Honetaz hitz egiten da:
2008/03/11

Bostetako kanpaiak jo berritan, Ondategiko Zigoitia Aretoa bete bete egin da. Ehun lagun inguru eta txalo zaparrada bertsolariak heldu orduko: Serapio Lopez, Asier Otamendi, Felipe Zelaieta, Oihane Perea, Iñaki Viñaspre eta Manex Agirre.

Bi ordu eta hamaika algara izan dira tartean.Urduritasuna hasieran eta kontzentrazioa saioak aurrera egin ahala. Sei bertsolariak fin aritu dira orokorrean nahiz eta urduritasunak, bertso aleren bat trabestu izan duen. Zortziko handian emakumearen egoeraz, etorkinen joan etorriez eta , nola ez, hauteskunde espainiarretaz kantuan jarri ditu Irati Lotina gai jartzaileak. Ale politak utzi ditu zortziko txikiak.

Gaiak umorez josita, saioak gora egin du. Asier eta Felipe, perretxiko aluzinogenoak janda, mendian eta gauez, kanpindendaren bila dabiltzan bi lagun izan dira. Asier Otamendik GPSa ondo ote dabilkion galdetu dio, eta hona Feliperen erantzuna: begiratzen hasita gauza logikoa/GPSa badaukat baina ilargikoa.

 Gainontzeko bertsolariek ere barrez lehertzen jarri dute ikusentzulea. Aita izateko puntuan dauden bi gizonezko elkarri kontuka jarri dira. Orduan, kirioak dantzan dituztela, emazteei lagundu nahi eta lagundu nahi ez izanaren kinkan agertu dira Iñaki Viñaspre eta Oihane Perea. Oihane: larrutan egin gabe egon naiz luzaro/ta orain amaitu egin da oso argi dago. Iñaki: zu lasai sartu zaitez ta goiari eutsi/ bere aita ez dezala lurrean ikusi.

Hamarreko txikiak bukatu orduko arratsaldeko seiak dira. Kartzelarako ordua heldu da. Puntuari erantzunetan Serapio Lopezek egin du harrera: Lehenbizi pentsatu ta egin ondoren /gauzak beti pentsatu ahal denik ondoen/ horixe bera ondo pentsatu banuen/igual momentu hontan ez nengoke hemen.

Bi bertsotarako neurri eta doinu librean kantatzeko gaia, aldiz, honakoa izan da: Asko pentsatu ondoren atea zeharkatzea erabaki duzu; hankaz gora dago dena.

Bakarkako lanean hamaika jomuga izan dituzte sei arabarrek. Serapio gizon dibortziatu berriaren rolean murgildu da; Asierrek etorkinen familiaren ofizioko gaiari heldu dio berriz: Senegalera gaur itzuli naiz hala tokatzen zen berez/ gauza onikan ez nun espero baina horrelakorik ez. Oihanek, ordea, oporretara joan eta itzuleran horrela topatu du etxea: ...lehen entzun ditut hainbat aitzaki gizonaren mila truko/ mala oxtia itzela daukat atea itxi ta punto!/ hurrengo baten jakin dezala ez naizela bueltatuko. Bere hordagoa alde batera utzita, Viñaspreri semea atxilotu diotela kantatu du kartzelakoan. Ale hunkigarria eta txaloak.

Manex Agirre izan da ordea, epaileen erabakiz, finalera zuzenean sailkatzea merezi izan duena. Saio egonkorra eta borobila bete du aramaioarrak, freskotasuna eta zuzentasuna nabarmen geratu direlarik, 326’5 punturekin.

Asier Otamendik egin du bigarren 322’5 punturekin, Oihane Pereak 321, Iñaki Viñasprek 312’5, Serapio Lopezek 306’5 eta Felipe Zelaietak 263 puntu. Honenbestez, datorren igandeko finalerdian nor sailkatu zain geratu beharko dute gainontzeko bertsolariek.

Finalerdia Aramaioko kultur etxean izango da, arratsaldeko 17:00etan.

Bertsolariak: Ruben Sanchez, Andere Arriolabengoa, Zigor Enbeita, Iker Agirre, Juan Mari Juaristi eta Rikardo Gonzalez de Durana. Gaijartzaile lanetan, Lierni Altuna. Apirilaren 5ean izango da finala, Gasteizko Printzipal Antzokian. Arratsaldeko 17:00etan jokatuko da arabako txapela. Bitartean, sentitu, gozatu eta astindu!

Iruzkinak (0):

Ez dago argazki honen iruzkinik ...

Iruzkin bat egin:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URLa azalduko da


authimage Zenbaki hauek idatzi, gizaki bat eta ez zerbitzua erabili nahi duen programa informatiko bat zarela egiaztatzeko.







Berria igo
Helbide elektronikoa: Pasahitza:



Zer da hau?
Zure esku jarritako tresna bat da honako hau. Bi aukera daude: - Gai bat proposatu EiTBko profesionalek landu dezaten. - Zure albisteak zuzenean bidali. Testuak, argazkiak, bideoak eta audioak. Egunerokotasuna, gertakizunak, hurbileko kontuak, edo urrunekoak,... Gainera ETBko albiestegietan atera daitezke. Animatu eta kontutan izan arau hauek:

1)Titularrak letra xehez bidali. Letra larriz idaztea oihu egitearen baliokidea da Interneten.

2)Testuetan albisteak kontatu. Gogoratu hau herritarrek egindako kazetaritza dela. Iritziak emateko tartea ondoan daukazu. Albistea publikatutakoan, hortxe plazaratu ahal izango duzu iritzia.

3) Ekimen honen bidez, erabiltzaileei leiho bat zabaldu nahi diegu; albiste handi baten lekuko izan diren erabiltzaileei zein horren ohikoak ez diren berriak kontatzen dituztenei, edota politikaren eta horren ingurutik urrun dauden gaiak hurbiltzen dizkigutenei. Politika eta inguruko kontuak ez dira honen helburu, eta badute lekua taldeko komunikabideetan.

4) Ulergarriak ez diren titular eta testuak editatu ahal izango dira gainerako erabiltzaileek uler ditzaten.

5)Argazkiak ondo fokatuta bidali. Bideoei dagokienez, berriz, ez mugitu kamera batetik bestera, ahal duzun neurrian behintzat. Audioak, azkenik, entzuteko modukoak direnean bidali.
Bilatu
Bilatu tokia
Azken iruzkinak
Deustok BTk, irabazi dio Mungia BTari partidu luze eta interesgarri baten ondorioz - Olatz - 2008-05-21 00:33:36
“Aspaldikotik” emanaldiarekin kimu berriak sortu dira tradizioaren sustraietatik - itxaso onsalo - 2008-05-19 13:43:53
Ahots gazteari, gazteek omen - Garikoitzen fan bat..jajajaja - 2008-05-01 00:52:03
Asteburu honetan erabakita gelditu dira Arabako bertsolari txapelketako finalerdiak - pedro - 2008-04-01 20:08:12
Olibondoak Gipuzkoan - Urtzi Jauregibeitia Martinez - 2008-01-28 11:03:38
Kategoriak
Artxiboak
Hilean herri-kazetari aktiboena
Urtean herri-kazetari aktiboena
Hilean iruzkin gehien jaso dituztenak
Urtean iruzkin gehien jaso dituztenak
Blog hau sindikatu