![]() |
| Artxiboak Apirila 2008 (59) | 1/10 |
Talde txuri-urdinak asko sufritu zuen nahiko motela izan zen partidan Jardunaldia nahiko ona izan zen Donostiako taldearentzat, bana berdindu zuten Vigoko Celtaren aurka, luzera garrantzitsua izan daitekeen puntua lortuz.
Begi guztiak talde donostiarraren aulkian zeuden, Juan Manuel Lillo entrenatzaile berriarekin. Victor Casadesus eta Nacho bezalako gizon garrantzitsuak utzi zituen aulkian entrenatzaile tolosarrak, ordurarte inork atera zuen hamaikakoa zelairatuz. Balaidoseko futbol zelaiaren harmaiak nahiko hutsik zeuden atzoko partidan. Celta taldeko jarraitzaleek euren jokalariak ez zituzten asko animatu.
Errealeko zale dexente joan ziren Vigora bere taldearekin egoteko eta jokalariak animatzeko. Orokorrean jokoaren aldetik oso partida motela izan zen. Talde txuri-urdinentzako izan zen baloiaren jabetza ia partida osoan. Lehen zatia hasi eta berehala etorri zen donostiarren lehen gol aukera. Iñigo Diaz De Cerio aurrelariak huts egin zuen aurkako taldeko Esteban atezainaren aurrean.
Kategoriak: denetarik EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateako ikasleek bidalitako albisteak
Tags:
Iruzkinak irakurri (0) edota iruzkin berria egin
“ Unibertsitatea beroketa besterik ez da, benetako karrera amaitzean dator “
Jesus Revuelta publizitate sortzaileak atzo eman zuen hitzaldia EHUko Leioako kanpuseko gela nagusian. Hitzaldi hau aste honetan zehar unibertsitatean bertan antolatutako “La alfombra roja de la publicidad” jardunaldien parte da. Euskal Herriko Unibertsitateak EMedia enpresarekin batera antolatu ditu publizitate jardunaldi hauek, unibertsitateko ikasle eta irakasleei zuzenduta.
Duela 4 urte besterik ez zituen bere publizitate ikasketak amaitu Leioako Gizarte eta Komunikazio Zientzien fakultatean. Jesus Revuelta publizitate sortzaileak ikasketak hasi eta gaur egun arte bizitako esperientziak kontatu zizkien bertara gerturatu ziren ikasle eta irakasleei, hainbat aholku eta gida emanez.
Hitzaldia bi zatitan egituratu zuen: lehenengo,10 aholku sinple eman zituen, publizitatean arrakasta izan nahi duen orok jarraitu beharrekoak. Horien artean zeuden adibidez lotsa galtzea, aukera guztiak aprobetxatzea edota ingelesa ikastea. Aholku guztiak esperientzia pertsonaletatik ateratako ondorioak dira, hitzaldian berak kontatu zuenez. Bigarren zatian berriz, publizitatearen munduak gaur egun sufritzen dituen aldaketez mintzatu zen, hala nola publizitatearen digitalizazioaz. Azaldutako puntuetako asko, adibideen bitartez jantzi zituen, hainbat iragarki erakutsi eta azalduz.
Sortzaile polemikoa
Jesus Revuelta pertsona ezaguna da bere publizitate sortzaile lanagatik baina horrez gain badu beste ospe iturri bat. Ikasten ari zela agindu zioten lan baten ondorioz bere espermatozoideak saldu zituen internet bidez. Honek ospea eman zion estatu mailan, polemika altxatu zuen gaia izan zelako.
Kategoriak: denetarik EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateako ikasleek bidalitako albisteak
Tags: hitzaldia ehu
Iruzkinak irakurri (0) edota iruzkin berria egin
Lourdes Iriondo zenari omenaldia eskaini dio Euskal Kantuzaleen Elkarteak URNIETA. Hil-kanpaiak entzuten dira Urnietako Mikel Goi-aingeruaren Elizatik, Lourdesen herriko elizatik. Giro eguzkitsua. Ezkil hotsek bakarrik gogorarazten dute Lourdes Iriondo joan zen eguna, abenduaren 27 zinez hotz hura. Kanpandorreko hotsek, eta inguruan jarritako kartel batek: “Lourdes Iriondoren omenezko kantaldia, kantari berrien ahotan”.
Gazte ageri da Lourdes karteleko irudian, eta gazteek egingo diote omen, bere herrian bertan, hain maitea zuen elizaren ondo-ondoan, Sarobe aretoan. «Ahots indartsua, bakarra, garbia zuen Lourdes Iriondok», diote ekitaldiaren hasieran. Gogoan dute hori aretoa leporaino betetzen duten 200 lagunek. Agertokian dagoen Lourdesen irudiari begira daude, adi, oroitzapenak gogoratuz. Tartean da Lourdesen senar Xabier Lete, kantari ezaguna bera ere. "Hitzak" hartu dituzte abiaburu, «haizeak farrez daramazkie-nak».
Laster azalduko da "Errota zahar maitea" ere, Xabier Lete senarrarekin hainbestetan kantatu zuen kantu ezaguna. "Bolon-bolon" sehaska-kanta ederra ere bai, haur petralenak ere goxatzeko modukoa. Eta zer hobe haurra baretu ondoren ipuin musikatu bat kontatzea baino. Haurtzale amorratua zen Lourdes Iriondo, ipuin-kontalari asperrezina, eta haurrentzat ere egin zuen lanik. "Laminak" ipuinarekin harrituta daude bertaratutako haurrak.
Kategoriak: denetarik
Tags: lourdes iriondo omenaldia euskal kantugintza
Iruzkinak irakurri (1) edota iruzkin berria egin
Denetik jatea da “egoki” jatea, beti ere kopurua zainduz. Arantxa Lorenzo dietistak argi eta garbi dio elikadura egokia «gorputzaren energia-beharrak» asetzera zuzendutakoa dela. Eta hori lortzeko bidea bakarra: denetik jatea, baina bere neurrian.
Zenbat jan behar den neurtzea ez da, ordea, teorien bidez azal daitekeen kontua, dietista honen ustez. Emakume Langilearen Nazioarteko Egunari lotuta egin zituen adierazpen hauek Lorenzok, “Zer jan, hala bizi” hitzaldia eman baitzuen iragan martxoaren 7an Elduaingo Larte kultur etxean. Pertsona bakoitza desberdina dela argi utzi nahi izan zuen Lorenzok hasiera-hasieratik, eta bakoitzaren bizi-tankerak erabat baldintzatzen duela zenbat jan behar duen: kirolik egiten duen, zein adin duen, emakumea edo gizona den...
Hala ere, badira zenbait pauta guztiek jarraitu beharrekoak, eta horiek azaldu zituen Arantxa Lorenzok. Dieta orekatu baten oinarria karbohidratoak direla azaldu zuen; gizakiaren energia-beharren erdia ematen digute hauek eta hainbat janaritan aurki ditzakegu: ogia, zerealak, patata... Ondoren datoz koipeak (olioa, fruitu lehorrak) eta proteinak (animali jatorriko produktuak, lekaleak).
Kategoriak: denetarik
Tags: elikadura hitzaldia dietista
Iruzkinak irakurri (0) edota iruzkin berria egin
Herritarrek gogoz ospatu zuten Udaberri Jaia Ainhoa Duñabeitia Arribas/Igorre Otxandioko gazte asanbladak Udaberri Jaia antolatu zuen joan den larunbatean, apirilaren 12an. Gazte Asanbladak antolatutako jaia izan arren adin guztietako jendeak gozatzeko tartea izan zuen egunean zehar, goizez zein arrastiz.
Goizeko hamaiketan Gaztetxean jaurtitako txupinazoak eman zion hasiera jaiari. Goiza umeena izan zen, Otxandioko eskolako patioa egokia izan zen hauek arrisku gabe bertan jolastu zezaketelako. Monitoreen laguntza izan zuten, txotxongilo tailerra egiteko edota aurpegiak margotzeko ere. Umeek ederki pasa zuten jolasean. Tailerra amaitu ondoren antzezlan bat eskeini zuten umeek.
Eguerdian, ordu bata aldera herri bazkaria egin zen Otxandioko herriko plazan. Bertan lau mahai luze jarri zituzten, inor leku barik gelditu ez zedin. Hala ere, mahai guztiak bete-bete egin ziren, gurasoak umeekin, gazteak, ez hain gazteak…
Kategoriak: EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateako ikasleek bidalitako albisteak
Tags:
Iruzkinak irakurri (0) edota iruzkin berria egin
Egoera ahul batean heldu zen Sondika liderraren zelaira baina hiru puntu irabazi zituen salbazioaren bidean Agurne Uriarte, Leioa Josebak sartutako partidaren golak eman zion garaipena Uriarteren taldeari. Bi ekipo zeharo ezberdinak dira sailkapen postuei dagokienez, etxekoak ohorezko mailan lider diren bitartean, Sondikakoek jaitsiera postuak hurbilegi dituzte.
Hala ere, jokatzerakoan estilo antzekoa dute. Lehen ezustekoa Sondikak pairatu zuen Gaizkaren lesioarekin partidaren lehen uneetan eta honek Uriarteren planak aldatzea ekarri zuen. Zelaia baldintza ezin hobeagotan zegoen, eta partidaren lehenengo zatia hartu eman batean igaro zen.
Kategoriak: EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateako ikasleek bidalitako albisteak
Tags:
Iruzkinak irakurri (0) edota iruzkin berria egin
Jon Lavin “DDB” publizitate agentziako sormen zuzendariak hitzaldia eman zuen bere kanpaina ezagunenei buruz Leioako EHU-ren Campusean, Areto Nagusian, “Emedia Comunicación” taldeak antolatutako “La alfombra roja de la Publicidad” ekitaldiaren jardunaldietako batean.
Jardunaldi hauek antolatu ziren ikasleak informatu nahian. Sortzaile gasteiztarrak “Digital +” plataformaren “Pues va a ser que no” kanpaina ospetsua bideratu zuen “Contrapunto” agentzian lan egiten zuenean. Hitzaldiaren aurkezpenean Lavinek bere ikasketei eta lan ibilbideari buruz hitz egin zuen. <
Lehenik eta behin “Pues va a ser que no” kanpainaren inguruko xehetasun guztiak eman zituen eta “uste baino gehiago luzatu zen” kanpaina adierazi zuen Lavinek. Ondoren bere profilari buruz hitz egin zuen eta honi atxikita “Contrapunto” taldekoei aurkeztutako curriculum vitae berezia proiektatu zuen. Jarraian ikasleei aholku batzuk eman zizkien, etorkizunean kontuan hartzekoak.
Hau eta gero Toyota-k kontratatutako agentziak Smart-ek kontratatutakoari (Jon Lavinek momentu hortan lan egiten zuen agentzia) egindako plagioaz hitz egin zuen. Amaitzeko datorren ikasturteari begira Bilbon publizitate eskola bat irekiko duela aipatu zuen. Horren izena “La Elite Agencia” izango da eta benetako agentzia baten funtzionamendua emulatuko duela jakinarazi du publizitategile gasteiztarrak. Euskal Herriko lehendabiziko publizitate eskola izango da.
Kategoriak: EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateako ikasleek bidalitako albisteak
Tags: lavin
Iruzkinak irakurri (0) edota iruzkin berria egin
Neska mutil asko zeuden Sarrikoko EHUren canpus barruan arratseko zazpi t’erdietan aula magnako ateak noiz irekiko zain. Bihotz Bakartien Klubeko partaideak ere prest zeuden Katamalo proiektua taularatzeko. Ateak ireki bezain laster, aretoko aulki guztiak ikaslez bete ziren; asko Gorka Urbizu abeslariak abesten zuelako soilik gerturatu ziren, beste batzuk,ordea, Katamalo proiektuko olerki eta kantuez gozatzeko.
Argiak itzali eta taldeko 7 partaideekin batera metronomo bat zegoen, aurkezpeneko doinuari ukitu berezi bat emanez, sarritan musikarien etsaia den tresna lagun bihurtuz. “Katamaloak astiro hurreratu dira” hasi zen Gotzon Barandiaran olerkariaren ahotsa. Momentu hartatik aurrera, ikusleak mundu goxo eta intimo batean barneratu ziren, kantuz kantu gero eta gehiago gozatuz.
Jarraian etorri ziren “Ostondu sakon poza” bezalako kantuak eta baita Alex Arregik ahotsa jartzen dion “Zerbait garrantzitsua” kantua ere. Ikusleak adi-adi eta lasai zeuden, kantu ezagunenak jotzen hasi ziren arte. “Etzi datorren egunaren ostean etorriko naiz esan zenidan” dio “Gurarika” kantuaren estribiloak eta momentu hartatik aurrera ikusleen ahots lotsatiak entzun ziren etengabe.
Kategoriak: EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateako ikasleek bidalitako albisteak
Tags: katamalo bihotz bakartien kluba bilbo sarriko
Iruzkinak irakurri (0) edota iruzkin berria egin
Bideo hau EiTBko profesionalek grabatu eta ekoitzi dute, baina ikusle batek eskatutakoa da.
Alfak, Eibarren josteko makinak egiten zituen enpresa mitikoak, salmenten krisiari irtenbidea eman zion produkzioa beste arlo batzuetara bideratuta. Alfako galdetegian egindako piezak nolanahikoak dira, besteak beste, Swatch erlojuentzakoak, Audi edo Volkswagen autoentzakoak eta Euskal Herriko artista entzutetsuen lanak irten dira bertatik.
Altxorra du Alfak bihotzean gordeta: Alfa Arte. Bertan, ikusgai dira, esaterako, Oteizaren 23 artelan eta Nestor Basterretxea, Remigio Mendiburu, Jose Ramon Anda, Salazar, Pello Irazu, Jose Ramon Amondarain aritsten artelanak.
Baina, nondik datorkio Alfari artearen grina? Jon Ander Buenetxea Alfako zuzendari nagusiaren esanetan, "1993an Alfa oso epoka zaila bizitzen zegoen eta, orduan, zuzendariak eta bere taldeak ikerketa egin behar izan zuten, apustua zein arlotan edo zein negoziotan egin behar genuen pentsatzeko".
"Zalantza horien artean agertu zen aukera bat: Betiko Alfaren eta Eibarren izan diren tradizioak, armak eta damaskinatuak, Alfa Artera pasatzea, gaur denera, alegia. Galdetegiko eskulturak eta arkitektoak behar dituzten produktuak" egitera, alegia, zehaztu du Buenetxeak.
Kontua da, eraikin berean ibilbidea eginda Swatch erlojuentzako piezak, Audirentzat edo Volkswagenentzat egindakoak, burdina etengabe urtzen, zarata, beroa, isiltasuna eta bazter guztietan artearen izpiritua aurkitzen ditugula. Etorkizuneko erronkei begira, indarrez begiratzen zaie, Alfa ez baita alferrik Gipuzkoako bosgarren industria handiena.
Istorio asko gordetzen ditu Alfak bere baitan: 1921 urtetik hemen lan egin duten gizonen eta emakumeena, hemen egin den lanarena eta hemendik aurrera historia egiteko jartzen ari diren zutabeena. Baina horiek, beste istorio batzuk dira.
Zeure proposamena egin nahi baduzu, egin iruzkina blog honetan.
Kategoriak: Erabiltzaileek proposatutako bideoak
Tags: alfa artea eibar
Iruzkinak irakurri (0) edota iruzkin berria egin
Ekialdeko dantzaz gozatzeko aukera eman du apirilaren 5ean Gasteizeko El Oasis aretoan ospatutako ekitaldiak. Izugarrizko harrera izan zuen "Egipto Gasteizen" izeneko ekitaldiak, non publikoak zilbor dantzaren magia ikusi zuen. Inolako dudarik gabe, pena merezi zuen lau euro ordaintzea dantzaren edertasun hori ikusteko.
Ekitaldia arratsaldeko 20.30etan hasi eta gaueko 22.00ak arte iraun zuen. Bertan, ekialdeko tradizioaren barruan sartzen diren hainbat dantza aurkeztu zire, hala nola, zilbor dantza, estilo tribala, Indiako dantza eta duende estiloa. Parte hartu zuten dantzariek liluratuta utzi zituzten ikusleak. Izan ere, esperientzia handia duten profesionalak ziren, baita artearen munduan oso ezagunak ere.
Gainera, denetariko elementuekin hornitu zituzten euren dantzak: beloak, sableak, krotaloak, Isis hegoak, dagak, argizariak, makilak, etab. Antzinako zilbor dantzariak ekialdeko jainkoei dantzatzen zieten. Gaur egun, emakumezkoen dantza gisa hartzen den arren, orain dela urte asko gizonezko arabiarrek egiten zuten, baina beste teknika batzuk erabiliz, jakina.
Hala eta guztiz ere, badira egun estilo hau ukitzera ausartzen diren hainbat gizon. Gabriel izan zen bere artea erakutsi zuen gizon bakarra ekitaldi honetan. Mutil kolonbiar hau Arabako zilbor dantzari bakarra da. Sarasvati izeneko dantza taldearen kide ere da, Amira eta Gisela artistekin batera. Euren esanetan, "Indiako Sarasvati jainkoaren ohorean" jarri zioten taldeari izen hori.
Sarasvati dantza taldea Sarasvati taldekideekin jarraituz, Gisela kolonbiarra da, baina urte asko eman ditu Euskal Herrian jada. Egiptora hainbat bidai egin eta bere artea bikaindu eta gero, bere izena daraman dantza-zentru baten jabea da. Nabarmentzekoa da ekitaldi honetan, beti bezala, bere bi sugeekin (Gaira eta Anubis) dantzatu zuen.
Falta den taldekidea Amira da. Edertasunez beteta dagoen artista honek zortzi urte daramatza ekialdeko dantzaren munduan sartuta. Gainera, bere irakaslea Clara Bueno dantzaria izan zen, mundu osoan zehar ezaguna. Amira sablearen dantzan espezializatzen da, borroka mugimenduak eta estiloaren dotoretasuna nahastuz. Aipatu beharra dago ikusle asko euren eserlekuetatik altxatu zirela bere espektakuloa amaitzerakoan. Momentu horretan, publikoaren txaloak besterik ez ziren entzuten.
Amirak, Giselak bezala, ekialdeko dantza irakatsi egiten du Arabako Legutiano eta Zurbano herrietan, Gasteizko Rodas gimnasioan eta Traspasos dantza-zentruan. Sarasvati taldeaz gain, beste dantzari batzuk ere ekitaldian parte hartu zuten. Horietako bat Leire Bolumburu izan zen. Duende dantza batekin liluratu egin zituen ikusleak.
Baina ekitaldi horretako dantzari aipagarriena Munique Neith famatua izan zen. Bartzelonatik etorri zen publiko euskaldunari bere artea erakustera. Horrez gain, ekitaldiaren hurrengo egunean ekialdeko dantzari buruzko ikasketa batzuk eskaini zituen. Ekitaldiak iraundu zuen ordu eta erdi horretan, publikoak kolorez betetako amets polit bat bizi izan zuen, esnatzeko inolako gogorik gabe.
Kategoriak: EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateako ikasleek bidalitako albisteak
Tags: ekialdeko dantza gasteiz oasis sarasvati
Iruzkinak irakurri (0) edota iruzkin berria egin

Inprimatu







