Honetaz hitz egiten da:
2008/02/25

Giro goxo eta alaian hasi dira aurtengo Arabako Bertsolari Txapelketako kanporaketak. Lehena Laudion, Aiarako kuadrila historikoan, ospatu zen larunbat gauean.

Berrogeita hamar pertsona ingururekin Basalarrina elkartean afari ederra egin ostean, Iñaki Viñaspre, Izar Mendiguren, Serapio Lopez, Ander Solozabal, Asier Otamendi eta Ekaitz Samaniego bertsolariek, Lierni Altuna gai-jartzailearen gidaritzapean bertso saioari ekin zioten.

 

[Gehiago:]

 

Saioa nahiko erregularra izan zen. Asier Otamendi, Juan Mari Juaristiren ordez kantatu zuena, gelditu zen aurrena 155 punturekin eta beraz zuzenean pasako da finalerdietara, bigarren 147 punturekin Iñaki Viñaspre, hirugarren Serapio Lopez 143 punturekin, laugarren, txapelketan lehenengo aldiz parte hartzen duen, Ander Solozabal gaztea (140,5), bosgarren Izar Mendiguren laudiarra (137,5) eta seigarren Ekaitz Samaniego (137).

Datorren asteburuan jokatuko dira falta diren bi kanporaketak. Otsailak 29, ostirala, Lantziegoko Luis R upategian Felipe Zelaieta, Alberto Martinez, Zigor Enbeita, Andere Arriolabengoa, Jagoba Apaolaza eta Juan Mari Juaristi arituko dira lehian Irati Lotinaren esanetan.

Martxoaren 1ean, larunbata, Aguraingo Sarayola jatetxean Oihane Pera, Rikardo Gonzalez de Durana, Iker Agirre, Manex Agirre, Ruben Sanchez eta Beñat Goitia Idoia Beitiaren agindupean.

Bi kanporaketa hauekin osatuko dira Aramaio eta Ondategin jokatuko diren finalerdiak. Txapelketako bertso zurrunbiloa gero eta indar gehiago hartzen hasi da... indar gorena finalean hartuko duela iragartzen du Arabako BertsoMetek, adi egon!

Kategoriak: gizartea
Egilea: Lierni Altuna Ugarte
Tags:
Tokia: Beste batzuk ()
Iruzkinak (0):

Ez dago argazki honen iruzkinik ...

Iruzkin bat egin:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URLa azalduko da


authimage Zenbaki hauek idatzi, gizaki bat eta ez zerbitzua erabili nahi duen programa informatiko bat zarela egiaztatzeko.







Berria igo
Helbide elektronikoa: Pasahitza:



Zer da hau?
Zure esku jarritako tresna bat da honako hau. Bi aukera daude: - Gai bat proposatu EiTBko profesionalek landu dezaten. - Zure albisteak zuzenean bidali. Testuak, argazkiak, bideoak eta audioak. Egunerokotasuna, gertakizunak, hurbileko kontuak, edo urrunekoak,... Gainera ETBko albiestegietan atera daitezke. Animatu eta kontutan izan arau hauek:

1)Titularrak letra xehez bidali. Letra larriz idaztea oihu egitearen baliokidea da Interneten.

2)Testuetan albisteak kontatu. Gogoratu hau herritarrek egindako kazetaritza dela. Iritziak emateko tartea ondoan daukazu. Albistea publikatutakoan, hortxe plazaratu ahal izango duzu iritzia.

3) Ekimen honen bidez, erabiltzaileei leiho bat zabaldu nahi diegu; albiste handi baten lekuko izan diren erabiltzaileei zein horren ohikoak ez diren berriak kontatzen dituztenei, edota politikaren eta horren ingurutik urrun dauden gaiak hurbiltzen dizkigutenei. Politika eta inguruko kontuak ez dira honen helburu, eta badute lekua taldeko komunikabideetan.

4) Ulergarriak ez diren titular eta testuak editatu ahal izango dira gainerako erabiltzaileek uler ditzaten.

5)Argazkiak ondo fokatuta bidali. Bideoei dagokienez, berriz, ez mugitu kamera batetik bestera, ahal duzun neurrian behintzat. Audioak, azkenik, entzuteko modukoak direnean bidali.
Bilatu
Bilatu tokia
Azken iruzkinak
Deustok BTk, irabazi dio Mungia BTari partidu luze eta interesgarri baten ondorioz - Olatz - 2008-05-21 00:33:36
“Aspaldikotik” emanaldiarekin kimu berriak sortu dira tradizioaren sustraietatik - itxaso onsalo - 2008-05-19 13:43:53
Ahots gazteari, gazteek omen - Garikoitzen fan bat..jajajaja - 2008-05-01 00:52:03
Asteburu honetan erabakita gelditu dira Arabako bertsolari txapelketako finalerdiak - pedro - 2008-04-01 20:08:12
Olibondoak Gipuzkoan - Urtzi Jauregibeitia Martinez - 2008-01-28 11:03:38
Kategoriak
Artxiboak
Hilean herri-kazetari aktiboena
Urtean herri-kazetari aktiboena
Hilean iruzkin gehien jaso dituztenak
Urtean iruzkin gehien jaso dituztenak
Blog hau sindikatu