arabako bertsozaletasunaren atomoak (bertsolari, gai-jartzaile, epaile, bertsozale…) gure oroimenetan sakabanatuta gordeko dira, noiz berpiztuko zai. Hau da 2008n Bertsomet-ek egiten duen saioen iragarpena, zurrunbiloa jarraitu nahi baduzu jo www.bertsozale.com-era.
Bukatzeko, gauza bakarra gelditzen zaigu esateko, guztiok gonbidatuta zaudetela AbTx 08ko zurrunbiloa sentitzera, gozatzera eta astintzera. Noiz? Non?
Hemen saioen datak eta lekuak:
Finala: Gasteizko Printzipal Antzokian, apirilak 5, larunbata, 17.00
Final-aurrekoak: Aramaioko kultur etxean, martxoak 16, igandea, 17.00 eta Ondategiko Zigoitiako kultur etxean, Martxoak 9, igandea, 17.00
Kanporaketak: Aguraingo Sarayola jatetxean, martxoak 1, larunbata, 20.30 Lantziegoko Luis R-ko upategian, otsailak 29,ostirala, 20:00 Laudioko Basalarrina elkartea, otsailak 23, larunbata, 20.00
Ez dago argazki honen iruzkinik ...

Inprimatu






