![]() |
Apirilak 5, larunbata, arratsaldeko 5etan Gasteizko Printzipal Antzokian izango da Arabako bertsozaleon festaren amaiera handia final nagusiarekin.
Urtarrilak 11ean Gasteizen sailkapen fasearekin hasi zen txapelketa honen bertso zurrunbiloa, eta gero eta indar gehiago hartzen joan da, Laudio, Lantziego, Agurain, (kanporaketak) Ondategi eta Aramaio (finalerdiak) herrietatik pasa ahala.
Horrela bere indar gorena hartuko du larunbat honetan, Rakel Anitua aurkezlea eta Pablo Pagegi gaijartzailearen esanetara Asier Otamendi, Andere Arriolabengoa, Iñaki Viñaspre, Zigor Enbeita, Manex Agirre eta Oihane Perea arituko dira txapela eskuratu nahian.
Hiru txapeldun izandakoak dira eta batek lehenengo aldiz kantatuko du finalean. Baina dena dela 6rek nahi izango dute txapeldun izatea eta horretarako ahalegin guztiak egingo dituzte.
Gonbidatuta zaudete guztiok Arabako bertso festa honetara!
Egilea: Lierni Altuna Ugarte
Tags: bertsolari txapelketa
Tokia: Beste batzuk (Guztiak)
Ez dago argazki honen iruzkinik ...

Inprimatu






