![]() |
| Artxiboak Martxoa 2008 (12) | 1/10 |
Kategoriak: errepideak Erabiltzaileek proposatutako bideoak
Tags: herriko natura euskal herika bizkaia nafarroa zuberua iparralde araba bideoak basque country basqueland euskadi
Iruzkinak irakurri (0) edota iruzkin berria egin
Bideo hau EiTBko profesionalek grabatu eta ekoiztu dute, baina ikusle batek eskatutakoa da.
Leioako musika eskolan lantzen dituzte euren ahotsak, koroetan ezarritako egituretatik at. Kantikako haurrak, hamar eta 17 urteko neska-mutilak, irudi koloretsua eta ikuskizun txundigarria eskaintzen dute.
Gogor lan egin eta ondo pasatzeko aukera dute koro honetan, ohiko seriotasuna ahaztuta, ariketa dibertigarriekin berotzen dute ahotsa. Horrela, ia jolasten lantzen dute musika. Basilio Astulez zuzendariaren esanetan, "goi mailako abesbatza lortzeko eta, era berean, eszenatokiaren gainean ikuskizun polit bat erakutsi eta haurrak zentzu dibertigarri batean murgildu daitezen" egiten dute lan.
Koloretako jantziek, koreografiek, errepertorio zabalak eta batez ere haurren ahots zoragarriek harrituta eta txundituta uzten dituzte ikusleak. Kantika lehenengo aldiz ikusten duen pertsona batek mundu berri bat deskubritzen du eta harrituta geratzen da; horren harira, Basiliok uste du zoragarria dela eta horrek adierazten duela "era handi batean zer nolako unibertsala den musikaren hizkuntza".
Zeure proposamena egin nahi baduzu, egin iruzkina blog honetan.
Kategoriak: Erabiltzaileek proposatutako bideoak
Tags: kantika leioa abesbatza koroa
Iruzkinak irakurri (0) edota iruzkin berria egin
Bideo hau EiTBko profesionalek grabatu eta ekoiztu dute, baina ikusle batek eskatutakoa da.
Sondikako aireportu zaharrean oraindik hegazkinak dabiltza gora eta behera. Pilotu izateko ikasten ari diren gazteek erabiltzen dituzte, Aero Link pilotu eskolako ikasleek, alegia. Bidaiariak eramateko hegazkin-titulua eskuratzeko Euskal Herrian dagoen eskola bakarra da.
Ikasketak bi arlotan daude banatuta, teorian eta praktikan. Teoriari dagokionez, besteak beste, zuzenbidea, medikuntza eta psikologia ikasten dituzte, hainbat gaixotasuni aurre egiteko ezagupenak izan behar baitituzte pilotuek. Horrez gain, mekanika gaiak ere ikasi behar dituzte, motorrak nolakoak diren, turbinak eta hegazkinen osagarriak. Ingelesa ere ezinbestekoa da, baita eguraldiaren mapak irakurtzen jakitea ere.
Simulagailua ere badaukate Sondikan, ikuspenik gabeko egunetan bakarrik hegazkinaren tresneriari esker gidatzen ikasteko. Eskola honetara etorri diren ikasle guztiek amets bera izan zuten txikitan, pilotu izatea. Baina, orduak egin behar izaten dituzte airean, ordu gehien egiten dituztenek besteek baino errazago eta aukera gehiago izango dute lana edozein konpainian lortzeko.
Zeure proposamena egin nahi baduzu, egin iruzkina blog honetan.
Kategoriak: Erabiltzaileek proposatutako bideoak
Tags: aireportua sondika aero link eskola
Iruzkinak irakurri (0) edota iruzkin berria egin
Bostetako kanpaiak jo berritan, Ondategiko Zigoitia Aretoa bete bete egin da. Ehun lagun inguru eta txalo zaparrada bertsolariak heldu orduko: Serapio Lopez, Asier Otamendi, Felipe Zelaieta, Oihane Perea, Iñaki Viñaspre eta Manex Agirre.
Bi ordu eta hamaika algara izan dira tartean.Urduritasuna hasieran eta kontzentrazioa saioak aurrera egin ahala. Sei bertsolariak fin aritu dira orokorrean nahiz eta urduritasunak, bertso aleren bat trabestu izan duen. Zortziko handian emakumearen egoeraz, etorkinen joan etorriez eta , nola ez, hauteskunde espainiarretaz kantuan jarri ditu Irati Lotina gai jartzaileak. Ale politak utzi ditu zortziko txikiak.
Gaiak umorez josita, saioak gora egin du. Asier eta Felipe, perretxiko aluzinogenoak janda, mendian eta gauez, kanpindendaren bila dabiltzan bi lagun izan dira. Asier Otamendik GPSa ondo ote dabilkion galdetu dio, eta hona Feliperen erantzuna: begiratzen hasita gauza logikoa/GPSa badaukat baina ilargikoa.
Gainontzeko bertsolariek ere barrez lehertzen jarri dute ikusentzulea. Aita izateko puntuan dauden bi gizonezko elkarri kontuka jarri dira. Orduan, kirioak dantzan dituztela, emazteei lagundu nahi eta lagundu nahi ez izanaren kinkan agertu dira Iñaki Viñaspre eta Oihane Perea. Oihane: larrutan egin gabe egon naiz luzaro/ta orain amaitu egin da oso argi dago. Iñaki: zu lasai sartu zaitez ta goiari eutsi/ bere aita ez dezala lurrean ikusi.
Hamarreko txikiak bukatu orduko arratsaldeko seiak dira. Kartzelarako ordua heldu da. Puntuari erantzunetan Serapio Lopezek egin du harrera: Lehenbizi pentsatu ta egin ondoren /gauzak beti pentsatu ahal denik ondoen/ horixe bera ondo pentsatu banuen/igual momentu hontan ez nengoke hemen.
Bi bertsotarako neurri eta doinu librean kantatzeko gaia, aldiz, honakoa izan da: Asko pentsatu ondoren atea zeharkatzea erabaki duzu; hankaz gora dago dena.
Bakarkako lanean hamaika jomuga izan dituzte sei arabarrek. Serapio gizon dibortziatu berriaren rolean murgildu da; Asierrek etorkinen familiaren ofizioko gaiari heldu dio berriz: Senegalera gaur itzuli naiz hala tokatzen zen berez/ gauza onikan ez nun espero baina horrelakorik ez. Oihanek, ordea, oporretara joan eta itzuleran horrela topatu du etxea: ...lehen entzun ditut hainbat aitzaki gizonaren mila truko/ mala oxtia itzela daukat atea itxi ta punto!/ hurrengo baten jakin dezala ez naizela bueltatuko. Bere hordagoa alde batera utzita, Viñaspreri semea atxilotu diotela kantatu du kartzelakoan. Ale hunkigarria eta txaloak.
Manex Agirre izan da ordea, epaileen erabakiz, finalera zuzenean sailkatzea merezi izan duena. Saio egonkorra eta borobila bete du aramaioarrak, freskotasuna eta zuzentasuna nabarmen geratu direlarik, 326’5 punturekin.
Asier Otamendik egin du bigarren 322’5 punturekin, Oihane Pereak 321, Iñaki Viñasprek 312’5, Serapio Lopezek 306’5 eta Felipe Zelaietak 263 puntu. Honenbestez, datorren igandeko finalerdian nor sailkatu zain geratu beharko dute gainontzeko bertsolariek.
Finalerdia Aramaioko kultur etxean izango da, arratsaldeko 17:00etan.
Bertsolariak: Ruben Sanchez, Andere Arriolabengoa, Zigor Enbeita, Iker Agirre, Juan Mari Juaristi eta Rikardo Gonzalez de Durana. Gaijartzaile lanetan, Lierni Altuna. Apirilaren 5ean izango da finala, Gasteizko Printzipal Antzokian. Arratsaldeko 17:00etan jokatuko da arabako txapela. Bitartean, sentitu, gozatu eta astindu!
Kategoriak: Kalez kale gizartea
Tags: bertso txapelketa
Iruzkinak irakurri (0) edota iruzkin berria egin
Bideo hau EiTBko profesionalek grabatu eta ekoiztu dute, baina ikusle batek eskatutakoa da.
Bidaiari bizkaitar batzuk oporretan Etiopiara joan ziren eta bertakoa ikusi eta gero, umezurtz-etxe batean bizi diren umeei laguntzea erabaki zuten. Ur putzu bat azaleratu zuten, orain bigarren umezurtz-etxe bat eraikitzen ari dira eta hilabetero diru-laguntza bideratzen dute.
Bizkaitar bidaiari hauek AZALUR Fundazioa sortzea erabaki zuten, "ura azalean", diru-laguntza bideratzeko. AZALUR sortu arte, egunero 60 kilometro egin behar izaten zituzten ur zikina eskuratzeko Herrialdea zoragarria dela diote, baina dena egiteko dago.
Bidaian zehar umezurtz etxe bat ikusi behar zuten eta han bizi ziren haurren egoera tamalgarria ikusi eta gero, bidaiari hauei bihotza hunkitu zitzaien. 60 kilometrotara dagoen putzura heltzeko, bi ordu behar zuten joateko eta beste bi etortzeko, gainera, ur hori zikina zegoen.
Beraz, oporretara joandako bidaiari hauek, oso argi ikusi zuten emakume haiei eta haurrei lagundu egin behar zietela. Horretarako, hilabetero 30 euro bidaltzen dizkiete. 2006. urtean, bigarren proiektu bati ekin zioten. Bidaia antolatu zuenari esker, ura ateratzeko tresneria batu zuten. Zulaketari ekin eta gero, izugarrizko ur jarioa azaleratu zuten.
"AZALUR izena jarri genion proiektuari eta lau egunetara Etiopiatik deitu zidaten ur emari handia atera zela esateko", azaldu du bidaiaren antolatzaileak. Gaur egun bigarren umezurtz-etxe bat eraikitzen ari dira, eta, eraikuntzaren egoera baieztatzeko argazkiak jasotzen dituzte astero.
Zeure proposamena egin nahi baduzu, egin iruzkina blog honetan.
Kategoriak: Erabiltzaileek proposatutako bideoak
Tags: azalur fundazioa etiopia umezurtz-etxe
Iruzkinak irakurri (0) edota iruzkin berria egin
Kategoriak: Kalez kale gizartea
Tags:
Iruzkinak irakurri (0) edota iruzkin berria egin
Bideo hau EiTBko profesionalek grabatu eta ekoiztu dute, baina ikusle batek eskatutakoa da.
Ameriketako Estatu Batuetara (AEB) bidaia egin zuen bizkaitar batek (Zaki Magoa), mundu osoko magoen topaketara joateko asmoz. Baina ezusteko gorabeherak topatu zituen.
New Yorkeko aireportura heldu bezain laster, arazoak hasi ziren. Pasaportean, Aljeriako zigilua ikusi ziotenean (Saharan egon zen umeentzat magia egiten), berehala bidaiarien taldetik kanpo utzi zuten eta galdeketa egin zioten.
Agenteek magoaren kontura barre egin zuten eta umeentzat Saharako kanpamenduetan egindako ikuskizunei buruzko galdera egin zizkioten: armak edo militarrak ikusi ote zituen, umeek zer nolako hezkuntza jasotzen zuten... 'Kalbario' guzti hori pasa eta gero, ez zioten utzi AEBetan sartzen.
Hala ere, Zaki magoa lasai dago. AEBetako haurrek ez dituzte Euskal Herriko eta Saharako umeek gozatu dituzte ikuskizunak izango.
Zeure proposamena egin nahi baduzu, egin iruzkina blog honetan.
Kategoriak: Erabiltzaileek proposatutako bideoak
Tags: mago zaki aeb galdeketa sahara
Iruzkinak irakurri (0) edota iruzkin berria egin
Un incendio se ha declarado en una vivienda del puerto viejo de Algorta sobre las 11:30h de esta mañana.
Varias dotaciones de bomberos y ambulancias se han desplazado al lugar.
Tras unos minutos de caos ya que los servicios de emergencia no podian acceder a la vivienda ya que varios vehiculos mal estacionados bloqueaban la via peatonal a esta zona, han podido sofocar el fuego media hora despues de iniciarse.
En el interior de la vivienda se encontraba una mujer mayor que ha sido trasladada al hospital de Cruces para una mejor valoracion y que presentaba un ataque de ansiedad.
Asi mismo su hija que se encontraba en las cercanias y al ver el despliegue de vehiculos de emergencias, ha tenido que ser atendida en un primer momento por las personas que se encontraban junto a la vivienda afectada de un ataque de ansiedad al quedarse impactada con lo que estaba viendo y a su vez por desconocer el estado de su madre que se encontraba en la vivienda. Tras avisar a los sanitarios, esta ha sido atendida en el mismo lugar.
Kategoriak: Kalez kale
Tags: incendio vivienda getxo
Iruzkinak irakurri (0) edota iruzkin berria egin
Kategoriak: gizartea
Tags: takonera elurpean gaur goizeko etan mikel anaya irunean
Iruzkinak irakurri (0) edota iruzkin berria egin
Informazioa eta gonbitea:
1.FINALERDIA
NON: Ondategiko Zigoitia Aretoan
NOIZ: Martxoak 9, igandea, arratsaldeko 17etan
GAIJARTZAILEA: Irati Lotina
BERTSOLARIAK: Asier Otamendi Oihane Perea Manex Agirre Felipe Zelaieta Iñaki Viñaspre Serapio Lopez
Arabako Bertsozale Elkartea Tel: 945 010505 - 675707971
e-posta: araba@bertsozale.com
Kategoriak: Kalez kale gizartea
Tags: bertso araba
Iruzkinak irakurri (0) edota iruzkin berria egin

Inprimatu







